Golgi aparatu: berrikuspenen arteko aldeak
t Theklan wikilariak «Golgi aparatu» orria «Golgi aparatua» izenera aldatu du |
tNo edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi:nucleus_ER_golgi.jpg|thumb|300px|Nukleo zelularra, [[erretikulu endoplasmatiko]]a eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.<br /> |
[[Fitxategi:nucleus_ER_golgi.jpg|thumb|300px|Nukleo zelularra, [[erretikulu endoplasmatiko]]a eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.<br /> |
||
(1) [[Zelula nukleo|Nukleo zelularra]]. |
(1) [[Zelula nukleo|Nukleo zelularra]]. |
||
(2) [[Poro |
(2) [[Poro nuklear]]ra. |
||
(3) [[Erretikulu endoplasmatiko]] latza. |
(3) [[Erretikulu endoplasmatiko]] latza. |
||
(4) [[Erretikulu endoplasmatiko]] leuna. |
(4) [[Erretikulu endoplasmatiko]] leuna. |
14:22, 20 azaroa 2018ko berrikusketa
Golgi aparatua (edo, batzuetan, Golgi konplexua) erretikulu endoplasmatikotik etorririko molekulak (proteina zein lipidoak) eraldatu, paketatu eta beren garraioa zuzentzeaz arduratzen den organulu mintzakara da. Disko itxurako egitura lauez eta elkarturiko besikulez osatuta dago. Camillo Golgi fisikari italiarrak identifikatu zuen lehen aldiz 1898an, eta haren omenez du izena.
Ezaugarriak
Oso egitura polarizatu eta dinamikoa da. Bi alde bereizten dira bertan: alde ganbilari cis aldea edo heltze aldea esaten zaio eta alde ahurrari trans aldea edo eraketa aldea.
Cis aldean erretikulutik etorritako besikulak sartzen dira (trantsizio besikulak). Ondoren, besikula horiek trans norabidean garraiatzen dira, zisterna bakoitzaren muturretik gemazioz irtendako besikulen bidez. Garraioa burutzen den heinean, eraldatuak izango dira eta azkenean, trans aldean kontzentratuta geratuko dira. Bertatik irtengo dira golgi aparatuan eraldatuak izan diren molekulak besikulen barnean lisosometara bidean.