Enciso

Koordenatuak: 42°08′56″N 2°16′09″W / 42.148888888889°N 2.2691666666667°W / 42.148888888889; -2.2691666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enciso
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaRafael Lafuente Fernandez (en) Itzuli
Izen ofizialaEnciso
Posta kodea26586
INEk ezarritako kodea26058
HerriburuaEnciso (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°08′56″N 2°16′09″W / 42.148888888889°N 2.2691666666667°W / 42.148888888889; -2.2691666666667
Map
Azalera69.69 km²
Altuera813 m
MugakideakMunilla, Arnedillo, Préjano, Muro de Aguas, San Pedro Manrique eta Yanguas
Demografia
Biztanleria174 (2023)
2 (2022)
alt_left 60 (%34,5) (%57,5) 100 alt_right
Dentsitatea2,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO

Enciso Errioxako udalerria da, 2020an 170 biztanle zituena. Udalerrian aurkitu diren dinosauroen 3.000 iknitek ezagun bihurtu dute[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errioxako hegoaldean kokaturik dago, Soriako probintziarekiko mugan. Mendialdean aurkitzen da 813 m-tako altueran eta Cidacos ibaiaren eskuinaldeko eremua hartzen du herriak. Logroño hiriburutik 72 kilometrotara dago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernan Gonzálezen boto faltsuan aipatzen da Enciso: "Omnes villæ de ambobus cameris, Orticosa, Enciso"[2].

Encisoko gaztelua musulmanek egindakoa izan liteke, X. mende ingurukoa, eta ondorioz Errioxako gazteluen artean zaharrenetakoa. 1109an Fortun Iñiguez izan zen tenentea, 1184ean Diego Ximenezek eskuratu zuen, Cameroseko jaunak, eta 1246. urtean Calatravako Ordenari saldu zion[3].

XVI. eta XIX. mendeen artean Encisok garapen handia izan zuen ehungintza industriari esker. XVIII. mendearen erdialdera 6 lantegi eta 29 ehundegi zituen. XIX. mendearen erdialdera ordea Kataluniako ehungintza industria modernoak ezarritako lehian galtzaile atera zen[4]. Horretaz gain ingurune pobrea zen nekazaritzarako eta biztanleek hiriguneetara jo zuten. Cidacos haranean Encisotik gora zeuden herria hustu egin ziren 1960. hamarkada inguruan eta Enciso berak 20 urtetan populazioaren hiru laurdena galdu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko herriguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encisoko udalerrian dauden herriguneak honako hauek dira (biztanleria, 2015):

  • Enciso (herriburua) = 143 biztanle
  • Poyales = 15 biztanle
  • El Villar = 4 biztanle
  • Navalsaz = 4 biztanle
  • El Villar = 4 biztanle
  • Las Ruedas de Enciso = 0 biztanle (Encisoko urtegia egiterakoan 10 biztanleek alde egin behar izan zuten)
  • Garranzo = 0 biztanle
  • La Escurquilla = 0 biztanle
  • Valdevigas = 0 biztanle

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa María de la Estrella eliza.
  • Santa María de la Estrella eliza: XV. mendeko eliza gotikoa da. XVII. mendeko erretaula eta dorrea ere aipagarriak dira[5].
  • San Pedro apostoluaren eliza
  • Encisoko gaztelua: X. mendean eraikia eta XIII. mendean Calatravako Ordenak eskuratu zuen. Oinplano obalatua zuen. Gaur egun hondarretan aurkitzen da[3].
  • Sortzez garbiaren gurutzea
  • Encisoko urkamendia
  • El Barranco Perdido: Dinosauroen inguruko interpretazio zentroa eta parke tematikoa[6]
  • Encisoko urtegia

Dinosauroen iknitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinosauroek oinatzak Encison.

Kretazeo Goiztiarrean lautada zingiratsu bat izan zen, aldiro lehortu egiten zena, eta eremu lokaztu haietan dinosauroek oinatzak uzten zituzten. Lokatza lehortu, gogortu eta ondoren sedimentu berriak pausatzen ziren oinatz horien gainean. Milioika urteren ondoren sedimentu horiek higatu eta oinatz horiek iknita bihurturik azaleratu egin ziren.

Udalerrian hainbat eremutan aurki daitezke iknita hauek. Guztira 3.000tik gora identifikatu dira.

  • La Virgen del Campo eremua: Cidacos ibaiaren eskuineko ertzean daude, zubitik gertu. Bi hankatan ibiltzen ziren dinosauro haragijale eta belarjaleen 500 iknita inguru ditu. Zingiraren ertza zenez hondarraren ondulazioak ikusten dira eta bertan bibalboak eta zizareak bizi ziren. Garai batean sakonera handiagoa izango zela ere pentsatzen da dinosauroen erpeen arrastoak baitaude, hondoa aurkitu nahian bezala[7].
  • La Senoba eremua: 130 lorratz ditu, ahuetatik 10 haragijaleenak[8].
  • Valdecevillo eremua: Encisotik El Villarrerako bidearen alboan dago eta 168 arrasto ditu. Azpialdean haragijale baten lau oinatz daude eta gorago hiru iguanodon izan daitezkeenen aztarnak eta atzerago oinatz handiagoak, brakiosauro batenak[9][1].
  • El Villar-Poyales eremua: El Villar eta Navalsaz artean aurkitzen da eta bi azaleratze ditu[10].
  • Navalsaz eremua: 138 oinatz ditu, gehienak bi hankatan ibiltzen ziren belarjaleenak. Oinatz handienak 75 cm neurtzen ditu, eta animaliak 4'25 metrotako altuera izango zuela estimatzen da. Errioxan aurkituriko belarjale baten aztarnarik handiena da[11].
  • La Cuesta de Andorra eremua: belarjale baten 21 oinatz ditu 30 metrotako ibilbidea egiten duena. Iguanodona izan daiteke. Hankaokerra zen, 2-4'5 km/h abiaduran zihoan eta tarteka labaindura txikiak izan zituen[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. «Enciso (La Rioja), uno de los mejores yacimientos de Dinosaurios» www.lugaresconhistoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Enciso, La Rioja. Lugares de interés. Brujulea Local» Brujulea (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Castillo-fortaleza de Enciso - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  4. «Crisis de la industria textil lanera en La Rioja: reinado Isabel II - bermemar» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  5. Txantiloi:Es-GT «Iglesia parroquial de Santa María de la Estrella» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  6. «Parque de dinosaurios en La Rioja, Enciso · El Barranco Perdido» www.barrancoperdido.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  7. «Intro Alhama» web.archive.org 2011-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  8. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  9. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  10. «Intro Alhama» web.archive.org 2011-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  11. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).
  12. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]