«Giovanni Boccaccio»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
=== Jakintza-arloko idazlanak ===
[[1354]]. urteaz geroztik, ''Il Decamerone'' eta ''Il Corbaccio'' idatzi eta gero, herri-hizkeran eta amodioaren gainean idatzitako bere lan guztiak erdeinatu edo arbuiatu egin zituen. Erdeinua, ordea, itxura hutsezkoa zen, garai hartan kopiatu baitzuen [[kodize]] oso bat, bere eskuz, ''Il Decamerone''-tik. Hala ere, data hartatik aurrera, prosa hutsean idatzi zuen eta gaiok landu zituen: [[alegia]] klasikoen berrinterpretazioak, egia kristauen moral alegorikoaren ikuspegitik (''De genealogiis deorum gentilium''); antzinako literaturako toponimoen entziklopedia edo zerrenda alfabetiko bat (''De montibus, silvis, fontibus, lacubus, fluminibus, stagnis seu paludis, et de nominibus maris liber'', [[1360]]); pertsonaia handien biografiak edo bizitzako pasadizoak (''De casibus virorum illustrium''); eta baita emakume ospetsuenak ere (''De mulieribus claris'').
 
Boccaccioren bizitzaren azkenaldera, Danteri zion miresmena izan zen idaztera bultzatu zuen arrazoi nagusia: haren biografia espiritual bat idatzi zuen (''Trattatello in laude di Dante'') eta baita haren obraren iruzkin bat ere (''Esposizioni sopra la Commedia di Dante''). Hain zuzen ere, Boccaccio izan zen Danteren ''Comedia'' «jainkotar» deklaratu zuen lehena, nahiz eta izenlagun hori azalpenean erabili zuen, eta ez izenburuan. Esan behar da, hala ere, aho batez eta betiko onartu zela Boccaccioren iradokizuna.
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://ekarriak.armiarma.eus/?i=216 Euskarari ekarriak: Boccaccio] Ekarriak.armiarma.eus
* {{it}} [http://www.casaboccaccio.it/ Ente Nazionale Giovanni Boccaccio elkartearen webgunea] Casaboccaccio.it
{{bizialdia|1313ko|1375eko|Boccaccio, Giovanni}}
 
[[Kategoria:Pizkundeko idazleak]]
[[Kategoria:Italierazko idazleak]]

Nabigazio menua