Conwy gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Conwy gaztelua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Conwy Castle and Bridges.jpg
Conwy gaztelua eta zubia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 53° 16′ 48″ N, 3° 49′ 32″ W / 53.28°N,3.82556°W / 53.28; -3.82556Koordenatuak: 53° 16′ 48″ N, 3° 49′ 32″ W / 53.28°N,3.82556°W / 53.28; -3.82556
Parameter 53.28 eta 53.279938,-3.82556 eta -3.8258523 is an invalid value of "latitude,longitude".
Historia eta erabilera
Irekiera1283
Jabea Eduardo I.a Ingalaterrakoa
Arkitektura
Arkitektoa James of Saint George
Materiala(k) kareharria
Garaiera 30 m
Azalera 6 hektarea
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (iii) eta (iv)
Erreferentzia 374-003
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1986 (X. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Conwy gaztelua (Erdi Aroko ingelesez Conway Castle eta galeseraz Castell Conwy) Galesko ipar kostaldean dagoen Conwy konderriko izen berdineko Conwy udalerrian kokatzen da. Gaztelu ikusgarri hau Gizateriaren Ondarea den Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak delako multzoaren zati da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12831289 artean Eduardo I.a Ingalaterrakoaren aginduz eraikia izan zen. Eraikin hau Conwy udalerri harresitua bilakatzeko proiektuaren barnean eraiki zen, denera 15.000£-ko kostuaz, garai hartarako sekulako dirutza zelarik. Hurrengo mendeetan zehar gerra askotan paper garrantzitsua jokatu zuen. 1294-1295ko neguan Madog ap Llywelynen setioari aurre egin zion eta 1399an Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aldi baterako babesleku izan zen. 1401an Owain Glyndŵren aldeko gudarostearen kokalekua ere izan zen.

Barnealdeko ikuspegi panoramikoa.

Jada 1642an eta Ingalaterrako Iraultzako akordioen arabera, Karlos I.a Ingalaterrakoaren aldeko gudarosteak gaztelua bereganatu zuen, bertan aurkariei aurre egin zieten, 1646an Parlamentuaren aldeko indarren aurrean amore zuten arte. Gerora, Ingalaterrako Parlamentuaren aldeko indarrek gaztelua beste matxinada baten abiapuntua izateko beldurrez laga egin zuten, azkenik 1665an erautsia izan zen arte, William Milwardek hirugarren Conwyko Jaunaren izenean bertako egur, burdin eta beruna kenduarazi egin zituen. XVIII. mendearen amaieraldean eta XIX. mendea zehar gaztelua margolari ugariren helmuga erakargarria bilakatu zen. Bisitari kopurua areagotu zenez, XIX. mendeaaren erdialdera eraikinaren zaharberritze lanei ekin zitzaien. Gaur egun, Cadw erakundeak gaztelua kudeatzen du, turismogune garrantzitsua delarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Conwy gaztelua Aldatu lotura Wikidatan