Lankide eztabaida:Iñaki LL: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: Mentoretza modulu galdera
165. lerroa: 165. lerroa:


Kaixo, Iñaki! Proba orrian argitaratu nahi nukeen artikulua bukatu dut, baina ez dakit nola egin dezakedan. Gainera, egon badago jada artikuluaren izenburu berberarekin sarrera bat esaldi bakar batez osatua. Hortaz, nirea hura osatzeko helburua da. Nola egin dezaket? Mila esker. --[[Lankide:Olaia Urrutia|Olaia Urrutia]] ([[Lankide eztabaida:Olaia Urrutia|eztabaida]]) 22:30, 20 apirila 2021 (CEST)
Kaixo, Iñaki! Proba orrian argitaratu nahi nukeen artikulua bukatu dut, baina ez dakit nola egin dezakedan. Gainera, egon badago jada artikuluaren izenburu berberarekin sarrera bat esaldi bakar batez osatua. Hortaz, nirea hura osatzeko helburua da. Nola egin dezaket? Mila esker. --[[Lankide:Olaia Urrutia|Olaia Urrutia]] ([[Lankide eztabaida:Olaia Urrutia|eztabaida]]) 22:30, 20 apirila 2021 (CEST)

:Kaixo {{u|Olaia Urrutia}}! Errazena Worden duzu hori kopiatu eta proba orrian itsastea da. Gero, wikitu behar duzu: barne estekak jarri. Hori egin duzunean, kopiatu dena eta eraman zuk nahi duzun artikulura, ireki "Aldatu iturburu kodea" eta hor itsatsi. Gero, gehitu kategoriak eta hizkuntza arteko estekak, eta > "Aldaketak argitaratu". Ordutik aurrera, erabili "Aldatu" fitxa gauzak aldatzeko, ia testu editore moduko bat izango da.

Jada eginda dagoena saiatu bere horretan uzten. Dena den, lerro pare bat besterik ez badira, <u>moldatu lasai edo jarri hoberen geratuko den bezala</u>, eta listo. [[Laguntza:Ikusizko_Editorea|Laguntzarako info asko duzu hemen]]. Hala ere, trabatuz gero, lasai galdetu, eta txukunduko dut pixka bat. Gero, Wikipedian oro har bezala, dena da kopiatzea, berrerabiltzea eta zerbait ere sortzea ;) -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 11:13, 21 apirila 2021 (CEST)

11:13, 21 apirila 2021ko berrikusketa

Ongi etorri, Iñaki LL, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.
2008-2015 2016-2017 2018-2019

