Kongo (ibaia): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 6°04′45″S 12°27′00″E / 6.07917°S 12.45000°E / -6.07917; 12.45000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t r2.7.3) (Bot: Modificando hy:Կոնգո գետ por hy:Կոնգո (գետ)
209. lerroa: 209. lerroa:
[[hsb:Kongo (rěka)]]
[[hsb:Kongo (rěka)]]
[[hu:Kongó (folyó)]]
[[hu:Kongó (folyó)]]
[[hy:Կոնգո գետ]]
[[hy:Կոնգո (գետ)]]
[[ia:Fluvio Congo]]
[[ia:Fluvio Congo]]
[[id:Sungai Kongo]]
[[id:Sungai Kongo]]

10:26, 22 urtarrila 2013ko berrikusketa

Kongo / Zaire
Congo River (en) Congo (fr)
Datu orokorrak
Garaiera32 m
Motaibai
Luzera4.700 km
Geografia
Map
Koordenatuak6°04′30″S 12°27′00″E / 6.075°S 12.45°E / -6.075; 12.45
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kongoko Errepublika Demokratikoko probintziaKongo-Central
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera401.450.000 km²
Arro hidrografikoaCongo basin (en) Itzuli
Ur-emaria41.800 m³/s
IturburuaBoyoma ur-jauziak eta Lualaba River (en) Itzuli
Bokalea
()
Ozeano Atlantikoa

Kongo edo Zaire[1] Erdialdeko Afrikako ibairik handiena da. 4.700 kilometroko luzera du (Chambeshi ibaia barne), hau da, Afrikako bigarren ibairik luzeena, Niloren ostean. Munduko bigarren ibairik jariotsuena da (batezbesteko emaria 41.800 m³/s eta handiena 80.832 m³/s) Amazonasen ondoan.

Izena

1482an, Diogo Cão portugaldarrak Kongo ibaiaren bokalea esploratu zuelarik, zutarri bat eraiki zen ibai bazterrean. Hortaz hasieran Rio de Pedrão ("Zutarriaren ibaia") izena eman zitzaion. Kongo izena lurralde honetan zegoen Kongo erresumatik dator. Kongok bainatzen dituen Kongoko Errepublika Demokratikoak eta Kongoko Errepublikak ibaitik hartu dituzte beren izenak. Herri indigenek, ordea, Nzadi ("Ibaia") esaten zioten, portugaldarrek Zaire bihurtu zutena. 1971etik 1997ra Zaire izena hartu zuten bai Kongoko Errepublika Demokratikoak eta baita ibaiak berak ere Mobuturen erabakiz.

Ibilbidea

Brazzaville eta Kinshasa hiriak eta Malebo urgeldia satelite bidezko argazkian.

Kongo ibaiaren iturburuak Ekialdeko Afrikako Rifteko lautada eta mendietan, Tanganyika lakuan eta Mweru lakuan daude. Hauek Lualaba ibaia elikatzen dute eta Boyoma ur-jauzien azpian Kongo bihurtzen da. Zambiako Chambeshi ibaia hartzen da Kongoren iturburu nagusitzat, adarrik luzeena delako.

Kongok Kisangani zeharkatzen du eta baita Mbandaka ere. Han Ubangi ibaiarekin elkartzen da eta biek Malebo urgeldia (Stanley urgeldia) sortzen dute. Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoaren hiriburua, eta Brazzaville, Kongoko Errepublikarena, urgeldiaren bi bazterretan daude. Aurrerago, Livingstone ur-jauzietan amildu eta gero, Matadi eta Boma zeharkatzen ditu eta Muanda herrixkaren ondoan itsasoratzen da.

Kongo ibaiaren arroak herrialde hauen lurrak hartzen ditu: Afrika Erdiko Errepublika, Angola, Burundi, Gabon, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kongoko Errepublika, Ruanda, Tanzania eta Zambia

Garrantzi ekonomikoa

Livingstone ur-jauziek itsasotik iristea galerazten badute ere, Kongo ibaiak zenbait tarte nabigagarri ditu, Kinshasa eta Kisangani artean batez ere. Erdialdeko Afrikako merkataritzako gaien zati handi bat (kobrea, palma olioa, kafea, azukrea eta kotoia) ibaian zehar garraiatzen da. Ur-jauzien tartea saihesteko burdinbidea erabiltzen da.

Ibaiak energia hidraulikoa produzitzeko ahalmen handia dauka. Helburu horrekin Ingako urtegiak eraiki dira Pool Maleboren beheko aldean.

Ibaiadarrak

Livingstone ur-jauzien hasiera Kinshasatik hurbil.

Goi ibilbidean, iturburutik Kisanganiraino, Lualaba izena du. Mendi eta goi ordokiak zeharkatzen ditu. Ibaia maiz mehar eta bihugunetsua da, ur-jauzi eta lasterrekin.

Erdiko ibilbidea. Kongo garaia eta Erdialdeko Kongo hartzen ditu.

Behe ibilbidea edo Kongo beherea, Brazzaville/Kinshasatik itsasoraino. Bi zati:

  • Kinshasatik Matadiraino (350 km), ibaiak Banguko mendiak zeharkatzen ditu. 32 ur-jauzi daude eta nabigazioa ezinezkoa da.
  • Mataditik itsasoraino (137 km) ibai barea da eta itsasontziak ibil daitezke. Boma eta Banana artean uharte zingiratsuek hainbat besotan banatzen dute.

Uharte garrantzitsuenak

Hiri garrantzitsuenak

Hidrometria

Kongo ibaiaren emaria 81 urtez (1903-1983) Kinshasan, iturburutik 3.937 kmra eta itsasoratu baino 480 km lehenago, neurtua izan da[2]. Ikertutako azalera arro osoaren %95 da. Urteko batez besteko emaria 39.536 segundokoa da. Emari handiena abenduan du (56.081 m³/s) eta txikiena abuztuan (31.086 m³/s).

Kongo ibaiaren batez besteko emariak (/s) Kinshasan neurtuak
Datuak: 1903 eta 1983 artean

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. GRDC - Le Congo à Kinshasa


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kongo (ibaia)

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page