Amets Arzallus: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Amets-Arzallus.jpg|thumb|Amets Arzallus abesten, atzean [[Sustrai Colina]] duela.]] |
[[Fitxategi:Amets-Arzallus.jpg|thumb|Amets Arzallus abesten, atzean [[Sustrai Colina]] duela.]] |
||
[[Fitxategi:Ametsarzallus.ogg|thumb|Amets Arzallusen bertsoak, bakarka, [[2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n.]] |
[[Fitxategi:Ametsarzallus.ogg|thumb|Amets Arzallusen bertsoak, bakarka, [[2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n.]] |
||
'''Amets Arzallus Antia''' ([[ |
'''Amets Arzallus Antia''' ([[Donibane Lohizune]], [[Lapurdi]], {{data|1983|11|9}}) [[bertsolari]]a, [[kazetaritza|kazetaria]] eta [[bertsolaritza|bertso]] irakaslea da. |
||
[[2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia|2013ko bertsolarien txapeldun nagusia]] izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013|hizkuntza=eu|url=https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013|aldizkaria=www.bertsozale.eus|sartze-data=2019-06-04}}</ref> |
|||
== Bizitza == |
== Bizitza == |
09:13, 25 urtarrila 2020ko berrikusketa
Amets Arzallus | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amets Arzallus Antia |
Jaiotza | Hendaia, 1983ko azaroaren 9a (40 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jexux Arzallus |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, kazetaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, film screenwriter (en) eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Amets Arzallus Antia (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea da.
2013ko bertsolarien txapeldun nagusia izan zen.[1]
Bizitza
Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste).[2] Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.[3][4]
Bertsolaritza
Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.[4] Han lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Miren Artetxe. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.
Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen; 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen,[3] Maialen Lujanbioren ostean; eta 2013koan, berriz, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.
Lorpenak
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa (4): 2000, 2001, 2002, 2003
- Xilaba Bertsulari Xapelketa:
- Txapelduna (3): 2008, 2010, 2012
- Bigarrena (1): 2016
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa (2):
- 1997 (handitan)
- 1996 (txikitan)
Sariak
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2010
Liburuak
Bidaia kronika
- Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006, Argia liburuak).
Nobela
- Miñan (2019, Susa).
Erreferentziak
- ↑ «Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ «Amets ARZALLUS — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amets Arzallus - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ a b «Arzallus Antia, Amets - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
Kanpo Loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amets Arzallus |