Bozketen emaitzak

Aupa Iñaki: Bozketen emaitzak berreskuratu ditut uste dudalako ondo dagolea egindako bozketak gordetzea. Behin Irekita dauden proposamenak ataletik kenduta, ez du nahasterik sortzen, eta bozketen emaitzak mantendu ahal dira: bozketen erregistroa mantentzeaz gain, hurrengoan artikulua hobetu eta berriz bozkatzen bada erreferentziatzat ere balio dute. Ezabatzeko arrazoiren bat ikusten baduzu esan mesedez. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:17, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo Lainobeltz, oso tamalez (badirudi sistema ez dela funtzionatzen ari oraingo epeekin bederen), kendu behar dira, nahiz eta 4 baino boto gehiago izan, aspaldi pasa zen horiek bozkatzeko epea, eta hiruzpalau egunez utzi ditut emaitza ikusgai egoteko. Zer proposatzen duzu? Ez dakit ondo ulertu dudan. -Iñaki LL (eztabaida) 12:26, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Diodana da ez dela beharrezko artikulu zehatz baten bozketa orriko edukia ezabatzea. Behin emaitza ezarrita ulertzen da bozkatzeko epea amaitu dela, eta iruzkinak hor mantendu daitezke (ikus, adibidez, Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Iruñeko harresiak). Gauza bat da Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak#Irekita dauden proposamenak ataletik kentzea, hori ondo dago, baina behin hortik kenduta, proposamen zehatzen edukia (Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Neolito eta Kalkolitoa Euskal Herrian edo Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Bizkaia Zubia adibidez) mantentzea ondo dago. Ez badut ondo azaldu esaidazu... -Lainobeltz (eztabaida) 13:09, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Ados, Lainobeltz, uste dut ulertu dizudala. Beraz, mantendu egiten dira orriak. Nondik garbitzen dira orduan irekita dauden proposamenak, proposamen orrian ager ez daitezen? Bestalde, emaitzen txantiloia konplikatu samarra iruditzen zait. Bi aldiz gutxienez probatu dut jarraibideetan dioena egiten, eta une bakoitzeko aldagaiak (adibidez, boto kopuruak) ez dira aldatzen. Eskerrik asko -Iñaki LL (eztabaida) 15:41, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Aupa Iñaki: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak orriko Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak#Irekita dauden proposamenak atalean zerrenda bat dago. Atal orretan
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran}}
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Bihotz}]
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Henrike III.a Nafarroakoa}}
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Irungo gudua (1936)}}
kodea badago, adibidez, lau orri horien bozketak agertuko dira. Atal horretan azken bi lerroak ezabatzen badituzu, nabarmenduen bozketa orrian lehengo biak bakarrik agertuko dira, baina ez duzu bozketa zehatz bakoitza ezabatuko. Aproba egin dezakezu, hutsitu dituzun bozketa bien aldaketa deseginez eta aipatutako lerro biak ezabatuz.
Txantiloiari dagokionez, kontuz parametro hasierako letrarekin, maiuskula behar du
{{Bozketen emaitza sortzailea|Artikuluaren izena=Andatza (mendia)|Aldeko boto kopurua=10|Aurkako boto kopurua=0|Boto neutral kopurua=0|NA/ON=Artikulu Nabarmendu|onartzea/ez onartzea=onartzea|Baliogabeko boto kopurua=0}}
adibidez. Ez dakit hori den zure arazoa, niri horrek sortu zidan buruhaustea. Espero dut ondo azalduta egotea, ondo izan -Lainobeltz (eztabaida) 16:02, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Aupa Lainobeltz, eskerrik asko azalpenagatik. Bai, ikusi dut badaudela txantiloi horiek, eta iturburu kodetik kendu behar direla. Eskerrik asko. Bestalde, Txantiloiarena ere orain argi ikusten dut. Kontua da laguntza orriko estekan, proposamen aktiboen orriko goiko azalpenetan agertzen den estekan, ez da kopiatu-itsatsi moduko ezer agertzen, alegia, ez du tontoentzat egindako sintaxia adierazten, ez dituelako berdintza ikurrak, eta hala beharko luke. -Iñaki LL (eztabaida) 17:07, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]
Lainobeltz, azken puntu hau zuzendu dut, berdintzak gehituz. Orain bai, kopiatu-itsats daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 17:15, 7 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Euskal Herriko elizak

Kaixo! Hemen kodea:

SELECT ?eliza ?elizaLabel ?koordenatuak WHERE {
  SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "[AUTO_LANGUAGE],en". }
  ?eliza wdt:P31 wd:Q16970;
    ((wdt:P131*)/^wdt:P527) wd:Q47588.
  OPTIONAL { ?eliza wdt:P625 ?koordenatuak. }
}

Frogatu

wd:Q16970 (eliza (Q16970)) hori aldatu beste zerbaitengatik.

-Theklan (eztabaida) 18:05, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Eskerrik asko Theklan. Hau bera Query Servicen adieraz daiteke? Hor goian askotan azaltzen da eliza hitza, ez da wd:Q16970 bakarrik. "eliza" hitz horiek kenduko beharko nituzke? -Iñaki LL (eztabaida) 18:17, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Barkatu, ez dizut ulertu. Hau da Query Servicean jarri behar duzun kodea. -Theklan (eztabaida) 18:21, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Bale, ulertu dizut. Ez duzu zertan aldatu behar, horrek berdin dio. Nahi baduzu, lasaiago egoteko:
SELECT ?item ?itemLabel ?koordenatuak WHERE {
  SERVICE wikibase:label { bd:serviceParam wikibase:language "[AUTO_LANGUAGE],en". }
  ?item wdt:P31 wd:Q16970;
    ((wdt:P131*)/^wdt:P527) wd:Q47588.
  OPTIONAL { ?item wdt:P625 ?koordenatuak. }
}

