Eguzki-lore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzkilore» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Eguzki-lorea, Lapurdiko Senpere udalerriko baserri bateko atean.

Eguzki-lorea[1] Carlina generoko bi landare espezieren izen arrunta da: eguzki-lore luzea (Carlina acaulis) eta eguzki-lore laburra (Carlina acanthifolia).

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko mitologian, eguzki-loreak Eguzki Amandrearen ikur gisa garrantzi handia du. Haren itxurak eguzkia irudikatzen duenez, antzinako sineskerei jarraituz, Eguzki Amandre ahaltsuaren indarrari esker baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoetatik etxea babesteko asmoz, atean eguzki-lorea jartzeko ohitura zegoen. Bestalde, sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babesa ere ematen omen zuen. Egun ere, baserri giroko leku askotan jartzen da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena Donibane eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.

Sineskera hori Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin eta Alpeetako eskualdean, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesletzat. Aragoin, Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio; eta Alpeetako zenbait lekutan, Alpeetako eguzkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera, bereizita idatzi behar da, marratxoarekin edo gabe. Beraz, eguzki-lore edo eguzki lore.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]