Bizimeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizimeta
Bizimeta logo.gif
Datu orokorrak
Garraio motaBizikleta
EskualdeakUribe Kosta
LeloaZaindu zaitez, zaindu gaitzazu
Geltokiak18
Bidaiariak5.387 (2013)[1]
JabeaUribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea
EgoitzaGatzarriñe, 4; 48600 Sopela (Bizkaia)
Webguneahttp://www.bizimeta.com
Ustiapena
Hasiera2009ko uztailaren 30a
Ibilgailuak110

Bizimeta Uribe Kostako hiri-arteko bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoa da. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Koopera kooperatiba taldeko Rezikleta erakundeek martxan jarri zuten 2009ko uztailaren 30ean, eta geroztik 32.000 bidaia baino gehiago egin dituzte erabiltzaileek.

Erkidegoko lehenengo hiri-arteko bizikleta mailegu zerbitzua da, eta 110 bizikleta eskaintzen ditu 18 puntu ezberdinetan, ohikoak zein elektrikoak.

Mailegu puntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskola, Goierri errepidea.
  • Kultur etxea, Udaletxeko errepidea, 2.

Berango[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondartzako Sorosleak, Astondo pasealekua.
  • Turismo bulegoa, Errementari bidea.
  • Uresarantze, Landabarri estrata, 3.

Lemoiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Armintza, Atalaia kalea.

Plentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urgitxieta, Urgitxieta plaza. Larrabasterrako geltokiaren ondoan.
  • Polikiroldegia, Etxebarri kalea, 9.
  • Udaletxea, Sabino Arana kalea, 1.
  • Kurtzio Kulturetxea, Mendieta kalea, 10.
  • Arriatera hondartza, Arriatera etorbidea, 113.
  • Atxabiribil hondartza, Atxabiribil etorbidea, 71. Aparkalekuaren ondoan.

Urduliz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizimetak ezarritako sistemaren arabera, kontaktu gabeko txartela pasa behar da bizikleta mailegu puntuko pantailatik, pantailako jarraibideei kasu eginez bizikleta bat esleituko zaigularik.

Erabilera arruntan bizikleta hartu eta bi orduz erabil daiteke, hurrengo tarifekin 2018an:

  • Hasierako 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,15€; Elektrikoa: 0,30€.
  • Hurrengo 60 minutuak: Ohiko bizikleta: 0,30€; Elektrikoa: 0,60€.

Bi ordutik gora hurrengo zigorra ezartzen da orduko:

  • Ohiko bizikleta: 2,00€/h; Elektrikoa: 3,00€/h.

Urteko abono-txartela:

  • 12,00€/urte.

Erabilera noizbehinkakoa bada, zerbitzua irauten duen egun osoan erabil daiteke bizikleta, hau da, azarotik martxora goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:00etara; eta apirilatik urrira goizeko 7:00etatik arratsaldeko 21:00etara, eta hurrengo tarifak ezartzen dira 2018an:

  • Ohiko bizikleta: 5,00€/egun; Elektrikoa: 6,00€/egun.

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizimetaren bidaiari kopuruaren bilakaera 2010-2017 (mila bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]