Edukira joan

Daniel Chavarría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Chavarría

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Edmundo Chavarría Bastélica
JaiotzaSan José de Mayo (en) Itzuli1933ko azaroaren 23a
Herrialdea Uruguai
 Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaHabana2018ko apirilaren 6a (84 urte)
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, irakaslea eta gidoilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Daniel Edmundo Chavarría Bastélica (San José de Mayo, 1933ko azaroaren 23a - Habana, 2018ko apirilaren 6a) idazle uruguaitarra 1969tik Kuban bizi zen erbesteratua. Haren familiak jatorri euskalduna zuen.

Chavarríak, Uruguain jaiotako idazle kubatarra haren hitzetan,[1] uhartera ihes egin behar izan zuen 1969an eta han bizi izan zen hil arte. Ihes egiteko Bogotan hegazkin bat bahitu behar izan zuen, polizia atzetik zuelako.[2] Bost hizkuntzan hitz egiten zuen eta, horregatik, 1975etik 1986ra itzultzaile lan egin zuen Instituto Cubano del Libro erakundean. Halaber, latin, greziera eta literatura klasikoa Habanako Unibertsitatean irakatsi zuen. Haren ospe nagusia polizia eleberriei esker zabaldu da, baina oso obra ugari du: gidoiak, ipuinak, testu liburuak... Eleberrian genero pikareskoa eta historikoa ere landu zituen. 85 urterekin hil zen.

Euskal Herrian Chavarríaren eleberri batzuk Txalaparta argitaletxea plazaratu ditu.

Eleberriak
  • 1978 - Joy
  • 1983 - Completo Camagüey (Justo Vascorekin)
  • 1984 - La sexta isla (2016an berrargitaratua)
  • 1986 - Primero muerto (Justo Vascorekin)
  • 1991 - Allá ellos
  • 1993 - El ojo de Cibeles edo El ojo Dyndimenio
  • 1994 - Adiós muchachos. Txalaparta argitaletxeak argitaratua.
  • 1994 - Contracandela (Justo Vascorekin)
  • 1999 - Aquel año en Madrid
  • 2001 - El rojo en la pluma del loro
  • 2004 - Viudas de sangre
  • 2004 - Una pica en Flandes. Txalaparta argitaletxeak argitaratua.
  • 2005 - Príapos edo Lo que dura dura. Txalaparta argitaletxeak argitaratua.
  • 2013 - La piedra de rapé
  • 2013 - Yo soy el Rufo y no me rindo (Raúl Sendici buruzko eleberri biografikoa). Txalaparta argitaletxeak argitaratua.
  • 2017 - El último room service
Beste lanak
  • Presencia Latinoamericana
  • Cuba (Justo Vascorekin)
  • Judozhestoemmaya
  • Manual de Latín III-IV
  • Voces del silencio (Uruguaiko erbesteratuen antologia)
  • Desde la soledad y la esperanza
  • 2009 - Y el mundo sigue andando (Memoriak)
  • 2010 - El aguacate y la virtud (Ipuina)
  • 2012 - Cuentos para ser oídos
Itzulpenak
  • Johanes Urzidil: El oro de Caramablú. Txalaparta argitaletxeak argitaratua.
  • Joy (1978):
    • Iraultzaren Urtemugaren Saria, Habana, 1975.
    • Capitán San Luis Saria, 70eko hamarkadan Kuban argitaratutako eleberri poliziako onenari.
  • La sexta isla (1984):
    • Kritikaren saria, Habana, Kultura Ministerioak emana.
  • Kubako Literatura Sari Nazionala 2010ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]