Dorrao

Koordenatuak: 42°52′44″N 2°00′41″W / 42.878888888889°N 2.0113888888889°W / 42.878888888889; -2.0113888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dorrao
 Euskal Herria
Dorrao herria eta Ihurbain mendia, atzealdean Unanu herria.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaErgoiena
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′44″N 2°00′41″W / 42.878888888889°N 2.0113888888889°W / 42.878888888889; -2.0113888888889
Garaiera616 metro
Demografia
Biztanleria114 (2020:  5)

Dorrao Nafarroa Garaiko mendebaldeko herri bat da, Ergoieneko udalerrikoa. Udalerrikideak bezala, kontzeju hau ere geografikoki bitan banatuta dago.

Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.

2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 118 biztanle ditu. Kontzejuburua Ivan Resano Igoa da.

Dorrao lehen planoan, atzean Unanu.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigune nagusiak hego-mendebaldean Lizarraga, iparraldean Unanu eta hegoaldean Andiako mendilerroa mugakide ditu.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorraoko parrokia Asuntzionena da, eta San Joan bataiatzailea eta San Tomas baselizak ere aipatzekoak dira.

Herriko festak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 14an hasita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa