Elton John
Sir Elton Hercules John, jaiotzez Reginald Kenneth Dwight (Pinner, Middlesex, Ingalaterra, 1947ko martxoaren 25a) kantaria, musikagilea eta piano-jotzailea da. Hamazazpi urte zituela, Bluesology izeneko taldean sartu zen. 1970-1980 urteetan, ospe handia izan zuen bere kantu eta emanaldi ikusgarriengatik. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Benny and the Jets eta Rocket Man.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamaika urte zituela, beka bati esker, Royal Academy of Music erakundean sartu zen. Sei urte geroago, ordea, utzi zuen rock musikan aritzeko. 1964tik Bluesology bezalako taldeekin kolaboratzen hasi zen eta John Baldry abeslaria ezagutu zuen. Elton Dean saxofonistari eta berari egindako omenaldian Elton John izen artistikoa hartu zuen.
Hirurogeiko hamarkadan talde desberdinetan aritu zen, arrakasta handirik lortu gabe. 1967an Bernie Taupin letrista eta poeta ezagutu zuen. Elkarrekin 1970ean lortu zuten lehen arrakasta, "Your Song" abestiarekin, "Elton John" izenburuko albumen plazaratuta. 1971n bikoteak lau disko zituzten aldi berean AEBetako zerrendetako hamar onenen artean; The Beatlesetik ez zen horrelakorik ikusten. Urte hartan bertan Eltonen alopezia hasi zen, bere irudiaren ezaugarria, eta, ondorioz, urte batzuk geroago peluka eraman zuen.
70. hamarkadan bere konsagrazioa rock-izar gisa etorri zen. Urte horietan ere beste ezaugarri bat erakutsi zuen: arropa nabarmenaren erabilera; estilo hori glam rockaren propioa da eta Elton Johnek berea egin zuen. Eta lehen arrakasta handiak heldu ziren: Crocodile Rock (1972), Candle In The Wind (1973), Bennie And The Jets (1973), Don't Let The Sun Go Down On Me (1974). 1972tik 1975era, bere albumak Erresuma Batuko zerrendetaka lehen postuetan izan ziren. 1975ean Ken Russellen Tommy filman parte hartu zuen. Urte horietan eskandalu handia eragin zuten bere homosexualitateari buruz egin zituen aldarrikapenak. 1980. hamarkadaren hasieran, ordea, aldi baterako Taupinekin zuen elkarreko lana moztu ondoren, irudi moderatuago ematen hasi zen. Bere musika ere melodikoago bihurtu zen. Urte horietan arrakasta batzuk lortu zituen, esaterako "I'm Still Standing" eta "Little Jeannie". 1984ko otsailaren 14an Renata Bauer soinu-injeniararekin ezkondu zen.
1985eko uztailean, Elton Johnek Live Aid kontzertuan hartu zuen parte, Londresko Wembley estadioan. Kontzertu berean, esaterako, David Bowie, Sting, Eric Clapton, Phil Collins, Queen eta beste asko aritu ziren.
1990ean Ryan White bere laguna IHESen ondorioz hil zen. Heriotz horrek eragin handia izan zuen artistarengan, zeina, hileta ondoren, alkoholismoaren eta drogen aurkako tratamenduan jarriko zen; halaber, pairatzen zuen bulimia sendatzeko bidean jarriko zen. Zentzu berean, 1992an, Elton John AIDS Foundation sortu zuen. Erakunde horren helburua IHESaren aurkako borroka izango zen. Bere single guztien irabaziak fundaziorako izango ziren.[2] 1994an, behin zituen arazoetatik osatuta, beste arrakasta bat lortu zuen Tim Riceren The Lion King filmeko soinu bandan parte hartu zuenean. Grammy bat eta Oscar bat ere irabazi zituen. Berriro ere heriotzak, bestetik, haren ingurua kolpatu zuen, bestetik: Gianni Versace bere lagunaren hilketa eta Diana Galesko lagunaren auto istripuan, 1997an. Diana printzesari egindako omenez egindako "Candle in the Wind" abestiak marka guztiak hautsi zituen eta musikaren historian gehien saldu zen single bihurtu zen.[3]
Hurrengo urtean Britainiar Inperioko Ordenako Zaldun izendatu zuten. Urte berean Ohorezko Grammy bat jaso zuen bere ibilbide guztiagatik. 2001ean Bernie Taupin aspaldiko laguntzailearekin grabatu zuen berriro ere, A Songs From the West Coast, eta, 2004an, bere 43. diskoa, Peachtree Road. 2005eko abenduan, Erresuma Batuko homosexualen arteko ezkontzen legea aurrera atera zen; Elton John, orduan, David Furnish zinema zuzendari kanadarrarekin, azken hamabi urteko bikotekidearekin, ezkondu zen. 2019ko ekainean Frantziako Ohorezko Legioko Zaldun izendatu zuten.[4] 2019an ere bai, Dexter Fletcher zuzendariak abeslariaren inguruko filma zuzendu zuen, Rocketman; film horretan Eltonen papera Taron Egerton aktoreak egin zuen.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 : Empty Sky
- 1970 : Elton John
- 1970 : Tumbleweed Connection
- 1971 : Madman Across the Water
- 1972 : Honky Château
- 1973 : Don't Shoot Me I'm Only the Piano Player
- 1973 : Goodbye Yellow Brick Road
- 1974 : Caribou
- 1975 : Captain Fantastic and the Brown Dirt Cowboy
- 1975 : Rock of the Westies
- 1976 : Blue Moves
- 1978 : A Single Man
- 1979 : Victim of Love
- 1980 : 21 at 33
- 1981 : The Fox
- 1982 : Jump Up!
