Bhumibol Adulyadej
Bhumibol Adulyadej —nazioartean Rama IX.a errege izenaz ere ezaguna— (thailandieraz: ภูมิพลอดุลยเดช; Cambridge, Massachusetts, AEB, 1927ko abenduaren 5a - Bangkok, 2016ko urriaren 13a) Thailandiako erregea izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bangkoken eta Lausanan ikasi zuen. 1946ko ekainean Thailandiako errege izendatu zuten; lehengo erregea, haren anaia nagusia, tiro batez hilik agertu baitzen. Erregeordetza kontseiluak gobernatu zuen hasieran, eta 1950eko maiatzaren 5ean Rama IX.a izenaz koroatu zuten Bhumibol Adulyadej. Lan handia egin zuen gobernu erabat zibila ezartzeko 1991n militarrek eman zuten estatu kolpearen ondotik, eta demokraziaren aldeko manifestazioetan parte hartu zuen 1992an.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bhumibol Adulyadej ![]() |