Edukira joan

Europako Banku Zentrala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
todo esta mal
t 80.31.17.40 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Theklan wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
2. lerroa: 2. lerroa:
{{Europar Batasunaren aurkibidea}}
{{Europar Batasunaren aurkibidea}}
[[Fitxategi:VT98 ECB 15062015.JPG|thumb|250px|Europako Banku Zentralaren egoitza Frankfurten.]]
[[Fitxategi:VT98 ECB 15062015.JPG|thumb|250px|Europako Banku Zentralaren egoitza Frankfurten.]]
'''Europako Banku Zentral'''ak [[euro]]aren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen [[europa]]r erakundea da. Guztira hamasei herrialderen interes-tasak ezartzen zituen [[2009]]. urtean. Interes-tasak ezartzeaz gain, [[moneta-politika]] gauzatzea du helburu, horretarako diru kopurua handitu edo gutxituz.


== Ezaugarriak ==
Europako Banku Zentralaren funtzio nagusia [[Europako Ekonomia eta Diru Batasuna|Ekonomia eta Diru Batasuneko]] diru politika ezartzea da ([[interes tasa]]k ezarri eta diru eskaintza kontrolatu). Bestalde, dibisa eragiketak ere egiten ditu (euroaren eta munduko gainontzeko dibisen arteko truke tasa politika), herrialde kideen [[dibisa]] erreserba ofizialak bere esku baititu. Era berean, txanpon eta diru-papera jaulkitzeaz arduratzen da, eta baita diru batasunetik kanpora gelditu diren herrialdeen ekonomiekin koordinazio lana egiteaz ere. Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da, eta ekonomia eta diru batasuna gauzatzeko ezinbesteko erakundea da. Sortu ahal izateko, lehenengo, diruaren batasunaren prozesuan parte hartu zuten herrialdeetan, autonomia eman zitzaien lekuan lekuko Banku Zentralei diru politikaren arloan, ondoren, [[banku zentral]] nazionalek Europako Banku Zentralari diru politikari buruzko subiranotasuna eman ziezaioten. Europako Banku Zentrala diru politika ezartzeko organo zentrala izan arren, herrialde bakoitzeko Banku Zentralekin harremana izango du, sakonago ezagutzen baitituzte lekuan lekuko ekonomien ezaugarriak. Europako Banku Zentralak eta Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten herrialdeetako Banku Zentralek, Europako Banku Zentralen Sistema osatzen dute.

== Historia ==
Erakundea [[1998]]an sortu zuen [[Europar Batasuna]]k, eta egoitza nagusia [[Frankfurt am Main|Frankfurten]] du. Bankuaren lehen lehendakaria [[Wim Duisemberg]] izan zen. [[1999]]ko [[urtarrilaren 1]]ean, euroa ezartzearekin batera, EBZ erakunde ofizial bihurtu zen, eta nahiz eta herrialde bakoitzeko txanponak [[2002]]. urteraino txanpon ofizialak izaten jarraitu, herrialde horietako banku zentralek [[1999]]an utzi zizkioten Europako Bakun Zentralari interes-tasen gaineko eskumen guztiak.

[[2015]]eko [[urtarrilaren 9]]an, herrialdeen [[zor publiko]]an 500.000 milioi arte inbertitzeko programa ari da aztertzen banku zentrala<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/paperekoa/1770/014/001/2015-01-10/bilioi_erdiko_ebzren_bultzada.htm | izenburua = Bilioi erdiko EBZren bultzada | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 9a |hizkuntza = eu}}</ref>.


[[Urtarrilaren 13]]an, EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak onartu egin zuen EBZk herrialdeen zor subiranoa erostea baldin eta zenbait baldintza kontuan hartuta<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/albisteak/107093/babes_juridikoa_euroa_salbatzeko_planari.htm | izenburua = Babes juridikoa euroa salbatzeko planari | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 14a |hizkuntza = eu}}</ref>.
[[Urtarrilaren 13]]an, EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak onartu egin zuen EBZk herrialdeen zor subiranoa erostea baldin eta zenbait baldintza kontuan hartuta<ref>{{erreferentzia| url = http://www.berria.eus/albisteak/107093/babes_juridikoa_euroa_salbatzeko_planari.htm | izenburua = Babes juridikoa euroa salbatzeko planari | argitaletxea = Berria | data = 2015eko urtarrilaren 14a |hizkuntza = eu}}</ref>.

