Fidel Sagarminaga: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
{{Biografia infotaula automatikoa |
{{Biografia infotaula automatikoa |
||
|irudia = Don Fidel de Sagarmínaga, en La Ilustració Catalana (cropped).jpg |
|irudia = Don Fidel de Sagarmínaga, en La Ilustració Catalana (cropped).jpg |
||
| irudi oina = Fidel Sagarminagaren argazkia bere omenez ''La Ilustració Catalana'' aldizkariak idatzitako nekrologikan (1894 martxoaren 31)<ref>[http://hemerotecadigital.bne.es/issue.vm?id=0001386081&page=1 "Don Fidel de Sagarmínaga", La Ilustració Catalana XV (325)] {{ca}}</ref> |
| irudi oina = Fidel Sagarminagaren argazkia bere omenez ''La Ilustració Catalana'' aldizkariak idatzitako nekrologikan (1894 martxoaren 31)<ref>[http://hemerotecadigital.bne.es/issue.vm?id=0001386081&page=1 "Don Fidel de Sagarmínaga", La Ilustració Catalana XV (325)] |
||
{{ca}}</ref> |
|||
| alderdi politikoa = Unión Vasco-Navarra<br />[[Unión Liberal]]}} |
|||
'''Fidel Sagarminaga Epalza''' ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1830]]eko [[irailaren 27]]a - [[Bilbo]], [[1894]]ko [[martxoaren 20]]a) bizkaitar [[politika]]ria, kazetaria eta [[idazle]]a izan zen. Jakintsua eta politikoki [[Foruzaletasun|foruzale]] [[liberalismo|liberala]], bere garaian gizon ospetsua izan zen. |
'''Fidel Sagarminaga Epalza''' ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1830]]eko [[irailaren 27]]a - [[Bilbo]], [[1894]]ko [[martxoaren 20]]a) bizkaitar [[politika]]ria, kazetaria eta [[idazle]]a izan zen. Jakintsua eta politikoki [[Foruzaletasun|foruzale]] [[liberalismo|liberala]], bere garaian gizon ospetsua izan zen. |
02:53, 10 ekaina 2019ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da Aihotz lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Fidel Sagarminaga | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fidel Sagarminagaren argazkia bere omenez La Ilustració Catalana aldizkariak idatzitako nekrologikan (1894 martxoaren 31)[1] Irudi gehiago | |||||||||
1879ko apirilaren 29a - 1881eko ekainaren 25a Barrutia: Durango
1876ko urriaren 7a - 1877ko otsailaren 27a
1872ko otsailaren 1a - 1872ko maiatzaren 29a
1858ko abenduaren 6a - 1863ko abuztuaren 12a Barrutia: Vinaròs | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Bilbo, 1830eko irailaren 27a | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Bilbo, 1894ko martxoaren 20a (63 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | idazlea, politikaria eta kazetaria | ||||||||
Kidetza | Sociedad Bilbaina Historiaren Errege Akademia Euskal-Erria elkartea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Unión Vasco-Navarra Unión Liberal |
Fidel Sagarminaga Epalza (Bilbo, Bizkaia, 1830eko irailaren 27a - Bilbo, 1894ko martxoaren 20a) bizkaitar politikaria, kazetaria eta idazlea izan zen. Jakintsua eta politikoki foruzale liberala, bere garaian gizon ospetsua izan zen.
