«Kaskarotenea ikastolaren auzia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Kaskarotenea ikastolaren auzia''' [[2014]]ko [[ekain]]ean hasi zen [[Ziburu]]ko udalaren eta ikastolaren artean.
 
== Ikastolaren sorrera ==
[[2012]]ko azaroan, Ziburuko Marinela auzoko eskola publikoa obretan zegoenez, herriko etxeak Kaskarotenia ikastolari utzi zion eskola publikoaren lur eremu bat. Bertan kokatu zen ikastola<ref name=aa>[http://www.berria.eus/paperekoa/1856/003/403906/2014-08-30/kronologia.htm «KRONOLOGIA»], ''Berria'', 2014-08-30</ref>.
 
[[2012]]an, Marinelako eskola publikoan bi bungalow zituen ikastolak, baina ikastola sortu zenetik behin-behineko eraikina izan zen hori. Geroztik, elkarrizketak izan zituzten herriko etxearekin. Besteak beste, haur eskola bat eraikiko zuela agindu zion auzapezak ikastolari<ref name=aa></ref>.
 
[[2014]]ko maiatzean, Herriko etxeak eta Ziburuko ikastolak egindako azken bilkura egon zen. Hortik aurrera, [[Guy Poulou]] auzapezak erabaki zuen elkarrizketa gehiago ez izatea, «konfiantza hautsia» zelako<ref name=aa></ref>.
 
== Gertaerak ==
=== Arazoa, protestak eta lehen auzia ===
[[2014]]ko [[ekainaren 4]]an jakin zenez, Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan zegoen uztailetik aurrera. [[Guy Poulou]] auzapezak ez zuen berritu nahi Ziburuko Herriko Etxeak (Lapurdi) ikastolarekin sinatutako akordioa<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001975/014/002/2014-06-04/ziburuko_ikastola_eraikin_eta_lurrik_gabe_gelditzeko_arriskuan_uztailetik_aurrera.htm «Ziburuko ikastola, eraikin eta lurrik gabe gelditzeko arriskuan uztailetik aurrera»], ''Berria'', 2014-06-04</ref>. [[Ekainaren 9]]ean, Guy Poulou Ziburuko auzapezari kalean erantzun zioten ikastolako gurasoek: Kaxkarotenia ikastolaren aldeko elkarretaratzea egin zuten<ref>Itsaso Cuevas, [http://www.berria.eus/paperekoa/1795/008/001/2014-06-10/ziburuko_ikastola_ixteko_arriskuan_dela_salatu_dute.htm «Ziburuko ikastola ixteko arriskuan dela salatu dute»], ''Berria'', 2014-06-10</ref>.
 
[[Abuztuaren 15]]ean jakin zenez, leku berean segituko zuen Ziburuko ikastolak behin-behinean, auzia irabazirik. Epaileak zioen gaia hark aztertzeko «konplexuegia» zela. [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]] elkarrizketara deitu zuen alkatea<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/paperekoa/4308/008/001/2014-08-15/leku_berean_segituko_du_ziburuko_ikastolak_oraingoz_auzia_irabazirik.htm «Leku berean segituko du Ziburuko ikastolak oraingoz, auzia irabazirik»], ''Berria'', 2014-08-15</ref>.
 
=== Bigarren auzia ===
[[Abuztuaren 21]]ean jakin zenez, Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara eramango zuen auzapezak, berriz ere<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5104319/007/003/2014-08-21/ziburuko_kaskarotenia_ikastola_auzitara_eramango_du_auzapezak_berriz_ere.htm «Ziburuko Kaskarotenia ikastola auzitara eramango du auzapezak, berriz ere»], ''Berria'', 2014-08-21</ref>. Ziburuko Herriko Etxeak auzitara eraman zuen Kaskarotenia ikastola, Paueko Auzitegi Administratibora. [[Guy Poulou]] Ziburuko auzapezak eskatu zuen epaiketa "lehenbailehen" egiteko<ref>Itxaso Cuevas, [http://www.berria.eus/albisteak/95003/ziburuko_ikastola_berriz_ere_auzitara_eraman_du_udalak.htm «Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du udalak»], ''Berria'', 2014-08-21</ref>.
 
[[Irailaren 1]]ean, [[Ziburu]]ko ikastola kanporatzea erabaki zuen Paueko Auzitegiak. Kanporatzearen alde egin zuen epaileak, eta zazpi eguneko epea eman zien horretarako. Joaten ez baziren, epe horretatik aurrera ehun euroko isuna ordaindu beharko zuten egun bakoitzeko. Laida Mugika Ziburuko ikastolako lehendakariak adierazi zuenez, ez zuten pentsatzen eskola "hain azkar" uzteko esango zietenik, eta "azarora arte" han egon ahalko zirela espero zuten<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95299/ziburuko_ikastola_kanporatzea_erabaki_du_paueko_auzitegiak.htm «Ziburuko ikastola kanporatzea erabaki du Paueko Auzitegiak»], ''Berria'', 2014-09-01</ref>.
 
=== Elkartasuna eta erresistentzia ===
[[Irailaren 2]]an, Paxkal Indok honako hau esan zuen: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte". Ziburuko ikastolako haurrek normal-normal hasi zuten ikastolako lehen eguna. Ikastolako ordezkariek adierazi zutenez, ez ziren Marinelatik mugituko "aterabide bat atzeman arte"<ref>Maddi Ane Txoperena Iribarren, [http://www.berria.eus/albisteak/95338/paxkal_indo_hemen_egonen_gara_soluzio_bat_atzeman_arte.htm «Paxkal Indo: "Hemen egonen gara soluzio bat atzeman arte"»], ''Berria'', 2014-09-02</ref>. Egun bererako, '''14.000 sinadura'''tik gora bildu zituzten Ziburuko ikastolaren alde<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/95339/14000_sinaduratik_gora_jada_ziburuko_ikastolaren_alde.htm «14.000 sinaduratik gora jada Ziburuko ikastolaren alde»], ''Berria'', 2014-09-02</ref>.
 
[[Abenduaren 2]]an, epaileak Poulouren eskaria ukatu eta ez zioten isuna handituko Ziburuko ikastolari. Epaileak ontzat jo zuen [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]] gunetik joateko egiten dituen "indarrak". [[Ziburu]]ko Herriko Etxeak Seaska auzitara bidali zuen, ikastolaren egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurora igotzeko<ref>Itxaso Cuevas - Ipar Euskal Herriko Hitza, [http://www.berria.eus/albisteak/105978/epaileak_poulouren_eskaria_baztertuta_ez_diote_isuna_handituko_ziburuko_ikastolari.htm «Epaileak Poulouren eskaria baztertuta, ez diote isuna handituko Ziburuko ikastolari»], ''Berria'', 2014-12-02</ref>.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.berria.eus/paperekoa/1919/008/001/2014-11-06/haurrek_euskara_ikasteko_murgiltzea_da_eraginkorrena.htm Guy Poulou. Ziburuko auzapezari elkarrizketa], ''Berria'', 2014-11-06
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|3}}
 

Nabigazio menua