- 1983 : Too Low for Zero
- 1984 : Breaking Hearts
- 1985 : Ice on Fire
- 1986 : Leather Jackets
- 1988 : Reg Strikes Back
- 1989 : Sleeping with the Past
- 1992 : The One
- 1993 : Duets
- 1995 : Made in England
- 1997 : The Big Picture
- 2000 : The Road to El Dorado (filmaren abestiak)
- 2001 : Songs from the West Coast
- 2004 : Peachtree Road
- 2006 : The Captain and the Kid
- 2010 : The Union (Leon Russellekin)
- 2013 : The Diving Board
- 2016 : Wonderful Crazy Night
- 2021 : Regimental Sgt. Zippo
Zuzeneko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971: 11-17-70
- 1976: Here and There
- 1987: Elton John live in Australia with the Melbourne Symphony Orchestra
- 2000: Elton John One Night Only – The Greatest Hits
Soinu bandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971: Friends
- 1994: The Lion King
- 1999: Elton John and Tim Rice's Aida
- 1999: The Muse
- 2000: The Road to El Dorado
- 2006: Billy Elliot the Musical
- 2011: Gnomeo & Juliet
Errekopilazio albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1974: Greatest Hits
- 1977: Greatest Hits Volume II
- 1980: Lady Samantha
- 1982: Love Songs
- 1984: The Superior Sound of Elton John [1970–1975]
- 1985: Your Songs
- 1987: Greatest Hits Volume III
- 1990: The Very Best of Elton John
- 1990: To be continued...
- 1992: Rare Masters
- 1992: Greatest Hits 1976–1986
- 1995: Love Songs
- 2002: Greatest Hits 1970-2002
- 2007: Rocket Man: The Definitive Hits
- 2017: Diamonds
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oscar sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
2020 | Jatorrizko abesti onena | I'm Gonna Love Me Again | Irabazlea |
1995 | Jatorrizko abesti onena | Can You Feel the Love Tonight | Irabazlea |
Jatorrizko abesti onena | Circle of Life | Izendatua | |
Jatorrizko abesti onena | Hakuna Matata | Izendatua |
Urrezko Globoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Jatorrizko abesti onena | Can You Feel the Love Tonight | Irabazlea |
Jatorrizko abesti onena | Circle of Life | Izendatua | |
2004 | Jatorrizko abesti onena | The Heart of Every Girl | Izendatua |
2012 | Jatorrizko abesti onena | Hello, Hello | Izendatua |
2020 | Jatorrizko abesti onena | I'm Gonna Love Me Again | Irabazlea |
Tony Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
1998 | Soinu-banda onena | The Lion King | Izendatua |
2000 | Aida | Irabazlea | |
2009 | Billy Elliot | Izendatua | |
2010 | Lan onena | Next Fall | Izendatua |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Born to Boogie US (1972), Elton Johnen paperean, Marc Bolan eta Ringo Starrekin batera.
- Tommy UK (1975), Pinball Wizard.
- Spice World UK (1997), Elton Johnen paperean.
- Elton John: Tantrums & Tiaras (1997), autobiografia.
- The Nanny: Season 5, Episode 2 (1997), Elton Johnen paperean.
- The Country Bears US (2002), Elton Johnen paperean.
- Elton John: Me, Myself & I (2007), autobiografia.
- Kingsman: The Golden Circle US (2017), Elton Johnen paperean.
- Rocketman UK (2019), film autobiografikoa, Paramount Picturesek zabaldua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ https://www.buscabiografias.com/biografia/verDetalle/2662/Elton%20John
- ↑ Elton John: Biography by Stephen Thomas Erlewine». AllMusic.[1]
- ↑ https://www.biography.com/musician/elton-john
- ↑ https://www.bbc.com/news/entertainment-arts-48727639
- ↑ Nolfi, Joey. «Taron Egerton rocks out as Elton John in first Rocketman trailer». Entertainment Weekly [2]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Elton Johnen webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Elton John All Music webgunean.