Frogatu

-Theklan (eztabaida) 18:25, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Zentzu gehiago du orain:) Mersi! Gero probatuko -Iñaki LL (eztabaida) 18:52, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Aroa Cia lankidearen galderak (10:41, 8 apirila 2020)

Kaixo, Iñaki! Gaur wikipedian izena eman dut, proiektua hedatzen eta handitzen laguntzeko asmoz. Hasi naiz lehen tutorialak, zereginak, etab. irakurtzen. Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendari ere eman diot begiratutxoa. Hona nire zalantza: azken horiek osatzeko beste hizkuntza batean dagoen informazioaren itzulpena egin liteke? Eskerrik asko aldez aurretik zure laguntzagatik. Izan ongi! Aroa --Aroa Cia (eztabaida) 10:41, 8 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Aroa Cia! Beste Wikipedia batzuetako informazioa erabili? Bai, guztiz. Eta gertuagoko informazioa gehitzen baduzu are hobeto. Eskerrik asko ekarpenagatik :) -Iñaki LL (eztabaida) 11:56, 8 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Kaixo Aroa! Iñakik ederki azaldu dizunez, libre zara itzulpen hori egiteko. Izatez, Wikipediako orri guztien oinean ageri den oharrari erreparatzen badiozu (begiratu, adibidez, orri honen behealdean bertan), libre zara Wikipediako edukiak edozein modutara kopiatzeko eta moldatzeko (itzulpenak barne), bi baldintza hauek beteta: lizentzia librea duen eduki hori nondik hartu duzun aipatzea («Aitortu»), eta zure edukia ere lizentzia libre horrekin ematea («Partekatu berdin»). Wikipedian argitaratzen baduzu, dagoeneko lizentzia libre hori ematen ari zara mundu osoari (errepara iezaiozu argitaratzeko botoiaren ondoan ageri den oharrari: «“Gorde orria” botoian klikatuz, Erabilera-baldintzak onartzen dituzu, eta zure ekarpena CC-BY-SA Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 eta GFDL lizentziekin lagatzen duzu modu ezeztaezinean»). Ongi etorri, eta heldu gogotik wikipediagintzariǃ --Xabier Armendaritz 2020-04-08, 10:17 (UTC)
Kaixo Iñaki eta Xabier! Eskerrik asko bioi! Egia esan, ez dakit askorik lizentzien inguruan, baina susmoa dut berehalakoan ikasiko dudala... Saiatuko naiz emankorra izaten ;) -Aroa Cia (eztabaida) 15:00, 8 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Bada beste gauzatxo bat, Aroa Cia: WPn askotan kopiatzen dira gauzak, eta beste batzuk sortu, ez da arazorik, baina aitortu behar da, Xabierrek goian adierazi bezala. WP orrien artean hori (nabarmen) egiten denean (zati handiak mailegatu edo itzultzea), itzulpenetarako, artikuluko Eztabaida orrian beheko txantiloi hau jarriko da.
Aldagaiak aldatu besterik ez dago: "ingelesezko" jartzen duen lekuan, "frantsesezko", data eguneratua, etab. Bertsioa azken aldaketaren zenbakia da ("diff=" eta gero agertzen da > ikus orriaren historiako diffak, wiki orriaren goiko helbidean). Itzulpena egiten baduzu eta duda baduzu, lasai galdetu! -Iñaki LL (eztabaida) 18:13, 8 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lord of the Isles» artikulutik itzulia izan da, 2017-08-29 data duen 797937590 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Aitzibererrazkin99 lankidearen galderak (12:39, 11 apirila 2020)