19:01, 19 urtarrila 2021ko berrikusketa

Europako Banku Zentrala
Datuak
Izen laburraECB, EZB, BCE, EKP, BCE, BCE, ECB, BCE, ECB, ECB, Ε.Κ.Τ., ECB, ECB, ECB, ECB, ECB, ЕЦБ, EKP, EBC, EKB eta ESB
MotaBanku zentrala eta Europar Batasuneko Erakundeak
Jarduera sektoreafinancial service activities, except insurance and pension funding (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Jarduera
KidetzaDigital Preservation Coalition, International Statistical Institute, Committee for the Coordination of Statistical Activities (en) Itzuli eta Network for Greening the Financial System (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak3.500 (2019)
Agintea
LehendakariaChristine Lagarde
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi (2014–)
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1998ko ekainaren 1a
1998
Ordezkatzen duEuropean Monetary Institute (en) Itzuli
webgune ofiziala
Twitter: ecb Instagram: europeancentralbank LinkedIn: european-central-bank Youtube: UCXB8fM4VyQubRu3UVGhd3wA Flickr: 124206760@N06 Souncloud: europeancentralbank Edit the value on Wikidata
Europako Banku Zentralaren egoitza Frankfurten.

Europako Banku Zentralak euroaren barneko herrialdeen interes-tasak finkatzen dituen europar erakundea da. Guztira hamasei herrialderen interes-tasak ezartzen zituen 2009. urtean. Interes-tasak ezartzeaz gain, moneta-politika gauzatzea du helburu, horretarako diru kopurua handitu edo gutxituz.

Ezaugarriak

Europako Banku Zentralaren funtzio nagusia Ekonomia eta Diru Batasuneko diru politika ezartzea da (interes tasak ezarri eta diru eskaintza kontrolatu). Bestalde, dibisa eragiketak ere egiten ditu (euroaren eta munduko gainontzeko dibisen arteko truke tasa politika), herrialde kideen dibisa erreserba ofizialak bere esku baititu. Era berean, txanpon eta diru-papera jaulkitzeaz arduratzen da, eta baita diru batasunetik kanpora gelditu diren herrialdeen ekonomiekin koordinazio lana egiteaz ere. Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da, eta ekonomia eta diru batasuna gauzatzeko ezinbesteko erakundea da. Sortu ahal izateko, lehenengo, diruaren batasunaren prozesuan parte hartu zuten herrialdeetan, autonomia eman zitzaien lekuan lekuko Banku Zentralei diru politikaren arloan, ondoren, banku zentral nazionalek Europako Banku Zentralari diru politikari buruzko subiranotasuna eman ziezaioten. Europako Banku Zentrala diru politika ezartzeko organo zentrala izan arren, herrialde bakoitzeko Banku Zentralekin harremana izango du, sakonago ezagutzen baitituzte lekuan lekuko ekonomien ezaugarriak. Europako Banku Zentralak eta Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten herrialdeetako Banku Zentralek, Europako Banku Zentralen Sistema osatzen dute.

Historia

Erakundea 1998an sortu zuen Europar Batasunak, eta egoitza nagusia Frankfurten du. Bankuaren lehen lehendakaria Wim Duisemberg izan zen. 1999ko urtarrilaren 1ean, euroa ezartzearekin batera, EBZ erakunde ofizial bihurtu zen, eta nahiz eta herrialde bakoitzeko txanponak 2002. urteraino txanpon ofizialak izaten jarraitu, herrialde horietako banku zentralek 1999an utzi zizkioten Europako Bakun Zentralari interes-tasen gaineko eskumen guztiak.

2015eko urtarrilaren 9an, herrialdeen zor publikoan 500.000 milioi arte inbertitzeko programa ari da aztertzen banku zentrala[1].

Urtarrilaren 13an, EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak onartu egin zuen EBZk herrialdeen zor subiranoa erostea baldin eta zenbait baldintza kontuan hartuta[2].

Urtarrilaren 15ean, EBZk zor publikoa erosteko eskumena zuela EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak eta horrela, ezohiko neurri gehiagori atea ireki zitzaion[3].

Bankuko presidenteak

Erreferentziak

  1. Bilioi erdiko EBZren bultzada. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.
  2. Babes juridikoa euroa salbatzeko planari. Berria 2015eko urtarrilaren 14a.
  3. Ivan Santamaria, «Euroa salbatzeko aterki juridikoa», Berria, 2015-01-15

Kanpo estekak


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.