Mobutu Sese Seko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mobutu Sese Seko
Mobutu.jpg
Afrikar Batasuneko presidente

1967-09-11 - 1968-09-13
Haile Selassie - Houari Boumediene
Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente

1965-11-24 - 1997-05-16
Joseph Kasa-Vubu Itzuli - Laurent-Désiré Kabila
Bizitza
Izen osoa Joseph-Désiré Mobutu
Jaiotza Lisala Itzuli1930eko urriaren  14a
Herrialdea  Belgika
 Zaire
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Rabat1997ko irailaren  7a (66 urte)
Hobiratze lekua Rabat
Heriotza modua berezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Bobi Ladawa Mobutu Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ngbandia
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kazetaria eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Force Publique Itzuli
Armed Forces of the Democratic Republic of the Congo Itzuli
Gradua mariskal
Parte hartutako gatazkak Kongoko krisialdia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Popular Movement of the Revolution Itzuli

Mobutu Sese Seko Nkuku Ngbendu wa Za Banga, jaiotza-izenaz Joseph-Désiré Mobutu (Lisala, 1930eko urriaren 14a - Rabat, Maroko, 1997ko irailaren 7a), Kongoko militar eta politikaria izan zen. 1965-1997 bitartean, Zaireko diktadore militarra, kleptokrata eta presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph-Désiré Mobutu Kongoko Lisala probintzian jaio zen 1930eko urriaren 14an. Ikasketak 1950. urtean amaitu zituen, eta 1956an L'Avenir egunkarian hasi zen idazten. Actualités Africaines izeneko argitalpeneko erredaktore buru ere izan zen. Independentzia eskatzen zuen Kongoko Mugimendu Nazionalean hasi zuen politika ibilbidea, eta 1960an Bruselan parte hartu zuen Kongoko Errepublikaren subiranotasuna lortzeko negoziaketetan.[1]

1960ko uztailean, Kongo independentearen lehenbiziko gobernuko estatu idazkari izendatu zuen Patrice Lumumba lehen ministroak. Irailaren 14an, armadako komandante buru kargua eman zion Joseph Kasa-Vubu presidenteak. Ordu batzuk geroago, Mobutuk estatu kolpe bat jo zuen, CIAren eta Belgikaren babesarekin. Haren gizonek Lumumba atxilotu eta Moïse Tshomberen esku utzi zuten. 1961eko urtarrilaren 17an, Tshombek Lumumba hilarazi zuen.[2]

1965eko azaroan, beste estatu kolpe bat jo zuen, eta estatuko gidaritza hartu zuen, Kasa-Vubu kargutik kenduz. 1970ean presidente aukeratu zuten zazpi urterako. 1977an eta 1984an berriro hautatu zuten presidente. Bere agintaldian Zaire izendatu zuen Kongoko Errepublika, eta bandera, moneta eta herrialdeko izenak aldatu zituen. 1990ean, nazioarteko presioen eraginez, alderdi aniztasuna eta demokratizazioa iragarri zuen.[1] Minbiziak jota, 1996an Suitzara joan zen, eta bitartean oposizioa haren kontra bildu zen Laurent-Désiré Kabilaren buruzagitzapean. Mobutu saiatu zen Kabilarekin akordioren batera iristen, baina azkenean uko egin behar zion aginteari, eta Marokora erbesteratu zen 1997an, hil baino lehentxeago.

Hogeita hamar urte iraun zuen diktaduran, 8.000 milioi dolarreko dirutza bereganatu zuen. 1996ko maiatzean haren dirua izozteko agindua eman zuen Suitzako Gobernuak, baina orduko oso berandu zen, Mobutuk ia diru guztia beste leku batean gorde baitzuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Mobutu Sese Seko hil da minbiziarekin, Rabateko ospitale militarrean Euskaldunon Egunkaria, 1997ko irailak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-17.
  2. Mataillet, Dominique Le premier coup d’État de Mobutu jeuneafrique.com . Noiz kontsultatua: 2019-07-18.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mobutu Sese Seko Aldatu lotura Wikidatan