Kaixo Iñaki, Aitziber naiz, EHU-ko filosofiako ikasle bat. Artikuluan irudiak txertatzen saiatzen ari naiz, zuk gomendatutako commons argazki biltegitik, baina ez dut lortzen. Gauza da "kontzientziari" buruzko irudiak bilatzen ari naizela, eta alde batetik oso argazki gutxi agertzen direla, eta bestetik nire gaiarekin inongo loturarik ez dutenak. Aurkezpena egin zenuean, aholku batzuk eman zenituen bilaketaren inguruan, baina ez naiz gogoratzen nola egin behar den bilaketa. Asko eskertuko nizuke zure laguntza. Milesker aldez aurretik, Aitziber --Aitzibererrazkin99 (eztabaida) 12:39, 11 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Aitzibererrazkin99, kategoria oso zehatzak aurkitzen ez badituzu, onena duzu kategoria zabaltzea. Nik Psychology jarri dut, eta azpikategoria batzuk eman dizkit. Hor probatzen jar zaitezke, ea kategoria/irudiren bat egokia zaizun. Beste modu bat da bilaketan hizkuntza desberdinak probatzea, edo loturaren bat duten kontzeptuak. Eutsi goiari! -Iñaki LL (eztabaida) 14:17, 11 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Ybarratarrak

Kaixo! Aspaldi landu nahi nuen Ybarra familiaren gaia, eta badakit zuri interesatzen zaizun garaiko familiarik garrantzitsuenetako bat dela. Wikidatan zuhaitza egiten hasi naiz, eta banoa poliki-poliki osatzen. Izugarria da zenbat lotura dituzten. Hemen orain arte egindakoa. Ikusi dut oso biografia gutxi ditugula (sartzen dut hemen ere Marklar2007, biografiak egiten iaioa dela) eta aukera polita dela, dokumentazio nahiko dagoelako familia honen inguruan. Animatzen bazarete, nik Wikidatako fitxak, gutxienez, osatu ditut jada. -Theklan (eztabaida) 16:34, 25 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Egun on Theklan, bai, oso interesgarria garaia Euskal Herriarentzat, eta familia honek sustrai luzeak ditu. Wikidatako baten bati ere gehitu diot zerbait. -Iñaki LL (eztabaida) 11:37, 26 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

We sent you an e-mail

Hello Iñaki LL,

Really sorry for the inconvenience. This is a gentle note to request that you check your email. We sent you a message titled "The Community Insights survey is coming!". If you have questions, email surveys@wikimedia.org.

You can see my explanation here.

MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:49, 25 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

OpenStreetMap itzultzen

Aupa. Arazo hori uste nuen ez zegoela konponduta, ze OpenStreetMap bertan ez dute konponduta, baina hau irakurrita badirudi baietz, dagoeneko erakutsi daitezkeela mapak nahi den hizkuntzan. Begiratu OSMko Beirut elementua. Ezkerrean ikusiko duzu toponimoa dagoeneko itzulita dagoela hainbat hizkuntzatara. Egin beharko litzatekeena da (uste dut horrela funtzionatuko lukeela) OSM bertan "name:eu" etiketa bat sortzea izena euskaraz jarri nahi zaion elementu bakoitzeko. Kontuan hartu hori kristoren lana dela mundu osorako egin nahi bada.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 21 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Zuzenean egin daiteke, OSM-n erabiltzaile bat sortu eta goian ezkerrean ageri den "Aldatu" botoiarekin, hiru aukera editore desberdinetako bat erabili dezakezu. Bakoitzak modu batean funtzionatzen du. Nik ez ditut web bidezko editoreak erabiltzen (iD eta Potlach deitzen dira), nik JOSM erabiltzen dut ordenagailutik. Edizioa azkarragoa eta errazagoa da JOSM erabilita, baina pixka bat zailagoa da erabiltzeko. Begira hemen, Beiruteko portuari jadanik sartu diot euskarazko bertsioa. Orain, denbora bat beharko du OSM-n agertzeko, eta gero hortik wikipediara pasatzeko. --Assar; (erantzun hemen) 12:57, 21 urria 2020 (CEST)[Erantzun]
Beste aukera bat ere badagoela ikusi dut: maparen "fallback" hizkuntza aldatzea Kartographer hedapenean. Euskarazko wikipediako mapen fallback hizkuntza modura ingelesa ipintzen bada, horrela gutxienez zerbait irakurgarriagoa edukiko genuke latinezkoa ez den beste script batzuk erabiltzen dituzten toponimoetan. Hori @Theklan lankideak jakingo du agian.

Kaixo! Lagundu mesedez

Egun on Iñaki! Artikulu bat idatzi dut, baina ez naiz euskaldun zaharra eta, noski, akats asko ditut. Begiratu, mesedez: Karmni Grima. Eta galdera bat daukat: nire ama hizkuntza ez den hizkuntza batean idazten dudanean, ondo dago ala ez? Agian arazo asko zaudete horregatik? Kasu horretan, ez dut gehiago egingo, baina euskara asko maite dut. Eskerrik asko! Elia, Moskuko euskaldun berria (Mapatxea (eztabaida) 12:35, 7 azaroa 2020 (CET))[Erantzun]

Kaixo Mapatxea, ongi etorri gure Wikipediara eta mila esker zure ekarpenengatik! Zuk idatzi duzun Karmni Grima artikulua irakurri eta, akatsak akats, nahiko txukuna dela iruditzen zait. Eutsi euskarari eta segi idazten! Hori bai, gomendatuko nizuke zure nabigatzailean euskarazko zuzentzaile ortografikoa jartzea (add-on). Hementxe duzu esteka interesgarri bat. -Iñaki LL (eztabaida) 13:55, 7 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko! Zoritxarrez, zuzentzaile ortografikoa ez dago instalatuta eta eta ez du funtzionatzen online bertsioan ere... Mapatxea (eztabaida) 15:17, 7 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Hau probatu duzu (deskargatu Chrome edo Firefox)? Beharbada beste nabigatzaile bat duzu? Bestela, sartu zure euskarazko testua hemengo testu kaxan eta hor klikatu "Zuzendu". Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 17:10, 7 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Asier Azpilikueta lankidearen galderak (11:33, 2 abendua 2020)

Kaixo Iñaki!

Duela gutxi hasi naiz Wikipediako editore lanetan, eta ez nuke inon triskantza handirik sortu nahi. Horregatik natorkizu laguntza eske.

STRATOVARIUS musika taldearen orrialdea sortu dut. Eta nire asmoa da diskoetako bakoitzarekin orrialde bana sortzea. EPISODE izeneko diskoarekin hasi naiz. Testutxo bat jarri dut, eta taula bat eskuinean. Baina ez dut taula editatzen asmatzen. Diskoaren portada jarri nahi dut, eta datu zehatzago batzuk gaineratu. Baina ez dut taula horren edizioan sartzen asmatzen.

Pistarik? --Asier Azpilikueta (eztabaida) 11:33, 2 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo Asier, ongi etorri Wikipediara! Taulak sortzeko era onena beste orri bateko taula kopiatu eta taula sortzeko jarraitu den logika ikastea da, gero aldaketak gehituz. Adibidez, hau kopiatu dezakezu eta zure artikuluan itsatsi, eta horren gainean lan egin. Taula bat moldatzeko oinarriak hemen aurki ditzakezu.
Disken argazkiak txertatzea zaila da, ia seguru copyrighta izango dutelako. Onena da beste hizkuntzetako WPetako artikuluetan egiaztatzea zer dagoen. Hor disko argazkirik ez badago, nahiko lan disko argazki bat txertatzeko aukera egoteko. Lagungarri zaizulakoan! -Iñaki LL (eztabaida) 00:07, 7 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Asier Azpilikueta lankidearen galderak (22:24, 7 abendua 2020)

Kaixo berriz, Iñaki. Mila esker zure ongi etorriko azalpengatik.

