Maccarthismo
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1950-1954 urteetan Estatu Batuetan, Joseph R. McCarthy senatariak ideia komunistak edo gobernuaren aurkakoak zituzten amerikar guztien kontra antolatu zuen kanpainari ematen zaion izena. Maccarthismoak Estatu Batuetako kulturako eta politikako hainbat pertsona espetxeratu, erbesteratu eta hiltzera ere kondenatu zituen, susmo hutsez edo oinarririk gabeko salaketa soilez: Rosenberg senar-emazteen kasua izan zen nabarmenenetakoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.