Biografia
Bilbon 1830eko irailaren 27an jaioa[2], bere gurasoak Pedro Sagarminaga Gandasegi eta Martina Epalza Lekanda izan ziren, biak bilbotarrak. María Angeles Padilla Montoto ezkondu zuen, eta seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehenago hil zena.[3]
Ramón María Narváezen gobernu moderatuetan Bizkaiko Probintzia Kontseiluko bigarren Ofizial izendatua izan zen, 1850ean kargua utziz. Sociedad Bilbainako kide gisa nabarmendu zen, zeinaren idazkaria izan zen 1856an eta Madrilgo Ateneoan aktiboki parte hartu zuen. Handik gutxira administrazioara itzuli zen, Francisco Armeroren gobernuarekin 1857tik 1858ra bitartean Cuencako gobernadore zibila izendatua izan zenean. José Posada Herrerak, Leopoldo O'Donnell buru zuen Unión Liberalaren gabineteko Gobernazio ministroak, Gobernazioko idazkaritzako bigarren mailako ofizial gisa errekuperatu zuen. 1858tik 1863ra bitartean egon zen karguan, eta garai horretan Antonio Cánovas del Castillo Ministerioko idazkariordea ezagutu zuen. 1863an igoarazi zuten, lehen mailako ofizial izendatua izan zela. Hurrengo urtean, osasun arazoak medio, kargua utzi zuen. 1858an Diputatuen Kongresuan eserlekua lortu zuen, Unión Liberal alderdiaren zerrendetan Vinarozko barrutian hautatua. [4]
1868. urteko iraileko iraultzak Euskal Herrira itzultzera behartu zuen. Batzar Iraultzaileak aukeratu eta Eduardo Victoria de Lezeak zuzendutako udalgobernu liberalean zinegotzi izendatua izan zen. 1872ko otsailaren 1ean, Bigarren Karlistaldiaren hasieraren bezperetan, Bilboko alkate hautatu zuten.[5] Hilabete batzuen buruan, maiatzaren 29an, dimisioa aurkeztu zuen, karlistekin negoziatu zen Zornotzako itunaren ondoren. 1876 eta 1877 urte bitartean foru instituzioak ezabatu aurretiko Bizkaiko azken ahaldun nagusia izan zen.[6]
1876an Karlista eta liberalen arteko gerra amaitutakoan, foruak galtzeko zorian zeudelarik, Madrila jo zuen, 1839. urteko legedia mantentzeko asmoz. Cánovas del Castillo Espainiar estatuko gobernuburuarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan. Aurreko urtean, Dos palabras sobre el carlismo vascongado liburuan, altxamendu karlistak foruekin zer ikusirik ez zuela defendatu zuen. Madrilen bertan foruen aurkako kanpainari erantzuteko eta hauek defendatzeko asmoz, eta beste euskal foruzale askorekin batera, 1876tik 1878ra bitartean argitaratu zen La Paz aldizkarian kolaboratu zuen. Alferriko ahalegina izan zen eta Canovasek foru erregimena ezeztatzen zuen 1876ko uztailaren 21eko Legea izenpetu zuen.
Foruen abolizioaren ondorioz Sagarminaga foruzaletasun liberaletik "gogorrera" (gaztelaniaz "intransigente") igaro zen, 1876ko lege ezeztatzailea ez onartzea eta indargabetzea helburu zuena. 1876tik aurrera eta 1880ko hamarkadan zehar korronte politiko horretako buruzagi politikoa izan zen. 1876[7] edo 1877an[8] Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia sortu zuen, handik gutxira Unión Vasco-Navarra izena hartuko zuena. Aipatu alderdia Euskal Herriko elkarte politiko espezifiko bat antolatzeko lehen saiakera izan zen.[9] 1879an foruen aldeko Euskal-Erria elkartea sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Urte berean Gorteetako diputatu hautatu zuten Durangoren ordezkari gisa, Unión Vasco-Navarra alderdiaren eskutik.
La Paz aldizkaria sortu zuen Madrilen, eta historiako obrak ere idatzi zituen. Lan aipagarriak: El gobierno y régimen foral del señorío de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayor edad de Elisabet II (1892) eta Memorias históricas de Vizcaya (1880).
Lanak
- Sagarminaga, Fidel (Publícola ezinenaz) (1852): La escuela Liberal y sus impugnadores. Examen de algunas cuestiones relativas a la libertad en las naciones modernas, Londres.
- Sargarminaga, Fidel de (1871): Reflexiones sobre el sentido político de los Fueros de Vizcaya, Bilb, Imp. y Litogr. de Juan E. Delmas
- Sagarminaga, Fidel de (1875): Dos palabras sobre el carlismo vascongado, Bilbo, Imp. y Litogr. de Juan E. Delmas.
- Sagarminaga, Fidel de (1880): Memorias históricas de Vizcaya, Bilbo, Imp., Lit. y Lib. de Juan E. Delmas.
- Sagarminaga, Fidel de (1892): El Gobierno y Régimen foral del Señorio de Vizcaya desde ... Felipe Segundo hasta la mayor edad de Isabel Segunda. Bilbao, Tip. Católica de José de Astuy.
Kalea
Bere omenez Bilboko Udalak Santutxu auzoko kale bati (Sagarminaga kalea) bere izena eman zion.[10]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ "Don Fidel de Sagarmínaga", La Ilustració Catalana XV (325) (Katalanez)
- ↑ Urquijo Goitia 1995, 400. orr.
- ↑ Chacón Delgado 2015, 311. orr.
- ↑ Sagarminaga y Epalza, Fidel. 22. Elecciones 31.10.1858. in: Buscador histórico de diputados 1810-1977..
- ↑ Urquijo Goitia 1995, 401. orr.
- ↑ Urquijo Goitia 1995, 401. orr.
- ↑ Ortigosa Martín 2013, 260. orr.
- ↑ "Partido Fuerista", Auñamendi Eusko Entziklopedia (Gaztelaniaz)
- ↑ Díez Medrano 1999, 88. orr.
- ↑ "Sagarminaga. Calle". Bilbaopedia (Gaztelaniaz)
Bibliografia
- Agirreazkuenaga, Joseba; Serrano, Susana (2002): Bilbao desde sus alcaldes. Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal, en tiempos de revolución liberal e industrial, Vol. 1: 1836-1901, Bilboko Udala, Kultura Saila. ISBN 84-88714-63-7.
- Alonso Olea, Eduardo J. (2010): "Del Bilbao mercantil al Bilbao industrial: un camino de ida y vuelta. Una dimensión biográfica. Siglos XIX-XX", Bidebarrieta, 21 / 2010, 93-110 orr..
- Corcuera Atienza, Javier (1979): Orígenes, ideología y organización del nacionalismo vasco, 1876-1904, Madril, Siglo XXI. ISBN 84-323-0367-4.
- Díez Medrano, Juan (1999): Naciones divididas. Clase, política y nacionalismo en el País Vasco y Cataluña, Madril, CIS/Siglo XXI. ISBN 84-7476-284-7.
- Amezaga, Elias (1995): "Fidel de Sagarmínaga: Centenario", Bilbao, N. 79, 29 orr.
- Monreal Zia, Gregorio (2002): "Fidel de Sagarmínaga. Intérprete de la constitución histórica vizcaína y heraldo de una nueva política vasca de recuperación de los fueros (1830-1894)", Notitia vasconiae: revista de derecho histórico de Vasconia (Instituto de Derecho Histórico de Vasconia) (1): 251-314 orr.. ISSN 1695-4769
- Ortigosa Martín, José Luis (2013): La cuestión vasca. Desde la prehistoria hasta la muerte de Sabino Arana, Madril, Visión libros, 261-263 orr..
- Urquijo Goitia, Mikel (1995): Diccionario biográfico de los diputados generales, burócratas y patricios de Bizkaia, Bizkaiko Batzar Nagusiak-Juntas Generales de Bizkaia, 400-404 orr.. ISBN 84-88088-23-X.
- Zabala, Federico (1980): "Fidel de Sagarminaga. Del fuerismo liberal al nacionalismo", Muga, 5, 36-49 orr..
- Chacón Delgado, Pedro José (2015): Nobleza con Libertad. Biografía de la derecha vasca., Atxular Atea. FPEV, 311-343 orr..