Baina kontua da nik gaizki egin nizula galdera. Artikulu batean goian eskuinean agertzen den infotaula editatu nahi dut nik. Adibidez, aipatu nizun Stratovarius taldearen 'Episode' diskoaren artikuluko infotaulan diskoaren azala sartu nahiko nuke (ingelesezko Wikipedian badago, WikiCommonsetik hartua), edo bertze ataltxoren bat sartu, edo daturen bat zuzendu. Baina ez dut modurik ikusten infotaula horren edizioan sartzeko.

Horretan laguntzerik? --Asier Azpilikueta (eztabaida) 22:24, 7 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

@Asier Azpilikueta: ez dirudi infotaula automatikoa dagoenik. Beraz, onena duzu Abbey Roadeko infotaula kopiatu (iturburu kodeko sintaxia), eta itsastea, eta gero informazioak aldatzea. Argazkia gehitzeko, gehitu ".jpg" fitxategia WM Commonsetik "| irudia =" parametroaren atzean, eta ez luke arazorik egon behar. Ea ondo doan! -Iñaki LL (eztabaida) 22:56, 7 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Aupa @Asier Azpilikueta: Episode diskoaren kasuan, ezingo duzu diskoaren azala txertatu, copyright duelako. Ingelesezkoan fair use lizentziarekin dago, baina Euskarazko Wikipedian horiek ezin ditugu erabili (Commons eta lizentzien inguruko informazio gehiago hemen). Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:22, 7 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Horixe esan behar nuen. ENWPn bakarrik da erabiltzekoa. Goraintzi! -Iñaki LL (eztabaida) 23:25, 7 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Eneko.em lankidearen galderak (16:28, 28 abendua 2020)

Kaixo, Amassorrain ikastola orria editatu nuen, baina ez det lortzen eskubiko info taula ondo agertzea. Denboratxo bat dedikatu diot baina ez det ezer lortzen. Ibai ikastolako taula kopiatu nuen, pentsatuz datuak aldatuz ondo gera ziteleela, baina inondik inora. Laguntzerik bai? --Eneko.em (eztabaida) 16:28, 28 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo Eneko.em! {{erakunde infotaula}} jarri dut eta orain baietz dirudi. Hala ere, infotaula hori Wikidatari lotuta dago, eta hor bete beharko zenuke gainerako informazioa infotaula txukun bat agertzeko (ikus ezkerreko zutabean). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 00:59, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
Hemen duzu Amassorrain ikastolaren Wikidatako elementua. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 15:39, 29 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Olaia Urrutia lankidearen galderak (22:30, 20 apirila 2021)

Kaixo, Iñaki! Proba orrian argitaratu nahi nukeen artikulua bukatu dut, baina ez dakit nola egin dezakedan. Gainera, egon badago jada artikuluaren izenburu berberarekin sarrera bat esaldi bakar batez osatua. Hortaz, nirea hura osatzeko helburua da. Nola egin dezaket? Mila esker. --Olaia Urrutia (eztabaida) 22:30, 20 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]

Kaixo Olaia Urrutia! Errazena Worden duzu hori kopiatu eta proba orrian itsastea da. Gero, wikitu behar duzu: barne estekak jarri. Hori egin duzunean, kopiatu dena eta eraman zuk nahi duzun artikulura, ireki "Aldatu iturburu kodea" eta hor itsatsi. Gero, gehitu kategoriak eta hizkuntza arteko estekak, eta > "Aldaketak argitaratu". Ordutik aurrera, erabili "Aldatu" fitxa gauzak aldatzeko, ia testu editore moduko bat izango da.

Jada eginda dagoena saiatu bere horretan uzten. Dena den, lerro pare bat besterik ez badira, moldatu lasai edo jarri hoberen geratuko den bezala, eta listo. Laguntzarako info asko duzu hemen. Hala ere, trabatuz gero, lasai galdetu, eta txukunduko dut pixka bat. Gero, Wikipedian oro har bezala, dena da kopiatzea, berrerabiltzea eta zerbait ere sortzea ;) -Iñaki LL (eztabaida) 11:13, 21 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]