Arruazu

Koordenatuak: 42°55′19″N 1°59′56″W / 42.922°N 1.999°W / 42.922; -1.999
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arruazu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Arruazuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaSakana
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arruazu
AlkateaPeio Betelu Ganboa
(Batzalarre, indep.)
Posta kodea31840
INE kodea31037
Herritarraarruazuar
Geografia
Koordenatuak42°55′19″N 1°59′56″W / 42.922°N 1.999°W / 42.922; -1.999
Azalera5,7 km²
Garaiera468 metro
Demografia
Biztanleria119 (2023:  13)
alt_left 52 (%43,7)(2019) (%48,7) 58 alt_right
Dentsitatea20,59 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,45 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 62,30 (2018:  %-11,28)

Arruazu[3] ([aruas̻u]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Sakanako eskualdean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 111 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora dago, eta Gasteiztik 62 km-ra.

Udalerri euskalduna izanda, UEMAko kidea da 2023tik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Herrira heltzeko Sakanako autobidea hartu behar da Iruñea-Aguraingo norabidean.

Arruazuk Uharte Arakilekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Lakuntzarekin mendebaldean eta Aralarko mendilerroarekin iparraldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirietan Arrugazu edo Arrayazu bezala agertzen bada ere, Arrugazu da zaharrena eta 1074. urtean agertzen da. Mitxelenak zioenez, Arruga hori plaza edo merkatua adierazten du eta hortik omen dator izena. Ahoz ahoko hizketan Arbazu ere esan ohi da, baina honek ez du inolako oinarri idatzirik.

Orain arte azaldutako Arruazuko lehen jauna Asiaingo Jauregiko Remiro Sanchiz izan zen 1377an. Momenturen batean herria Urizko Rodrigoren eskuetara pasa zen baina Nafarroako Erregeak kendu egin zion Arellanoko Juan Ramirezi eskainiz. 1430. urtean Gaztelatik etorritako jendeek erre zuten. Gaztelak Nafarroa bereganatu zuenean Beaumont Leringo kondea jabetu zen herriaz eta 1564.ean, bere alabaren bidez, Albako Dukearen familiara joan zen herriaren jabetza. Eurek izendatzen zuten urtero alkatea eta haiekiko menpekotasuna XIX. mendera arte iraun zuen. Hori dela eta, Asiaingo herrira eramaten zituzten urteko laboreak.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazuko San Pedro ermita

Jasokundearen eliza, nabe bakarreko harlanduzko eraikina da. Horma-bular batzuk tenpluaren hormak eusten dituzte eta euren artean erdi-puntuko arkuak eratzen dituzte. Azpian portikoa dago, teilatu batez babesturik eta erdi puntuko hiru arkuez osaturik.

San Pedro ermita. Aralar aldera dago, herritik 10-15 minutura, Lakuntzako San Sebastian ermitatik hurbil. San Pedro festetako lehenbiziko egunean ospakizunak egiten dira bertan. XVI. mendeko eraikina da, garai barrokoan erreformatua. Barruko erretaula txikia XVIII. mendearen hasierakoa da, baina irudiak Arruazuko elizan daude.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Jesús María Ganboa Ganboa Batzalarre
2011-2015 Peio Ganboa Batzalarre
2015-2019 Peio Ganboa Batzalarre
2019-2023 Gorka Ovejero Ganboa Batzalarre

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazuko alkatea Batzalarre herri ekimeneko Jesus Maria Ganboa Ganboa atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hamabi izan ziren (emandako boto guztien %16,00) eta boto zuriak ere hamabi (%19,05). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.

Arruazuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Maria Ganboa Ganboa 47 Bai
Peio Betelu Ganboa 46 Bai
Gorka Ovejero Ganboa 34 Bai
Miguel Angel Satrustegi Ganboa 31 Bai
Fermin Goñi Jaka 28 Bai

2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; kasu honetan aurretik zinegotzia zen Peio Betelu aukeratu zuten alkate eta aldi berean Jesus Maria Ganboa zinegotzi izatera pasatu zen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazuko udaletxeko idazkaria, Irañeta eta Uharte Arakilgo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazuko herriko jaiak San Pedroak dira eta normalean San Ferminen aurreko asteburuan ospatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arruazu "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Arruazuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa