Hafez
Hafez | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Xiraz, 1325/26 |
Lehen hizkuntza | persiera |
Heriotza | Xiraz, 1389/90 (63/64 urte) |
Hobiratze lekua | Tomb of Hafez (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera tajikera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kanta-idazlea eta idazlea |
Lantokia(k) | Persis (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Ibn al-Arabi, Sanai (en) ![]() ![]() ![]() |
Mugimendua | lirika |
Izengoitia(k) | حافظ |
Genero artistikoa | lirika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama sunismoa Sufismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Khwaja Shams-ud-Din Muhammad Hafez-e Shirazi (persieraz: خواجه شمسالدین محمد حافظ شیرازی; Xiraz, 1325/26 – Xiraz, 1389/90), Hafez (persieraz: حافظ, Ḥāfeẓ, «Korana buruz dakiena») ezizenaz ezaguna, persiar olerkari lirikoa izan zen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztetan teologia eta arabiar hizkuntza eta literatura ikasi ondoren, gai horiek eta Koranaren exegesia irakatsi zituen Xirazeko madrasa batean. Bertako gortearen babesa izan zuen eta Irango beste printzeek deitu arren, ia ez zen bere sorterritik irten. Gaztetandik idatzi zuen poesia eta haren lanak (Diwan, 1368) erabateko onespena izan zuen. Poesia molde askotan taxutu zuen bere obra. Ghazal (amodiozko poesia) delakoan gailendu zen bereziki, eta islamiar poesiako adibiderik ederrenetakoak eman zituen molde hartan. Ardoari eta edateari eskainitako poemak, mistizismo sakonekoak eta esoterismoz beterikoak idatzi zituen. Mendebaldeko adituen ustez, Hafizen poesia persiar literaturaren gailurra da, ekialdean hain estimu handirik iritsi ez badu ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.