Joan Ignazio Iztueta: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
+biografia infotaula automatikoa |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
|||
[[File:Juan_Ignacio_de_Iztueta.PNG|thumb|right|Joan Ignazio Iztuetaren erretratua]] |
|||
[[Fitxategi:Joan ignazio iztuetaren omenezko eskultura.jpg|thumb| |
[[Fitxategi:Joan ignazio iztuetaren omenezko eskultura.jpg|thumb|260px|right|Joan Ignazio Iztuetaren omenez Zaldibian jarritako eskultura: [[Rikardo Ugarte|Ricardo Ugarte]]ren ''La vertical del sonido''.]] |
||
'''Joan Ignazio Iztueta Etxeberria''' ([[Zaldibia]], [[Gipuzkoa]], [[1767]]ko [[azaroaren 29]]a - [[1845]]eko [[abuztuaren 18]]a) [[euskal idazle]] eta [[poligrafo]]a izan zen. [[Dantza]]ri arina ere izan zen. Arlo askotan nabarmendu zen. |
'''Joan Ignazio Iztueta Etxeberria''' ([[Zaldibia]], [[Gipuzkoa]], [[1767]]ko [[azaroaren 29]]a - [[1845]]eko [[abuztuaren 18]]a) [[euskal idazle]] eta [[poligrafo]]a izan zen. [[Dantza]]ri arina ere izan zen. Arlo askotan nabarmendu zen. |
||
62. lerroa: | 63. lerroa: | ||
{{Euskal idazle zirriborroa}} |
{{Euskal idazle zirriborroa}} |
||
⚫ | |||
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]] |
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]] |
||
[[Kategoria:Zaldibiarrak]] |
[[Kategoria:Zaldibiarrak]] |
||
67. lerroa: | 69. lerroa: | ||
[[Kategoria:XIX. mendeko idazleak]] |
[[Kategoria:XIX. mendeko idazleak]] |
||
[[Kategoria:Euskal Herriko folkloristak]] |
[[Kategoria:Euskal Herriko folkloristak]] |
||
⚫ |
11:14, 30 apirila 2017ko berrikusketa
Joan Ignazio Iztueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1767ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia eta Zaldibia, 1845eko abuztuaren 18a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, folklorista eta historialaria |
Lantokia(k) | Zaldibia eta Donostia |
Joan Ignazio Iztueta Etxeberria (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a - 1845eko abuztuaren 18a) euskal idazle eta poligrafoa izan zen. Dantzari arina ere izan zen. Arlo askotan nabarmendu zen.
Ez zaio ezagutzen Iztuetari goi mailako ikasketarik. Berak esaten du, gainera "gizon lego eskolatu bageko jakin-ez bat" zela; hala ere, idazkietan jakintza maila nahiko handia erakusten du.
Biografia
Zaldibian jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Hogeita hiru urte zituela ezkondu zen lehen aldiz, Joakina Lintzoain urnietarrarekin. Handik hamabi urtera alargundu zen.
Azpeitiko kartzelan egon zen 1801-1807 urte bitartean. Zergatiak ez dira garbi ageri: agidanez, lapurreta bategatik edo; beste zenbaiten ustetan, ordea, haur hiltze batean laguntzaile izateagatik. Ezaguna dena da Kontxesi Bengoetxea donostiarra ezagutu zuela han, hura bi haur hiltzeagatik kondenatua, eta harekin maiteminduta, 1808an ezkondu zirela. Kartzela garaikoa da Kontxesiri izeneko bertso saila, gerora entzute handikoa izan zena. Oso ezaguna da bertso horien hasiera: «Maite bat maitatzen det maitagarria». Iberiar Penintsulako Gerran frantziarren aldeko jarrera izan zuen, frantsestu gisa, eta ogasun alorrean karguren bat izan zuen Donostian.
1815az gero, eta aurreko garai ilun haien ondoren, Donostian izan zen Iztueta literatura lanetara emana. Donostiako udaletxeak agindu zion bil zitzala ahal zituen dantza eta dantzarako musika gehienak, artxiboetan gordetzeko eta gazteei erakusteko. Lan horren ondorioz argitaratu zuen Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere liburua. Horregatik hartzen da Iztueta lehen folkloristatzat.
