Chantal Akerman
Chantal Anne Akerman (ʃɑ̃tal akɛʁman ahoskatua; Brusela, 1950eko ekainaren 6a - Paris, 2015eko urriaren 5a) zinema zuzendari belgikarra izan zen.[1] Bere pelikulak eguneroko bizitzaren hausnarketa bat dira: identitate femeninoa, elikadura eta sexualitatea, besteak beste. Jeanne Dielman pelikulari esker egin zen famatu. Zineaz gain, literaturan ere aritu zen, eta hainbat liburu idatzi zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akerman jatorri poloniarreko familia judu batean jaio zen. Bere aitona-amonak eta ama Auschwitzera bidali zituzten, ama bakarrik salbatu zen.
Hamabost urte zituenela, bere kabuz filmatzen hasi zen, Akermanek berak azaldu bezala. Hemezortzi urterekin, Institut National Supérieur des Arts du Spectacle et des Techniques de Diffusionen sartu zen, zinema-eskola belgikarra. Baina laster, ikasketak utzi, eta, aurreztuta zeukan diruarekin, film labur bat grabatu zuen 35mm-tan zuri beltzean.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971n, Saute ma ville sariarekin saritu zuten Oberhausen festibalean. Urte hartan, New Yorkera joan zen bizitzera, eta han egon zen 1972ra arte. Bertan, zinema independentea ezagutu zuen, eta Babette Mangolterekin hasi zen elkarlanean.
1974ean Belgikara bueltatu ostean, Je tu il elle agresioaren inguruko pelikula esperimentalagatik aitortu zuten. 1975an, Jeanne Dielman argitaratu zuen, eta, New York Timesen iritziz, "feminismoaren ingurukozinemaren historiako lehen maisulana" izan zen. Film honek etxeko langile baten egunerokoa kontatzen du, bere burua prostituitzera behartua ikusten duena bere semearekin bizi ahal izateko.
1991n, berriz, Nuit et Jour film luzea aurkeztu zuen. Handik aurrera, Le Déménagement (1992), Contre l'oubli (1992), Portrait d'une jeune fille de la fin des années 60 à Bruxelles (1993), Un divan à New York (1996)eta De l'autre côté (2002) grabatu zituen, besteak beste.
Aktore lanetan ibili zen hainbat filmetan, eta lau liburu idatzi zituen, Hall de Nuit (1997); Une famille à Bruxelles (1998); Autoportrait (2004) eta Ma mère rit (2013). Bere liburuetan, idazkera zehatz eta argia erabili zuen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko urriaren 5ean, bere buruaz beste egin zuen, Parisen, gaixotasun maniako depresibo baten ondorioz. Aurretiaz, depresioa diagnostikatuta, ospitalean egonaldiak egin zituen.
Literatura-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: Hall de Nuit, Paris, L'Arche Éditeur
- 1998: Une famille à Bruxelles, Paris, L'Arche Éditeur
- 2004: Autoportrait en cinéaste, Paris, Cahiers du cinéma/Centre Pompidou
- 2013: Ma mère rit, Paris, Mercure de France
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1968 : Saute ma ville
- 1971 : L'Enfant aimé ou Je joue à être une femme mariée
- 1972 : La Chambre
- 1972 : Hôtel Monterey
- 1973 : Hanging Out Yonkers
- 1973 : Le 15/8
- 1974 : Je, tu, il, elle
- 1975 : Jeanne Dielman, 23, quai du commerce, 1080 Bruxelles
- 1977 : News from Home
- 1978 : Les Rendez-vous d'Anna
- 1982 : Toute une nuit
- 1983 : Les Années 80 (dokumentala)
- 1984 : J'ai faim, j'ai froid (Paris vu par... 20 ans après filmaren atala)
- 1984 : New York, New York bis (film laburra)
- 1986 : Le Marteau
- 1986 : Portrait d'une paresseuse
- 1986 : Rue Mallet-Stevens
- 1986 : La Paresse (Seven Women, Seven Sins filmaren atala)
- 1986 : Golden Eighties
- 1989 : Les Trois Dernières Sonates de Franz Schubert
- 1989 : Trois strophes sur le nom de Sacher
- 1989 : Histoires d'Amérique
- 1991 : Pour Febe Elisabeth Velasquez, El Salvador, Contre l'oubli filmaren atala
- 1991 : Nuit et Jour
- 1993 : D'Est
- 1996 : Un divan à New York
- 1997 : Le Jour où (film laburra)
- 1999 : Sud
- 2000 : La Captive
- 2002 : De l'autre côté
- 2004 : Demain on déménage
- 2006 : Là-bas
- 2007 : Tombée de nuit sur Shanghaï, L'État du monde filmaren atala
- 2008 : Women from Antwerp in November (film laburra)
- 2012 : La Folie Almayer
- 2015 : No Home Movie
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980 : Aujourd'hui, dis-moi
- 1983 : Un jour Pina m'a demandé
- 1983 : L'Homme à la valise (Télévision de chambre bildumarako)
- 1984 : Lettre d'un cinéaste : Chantal Akerman
- 1984 : Family Business: Chantal Akerman Speaks About Film
- 1986 : Letters Home
- 1992 : Le Déménagement, Monologues telesaileko atala
- 1994 : Portrait d'une jeune fille de la fin des années 60 à Bruxelles
- 1997 : Chantal Akerman par Chantal Akerman, Cinéma, de notre temps telesaileko atala
- 2003 : Avec Sonia Wieder-Atherton
- 2009 : À l'Est avec Sonia Wieder-Atherton
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Vicente, Álex. (2015-10-06). «Muere la cineasta belga Chantal Akerman a los 65 años» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2021-04-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Claire Atherton: Akermanen lana politikoa da, mugimendu bat sortzen du elkarrekin pentsatzeko", 2025eko maiatzaren 29ko Berria, Andoni Imaz
- "Espazioaren irudia eta irudiaren hutsunea gurutzatuditu Artiumek bi erakusketatan", 2025eko maiatzaren 30eko Berria, Edurne Begiristain
- "Chantal Akerman zinemagilearen lana Artiumen ikusgai, Josu Bilbaoren lanarekin elkarrizketan", 2025eko maiatzaren 30eko Gara, Alaia Sierra