Maite Idirin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Bizitza: barne lotura zuzenketa: Argoitia neba-arrebak
19. lerroa: 19. lerroa:
1967an [[Atahualpa Yupanqui]] Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.
1967an [[Atahualpa Yupanqui]] Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.


Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" —euskaraz, Ondarroako [[Argoitia neba-arrebek]] euskaraz kantatzen zuten eta—, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez».<ref>Miel Anjel ELUSTONDO: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2056/maite-idirinemeki-emeki-nire-baitan-aldatu-egin-zen-musika-egiteko-manera «Maite Idirin:"Emeki-emeki nire baitan aldatu egin zen musika egiteko manera"»], ''Argia'', 2056. zenbakia, 2006-10-01.</ref> Eta diskoa etorri zen, [[CINSA|Cinsa]] diskoetxearekin.
Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" —euskaraz, Ondarroako [[Argoitia neba-arrebak|Argoitia neba-arrebek]] euskaraz kantatzen zuten eta—, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez».<ref>Miel Anjel ELUSTONDO: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2056/maite-idirinemeki-emeki-nire-baitan-aldatu-egin-zen-musika-egiteko-manera «Maite Idirin:"Emeki-emeki nire baitan aldatu egin zen musika egiteko manera"»], ''Argia'', 2056. zenbakia, 2006-10-01.</ref> Eta diskoa etorri zen, [[CINSA|Cinsa]] diskoetxearekin.


''[[Atahualpa Yupanki euskaraz]]'' diskoa 1968an argitaratu zen, [[Durangoko Azoka]]rako. Argentinarraren kantuak hartu eta [[Gabriel Aresti]]ri eta [[Paulo Iztueta]]ri euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek ([[Soroak laukoa|Soroak]]) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta [[Estitxu]]. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.
''[[Atahualpa Yupanki euskaraz]]'' diskoa 1968an argitaratu zen, [[Durangoko Azoka]]rako. Argentinarraren kantuak hartu eta [[Gabriel Aresti]]ri eta [[Paulo Iztueta]]ri euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek ([[Soroak laukoa|Soroak]]) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta [[Estitxu]]. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.

00:02, 13 urtarrila 2016ko berrikusketa

Maite Idirin
Maite Idirin
Maite Idirin eta Martin Orbe, 2014an, ohorezko euskaltzainen diploma jaso zuten egunean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Maite Idirin Solatxi
Jaio 1943ko Uztailaren 12a
Ugao (Bizkaia)
Bikotekidea(k) Jokin Apalategi

Maite Idirin Solatxi (Ugao, Bizkaia, 1943ko uztailaren 12a), euskal abeslaria da. Bere gitarraz lagunduta, 1968an hasi zen herriz herri kantari. Gaur egun, euskal musika klasikoa kantatzen eta grabatzen du, eta Euskadi Irratian musika klasikoari buruzko irratsaioa egiten. Angelun bizi da.

Bizitza

1967an Atahualpa Yupanqui Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.

Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" —euskaraz, Ondarroako Argoitia neba-arrebek euskaraz kantatzen zuten eta—, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez».[1] Eta diskoa etorri zen, Cinsa diskoetxearekin.

Atahualpa Yupanki euskaraz diskoa 1968an argitaratu zen, Durangoko Azokarako. Argentinarraren kantuak hartu eta Gabriel Arestiri eta Paulo Iztuetari euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek (Soroak) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta Estitxu. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.

Artean Francoren diktadura garaia zen, euskal kantagintzarentzat une zailak, zentsura zela-eta. Baina garai emankorrak ziren sorkuntzarako. Euskal kantagintza berritzen ari zen. Bittor Egurrolarekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen Idirinek. Ez Dok Amairuren garaia zen, halaber. Eta norabide bertsuan eraman zuten euskal kantagintza, zentsuraren oztopoak gaindituz. «Gogoan dut 68an, kantaldi bat egin genuela Ondarroan. Jaialdia baino lehen hitzak zentsurara bidali behar ziren. Ondarroako hartan, kantuak bidali, eta bat edo bi utzi zidaten kantatzen. Benito Lertxundik, eta Ondarroa bertako Argoitia neba-arrebek ere kantatu zuten. Guardia Zibila han zegoela, ez zegoela... ez genuen askorik kantatu. Ikastolaren aldeko jaialdia zenez, jendeak txaloka hartu zuen gure saioa. Ekitaldi militante izugarria izan zen hura. Han gertatutakoa ikusita, zera egiten hasi ginen, zentsurara folkloreko kantuak bidaltzen, eta jaialdian, berriz, bestelakoak kantatzen». (1)

Arrazoi politikoengatik, lehenik Baionara eta ondoren Parisa alde egin beharra izan zuen kantariak, 1969an. Hurrengo urtean Migel Arozena gipuzkoarraren Candelaria kafe antzokian hasi zen kantuan, euskaraz, Parisko Auzo Latinoan. Hiru urte egin zituen horrela, eta bi disko txiki atera zituen. 1970ean Parisko Pathe Marconiren estudioetan grabatu zuen lehena, Felix Ibarrondok eta Oleagak egindako bina kanturekin, Goiztirik argitaratuta, eta 1972an hurrengoa, Arratiako Oihartzunak ahots taldearekin, Bernat Etxepareren hainbat letraren gainean Joxe Mari Arrizabalaga organistak moldatutako doinuekin, Elkar diskoetxeak argitaratua. Garai hartan Frantziako FR3 telebistak hainbat kantaldi-elkarrizketa grabatu zizkion Idirini, Estrasburgon, Parisen, Marsellan eta beste zenbait hiritan. Soziologia ikasi zuen Vincennesen.

1973an Euskal Herrira itzuli zen, Jokin Apalategi senarrarekin eta Ur semearekin. Baionan Zabal liburu denda ireki zuten, eta emanaldi ugari eskaini zituen, ikastolen loraldia hasi baitzen. Franco diktadorea hil zenean, Hegoaldean hasi zen abesten berriz ere. Halaber, Baionako kontserbatorioan musika ikasketak hasi zituen 1975ean. 1979an Baionako kantuzko urrezko domina jaso zuen. Ondoren Bordelen jarraitu zuen ikasten, eta 1981ean hango kantuzko urrezko domina eskuratu zuen. Ordurako lehen disko luzeak kaleratuak zituen: Hazia sortzen denez lurpean jarria... (Elkar, 1975) eta Ahizpatasuna (Elkar, 1979), azken hori Gotzon Aulestiaren laguntzarekin moldaketetan. Bi disko haiek Iparraldeko musikariekin grabatu zituen, tartean Errobi taldeko batzuk. Halaber, Ez Dok Amairu desegin ondoren sortutako Ortziken taldean parte hartu zuen.

Ahotsa lantzen hasi zen, eta musika klasikoa: «Konturatu nintzen inork ez zuela gure herri musika landua edo kultua ezagutzen. Aita Donostia, Jesus Guridi, Remacha... hainbat musikagile zegoen, lotan baleude bezala. Nik haien bidetik jotzea erabaki nuen, haien lanak berreskuratzea». Camerata Contemporanea taldean hasi zen (Euskal Kamerata izena hartu zuen geroago), Haendel, Bach eta batez ere euskal klasikoak lantzen. Euskal Kamerata (Elkar, 1988) izan zen bide horretan lehen emaitza.

Ordurako kantagintza «krisian» zegoen, «rockeroengatik»: «Rockeroak indarrean sartu ziren Euskal Herrian eta kantari askok utzi zioten kantatzeari. Ni ere horrela gelditu nintzen: ‘Zer egingo dut, utzi, ala klasikoaren bidetik segitu?'». Hurrengo urteetan, Alejandro Zabala pianistarekin lan egin du -Ametsetan (Elkar, 1992)-, eta soprano bakarlari aritu da Xaramela abesbatzarekin -Felipe Gorritiren omenez (1839-1896), Chants Sacrés du Pays Basque...- eta Groupe Vocal Presence ahots taldearekin atera ditu diskoak. Horrez gain, hamaika disko kolektibotan parte hartu izan du, hala nola Javier Bello Porturen omenez, edo beste gisakorik, Lemoizko zentral nuklearraren aurkakoan kasu.

Musika klasikoari buruzko kolaborazioak egin ditu Gara egunkarian eta Euskadi Irratian. 2014ko maiatzaren 30ean, euskaltzain ohorezko izendatu zuten.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Miel Anjel ELUSTONDO: «Maite Idirin:"Emeki-emeki nire baitan aldatu egin zen musika egiteko manera"», Argia, 2056. zenbakia, 2006-10-01.