Carl Sagan
Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.
1980an Cosmos: A Personal Voyage («Kosmosa: bidaia pertsonala») astronomiari buruzko dokumental telesail ospetsua aurkeztu zuen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen hogei urte zituela. 1960an astronomia eta astrofisikan egin zuen doktoregoa. 1961ean hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoetako dibulgatzaile gisa.
1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai horretatik aurrera NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10 km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.
1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu Sagan. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen; Zer da bizitza? lanean bildu zituen gogoeta horietako batzuk.
Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Carl Sagan betidanik aktibismoarekin eta pazifsmoarekin kontzientziatua egon da, izan ere Gerra Hotzaren climaxean, gerra nuklearraren eraginetaz kontzientziatzez saiatu zen. TTAPS informearen 5 egileetako bat da, informe horretan negu nuklear baten hipotesia planteatzen zuen.[1]
Bere bizitzan zehar, Saganek Cannabisen erabilera defendatu zuen, izan ere, bere “Marihuana Reconsidered”[2] obran, azaltzen du nola marihuanaren kontsumoa hainbat obren inspirazio iturria izan da.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Sagan ![]() |
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Carl Sagan |
- Carl Sagani buruzko webgunea (Ingelesez)
- ↑ http://www.atmos.washington.edu/~ackerman/Articles/Turco_Nuclear_Winter_90.pdf
- ↑ Grinspoon, Lester. (1994). Marihuana reconsidered. Oakland, CA : Quick American Archives ISBN 978-0-932551-13-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- 1934ko jaiotzak
- 1996ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako astronomoak
- Astrofisikariak
- Ingelesezko idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
- Estatubatuar juduak
- Agnostikoak
- Bakezaleak
- Humanistak
- Newyorkarrak
- Pneumoniak hildakoak
- Zientzia dibulgatzaileak
- SETI
- Judu agnostikoak
- Judu eszeptikoak
- Harvard Unibertsitateko irakasleak