Bigarren aldiz alargundu eta 1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción Urruzola zizurkildarrarekin. Donostiako harresietako Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan, eta kartzelako alkaide ere izan zen. Bere lanetan euskararen alde eta dantzen alde jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen ziren apaizekin eztabaidan sartuta. Horren lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion gutuna, Frai Bartolome Santa Teresaren kontra: Carta eguiten diona D. Juan Ignacio Iztuetac apez D. Juan Jose Mogueli, aita beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto euskaldunaren icenarequin izquidatu duen obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu duen Moguel berac (1829).
Donostian zegoelarik gazteleraz poesia anonimoren batzuk ere idatzi zituen, Elias Legarda, Claudio Antón Luzuriaga, Jose Manuel Collado eta beste zenbait oligarka donostiar ezagunen aurkako poema satirikoa kasu (Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda):[1][2][3]
« |
Yo soy en Guipúzcoa |
» |
Bizitzako azken urteak Zaldibian pasa zituen, gazteei dantzak irakasten eta bere lanik garrantzitsuena, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (hil ondoren, 1847an, argitara emana), idazten. Liburua bi zatitan banatuta dago: lehen zatian orduko Gipuzkoako ohiturak, bizimodua, animaliak, landareak, ibaiak eta abar deskribatzen ditu; eta bigarrenean, berriz, Zaldibiako batxillerraren Suma-ri jarraituz, eta Zamacolaren Historia de las naciones vascas plagiatuz, gipuzkoarren gudu eta gatazken kontaketa bat egin zuen. Gipuzkoako historia horretan ematen du bat-bateko bertsolaritzari buruz ezagutzen den lehen berri historikoa: Billabonan 1802an 4.000 entzuleren aurrean bi bertsolarik egindako saio luze baten aipamena.
Jose Garmendia Arruabarrenak Iztuetaren olerkiak eta lan ezezagunak bildu eta argitara eman zituen bi liburukitan (lehena 1968an eta bigarrena 1978an). Jesus Elosegik 1969an Juan Ignacio de Iztueta Echeberria (1767-1845) izeneko biografia jakingarria idatzi zuen.
Iritzi kritikoa
Errima edo puntuari eta erritmoaren ematen die Iztuetak garrantzi gehien. Haren eskuetan errima, askotan, ustekabean sortzen da, errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian. Erritmoari dagokionez, Iztuetak eta, geroago, Bilintxek gauza bera egin zuten: bertsoak kantatzeko, doinu berriak erabili zituzten, zaharrez gainera. Izan ere, errimen aldaketa ez ezik, neurriari ere astindu ederrak ematen dizkio Iztuetak. Molde erregularreko monotomia hautsiz, bat-batean bertso laburrak tartekatzen ditu, doinuak hala eskatuta ziurrenik.
Oin herrena edo gaztelerazko pie quebrado delakoa deitzen dena erabiltzen zuen, Bilintxen modura Juana Bixenta Olabe bertso sailean. Honexegatik eta biek olerkigintza eta bertsolaritza landu zutelako, Bilintxekin parekatu izan dute.
Lanak
Saiakera
- Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere... (1824, Baroja)
- Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia ceñetan jarritzen diraden arguiro veraren asieratik orainarte dagozquion barri gogoangarriac eguin eta zucendu cebana D, guipuzcoaco dantza anciñacoen condairaren eguillea eta bertaco soñu zarrac bildu ta arguitaratu cituenac (1829)
- Euscaldun anciña anciñaco ta are lendabicico etorquien dantza on iritci pozcarri gaitcic gabecoen soñu gogoangarriac beren itz neurtu edo versoaquin (1826, Baroja)
Poesia
- Iztueta'ren olerkiak (1978, Kardaberaz)
Antologia
- Ez direlako aketsak (1995, Alberdania)
Bilduma
- Olerkiak eta bertsoak (2003, Hiria)
Ikus, gainera
- Iztuetari kantua eskultura
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztuetaren-lanez/537-b-96959115
- ↑ http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztueta-bizia/645-g-26032798
- ↑ http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Iztueta%B4ren%20olerkiak%20-%20Jose%20Garmendia%20Arruebarrena%20.pdf. 170. orria
Kanpo loturak
- «Juan Ignazio Iztueta», Literaturaren Zubitegia.
- Zaldibiako Iztueta Fundazioaren webgunea
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |