Edukira joan

Ergoiena

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ergoiena (argipena)».
Ergoiena
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Unanu eta Dorraoren ikuspegia

Bandera

Ergoieneko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Ergoiena
AlkateaIsabel Senar Berastegi
(Askogain)
Posta kodea31829
INE kodea31091
Herritarraergoiendar
Geografia
Koordenatuak42°52′44″N 2°01′26″W / 42.878888888889°N 2.0238888888889°W / 42.878888888889; -2.0238888888889
Azalera41,81 km²
Garaiera602 metro
Distantzia44,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria392 (2025:  10)
alt_left 184 (%47,2) (%52,8) 206 alt_right
Dentsitatea0,09 bizt/km²
Zahartzea[1]% 3,73
Ugalkortasuna[1] 15,38
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,26 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ergoiena.com/

Ergoiena[4] ([eɾɣo.iena]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Sakanan dagoena, Nafarroako hiriburu Iruñetik 44,5 kilometrora. 390 biztanle zituen 2025. urtean.

Dorraorako bidearen ikuspegia.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ergoiena Iruñeko merindadearen mendebaldean dago. Lizarragako mendateak Etxarri-Aranatz (Sakana) eta Lezaun (Lizarrerri) lotzen ditu. Urbasako mendilerroa, bestalde, herriaren ekialdean altxatzen da.

Herriak Etxarri Aranatz, Uharte Arakil eta Arbizurekin egiten du muga iparraldean, eta Urbasa mendilerroarekin hegoalde, mendebalde eta ekialdean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima azpiatlantiar motakoa da eta ezaugarrien artean, eurite ugariak, neguko hotza eta uda garaiko lehorte txikia daude. Izan ere, abuztuko hilabetea idor jo daiteke. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 eta 160 inguru dira, garaieraren arabera euriak ugariagoak direla.

Ergoiena inguratzen duten mendietan hainbat pagadi eta harizti daude. Pagadiak, San Donato eta Urbasako mendien maldetan (guztira 2.000 hektarea baino gehiago), eta hariztiak udalerriko gune lauagoetan (343 hektarea). Historian zehar hariztien azalera asko murriztu da mozketen ondorioz.

Ondoko herri hauek osatzen dute Ergoiena: Lizarraga (herriburua), Dorrao eta Unanu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Etxarri Aranatz, Arbizu eta Uharte Arakil.

1500. urtean Nafarroako erregeek Ergoiena Etxarri Aranatzetik bereizi zuten. Horrek iskanbilak sortu zituen herriek partekatzen zituzten santuen prozesioak zirela eta, baina epaileek horiek elkarrekin eta janaria erdibana jarriz egin behar zituztela erabaki zuten. Ergoienaren bereizte horretan, udalerria osatzen duten hiru herrien artean ere liskarrak hasi ziren zerga arazoengatik.

Udalerri modernoa 1857ko erroldan agertu zen lehen aldiz; hiru herrien bat-egiteaz sortu zen.

Biztanleriaren tamainaUrtea20040060080010001200189019201950198020102040ErgoienaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 206 gizon, 184 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
2.72
1.94
 
90-94
 
2.72
1.94
 
85-89
 
6.52
4.37
 
80-84
 
6.52
5.83
 
75-79
 
5.98
10.68
 
70-74
 
4.35
8.25
 
65-69
 
7.07
6.80
 
60-64
 
8.70
9.22
 
55-59
 
7.07
5.83
 
50-54
 
4.35
6.31
 
45-49
 
7.61
4.37
 
40-44
 
7.61
6.31
 
35-39
 
4.89
6.80
 
30-34
 
3.26
4.85
 
25-29
 
4.35
4.37
 
20-24
 
2.17
1.94
 
15-19
 
4.35
3.40
 
10-14
 
2.72
4.37
 
5-9
 
3.26
2.43
 
0-4
 
3.80
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 52,5 udalerri berean jaioak ziren[7], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 7,5 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 5,4 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Udalerri berean · % 52,5Probintzia berean · % 34,6Beste erkidegoa · % 7,5Estatutik kanpo · % 5,4
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 31 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 58,1)[8]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Errumania, Ekuador, Kolonbia dira.

Amer
Euro
Amerika · % 58,1Europa · % 38,7Afrika · % 3,2
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Errumania4 · % 12,9
Ekuador3 · % 9,7
Kolonbia2 · % 6,5
Peru1 · % 3,2
Ukraina1 · % 3,2
Frantzia1 · % 3,2
Maroko1 · % 3,2
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 313 etxebizitza zeuden: 157 (% 50,2) nagusiak eta 156 (% 49,8) ez-nagusiak.[9]

313etxebizitza
157etxegune

Etxebizitza multzoa

157
156
Etxebizitza nagusia (157)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (156)

Guztira 157 etxegune zeuden, eta horietatik 52 (% 33,1) pertsona bakarrekoak ziren.[10]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 152
2 pertsona50
3 pertsona22
4 pertsona21
5 edo gehiago12

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 1,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Mapa
OpenStreetMaps buruz
Mapsa: erabilera baldintzak
2km
1.2milia
Unanu (86)
Lizarraga (175)
Dorrao (119)

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan, Ergoieneko alkatea Askogain herri ekimenekoa izan da. 2007an Tomas Andueza Elso izan zen. Beste hautesle elkarte bat aurkeztu zen, Batzarramendi. Boto baliogabeak hiru izan ziren (emandako guztien %1,03) eta boto zuriak bederatzi (%3,14). Abstentzioa %29,78 izan zen.

Ergoieneko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Askogain1504
Batzarramendi1283

2011n ere aipatu bi zerrendak aurkeztu ziren, zinegotzi banaketa berarekin. Maria Isabel Senar Berastegi aukeratu zuten alkate; udal horretan kargu hori izan duen bigarren andrazkoa da, Olatz Berastegiren ostean.[11]

Ergoieneko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
Askogain1424
Batzarramendi1143

2015ean Batzarramendik irabazi zituen hauteskundeak, 139 botorekin.[12]

Hautagaitza Botoak Zinegotziak
Batzarramendi 139 4
Askogain 113 3

2019an Askogainek irabazi zituen hauteskundeak, 126 botorekin.[13]

Alderdia Botoak Zinegotziak
Askogain 126 4
Batzarramendi 86 3

2023an Batzarremendik irabazi zuen 149 botorekin.[14]

Alderdia Botoak Zinegotziak
Batzarramendi 149 5
Askogain 71 2
  • HELBIDEA: Intxorreta Kalea, 15 (Lizarraga kontzejua)

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2003-2007Fernando Etxauri GallardónIndep.
2007-2011Tomas Andueza ElsoAskogain
2011-2015Isabel Senar BerastegiAskogain
2015-2019 Joseba Imaz Berastegi Batzarramendi
2019-2023 Emeterio Senar Elso[15] Askogain
2023 Maria Soledad Mozo Galarza[16] Batzarremedi

Koldo Zuazo hizkuntzalariaren sailkapenaren arabera, Ergoieneko hizkera nafarrera euskalkiaren hego-sartaldeko azpimotan kokatuta dago. Lizarraga Ergoieneko euskara izeneko liburuan luze eta zabal aztertzen dute udalerriko euskara, alde linguistikoa (lexikoa, deklinabidea, aditzak eta fonetika) eta etnologikoa (toponimia, esaera zaharrak, kantak eta etxeen izenak) deskribatuz.

Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da Ergoiena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  6. «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  7. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  8. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  9. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  10. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  11. Guaixe.net[Betiko hautsitako esteka].
  12. «Udal hauteskundeak 2015 - Ergoiena - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-12).
  13. «Udal hauteskundeak 2019 - Ergoiena - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-12).
  14. «Udal hauteskundeak 2023 - Ergoiena - Guaixe.eus» guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-12).
  15. «Udala Askogainen eskura pasa da - Ergoiena» Guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-12).
  16. «Ergoienako alkatearen ordainsariak eta dedikazioa zehaztuta - Ergoiena» Guaixe.eus (kontsulta data: 2026-04-12).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. VIII, Iruñea, 1992. ISBN 84-235-1146-4
  • Javi Navarro, Jose Navarro eta Mari Lurdes Andueza, Lizarraga Ergoieneko euskara. Nafarroako Gobernua, 2009.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]