David Bohm

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Bohm

Bizitza
JaiotzaWilkes-Barre (Pennsylvania)1917ko abenduaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Brasil
 Erresuma Batua
HeriotzaLondres1992ko urriaren 27a (74 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaBristolgo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Kaliforniako Teknologia Institutua
G. A. R. Memorial Junior Senior High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRobert Oppenheimer
Doktorego ikaslea(k)David Pines (en) Itzuli
Yakir Aharonov (en) Itzuli
Jeffrey Bub (en) Itzuli
Harry J. Lipkin (en) Itzuli
Eugene P. Gross (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra
Enplegatzailea(k)São Pauloko Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea
Technion - Israelgo Teknologia Institutua
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Birkbeck, University of London (en) Itzuli
Bristolgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakAlbert Einstein
KidetzaRoyal Society

David Joseph Bohm (Wilkes-Barre, Pennsylvania, 1917ko abenduaren 20a - Londres, 1992ko urriaren 27a) AEBko fisikaria izan zen, fisika teorikoan, neuropsikologian eta filosofian ekarpen oso baliotsuak (eta batzuetan heterodoxoak) egin zituena. Fisika kuantikoaren zientzialari handienetariko bat izan zen [1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu familia batean jaioa, Kaliforniako Institutu Teknologikoan eta gero Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen bere unibertsitate-ikasketak. Bere doktoretza Berkeleyn lortu zuen, Robert Oppenheimerrek zuzentzen zuen fisika teorikoaren departamenduan.

Oppenheimerrek berak Manhattan Proiektuan parte hartzeko eskatu zion, lehenengo bonba atomikoa Los Alamos-en ekoizteko, baina egitasmo horren zuzendariak, Leslie Groves jeneralak, Bohm-en ideologia ezkertiarra dela-eta, ukatu egin zion bertan lan egiteko baimena [2].

Bigarren Mundu Gerra amaituta, Bohmek Princetongo Unibertsitatean irakatsi zuen, Albert Einsteinekin lan egiten. Honekin harreman handia izan zuen. 1951ean, bere ideologia ezkertiarra dela-eta, maccartismoaren ondorioz AEBak utzi eta Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatera lan egitera joan zen, Oppenheimer eta Einstenen laguntzaz.

1955ean Israelera joan zen, Haifako Technion institutura. Bertan bere emaztea izango zena ezagutu zuen. 1957an Erresuma Batura abiatu zen, eta Bristolgo Unibertsitatean, hasieran, eta Londresekoan, geroago, lan egin zuen, fisika teorikoaren irakasle gisa. Herrialde horretan bizi izan zen hil arte.

1958an Fisikako Nobel Sarirako izendatua izan zen [3]

1960ko hamarkadatik aurrera bere lan teorikoek gero eta ondorio gehiago ekarri zituzten fisikatik harago. Neuropsikologiaren eta kontzientziaren eremuan, esaterako. Bohmen pentsamolde bera ere hasierako ideia marxistetatik teosofiara eta ekialdeko filosofien aldera lekualdatu zen. Jiddu Krishnamurti filosofo eta mistiko hinduarekin, esaterako, harreman estua mantendu zuen 1960tik aurrera [4] [5].

Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bohmek ekarpen garrantzitsuak egin zizkion fisikari, mekanika kuantikoaren arloan bereziki. Baina mekanika kuantiko horren ikuspuntu ortodoxoak bera asetzen ez zuenez, ikuspegi propioa garatu zuen, fisika kuantikoaren ezkutuko aldagaien teoria determinista ez-lokal deritzona, Bohmen azalpena bezala ere ezagutzen dena.

Urte batzuk geroago orden inplizituaren teoria proposatu zuen. Teoria honen arabera, errealitate sakonago bat dago unibertsoaren atzean; gizakiak zentzumenekin hautematen duen mundua ilusio bat besterik ez da, ezkutuko errealitate sakon horren mamua edo proiekzioa. Teoria honek kontzientzia eta materiaren arteko bereizketa errefusatzen du [6].

Neuropsikologiaren arloan, Karl H. Pribram neurozientifoarekin batera garunaren eredu holonomikoa garatu zuen, zeinaren arabera garunak holograma baten antzera funtzionatzen duen, oinarri matematiko kuantikoen eta uhin-patroien ezaugarrien arabera [7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. F. David Peat, Infinite Potential: The Life and Times of David Bohm, Reading, Massachusetts: Addison Wesley, 1997, 316-317 orr. ISBN: 0-201-32820-8
  2. David Bohm Britannica
  3. Nomination archive: David Bohm nobelprize.org
  4. J. Krishnamurti and D. Bohm (1985) The Ending of Time HarperCollins. ISBN 978-0-06-064796-4
  5. J. Krishnamurti and D. Bohm (1999) The Limits of Thought: Discussions between J. Krishnamurti and David Bohm Routledge. ISBN 978-0-415-19398-6
  6. David Bohm: La Plénitude de l'univers [« Wholeness and the implicate order »], Monaco, Editions du Rocher, coll. « Esprit et la matière », 1987 .ISBN 978-2-268-00585-0
  7. The holografic brain Intuition.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]