Erabelar
Erabelar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Generoa | Hyoscyamus |
Espeziea | Hyoscyamus niger |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Hiosziamina eta henbane (en) |
Erabelar edo erabelar beltza (Hyoscyamus niger) Solanaceae familiako landarea da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patataren familiako landarea da baina honek kirats handia askatzen du.
70 cm-ko altuera hartzen du zurtoinak. Hostoak handiak dira, 35x15 cm eta oso iletsuak. Loreak zurtoinaren puntan ateratzen dira eta gainetik horiak eta azpitik gorriak dira, zain more ilunak nabaritzen zaizkio. 2-4 cm erradiodun korola osatzen dute bost petaloek.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabor gainetan eta bide ertzetan hazten da, batez ere, Europan eta Siberian. Sustraietan gai sorgortzaile bat du.[2]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Historikoki mandragora, belaiki eta estramoniorekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][3][4] Bere erabilera Europa kontinentalean, Asian eta Arabiar munduan hasi zen.[5] Herba apollinaris izendapenean, Apoloren emakume apaizek erabiltzen zuten orakuluetan.[1]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hyoscyamus niger - Muséum de Toulouse
-
Haziak
-
Loreak
-
Fruituak
-
Erabelar bat loretan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Roberts, Margaret F.; Wink, Michael. (1998). Alkaloids: biochemistry, ecology, and medicinal applications. Springer, 31 or. ISBN 0-306-45465-3..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Carter MB FFARCS, Anthony John. (2003ko martxoa). «Myths and mandrakes» (PDF) Journal of the Royal Society of Medicine 96 (3): 144–147. doi: . PMID 12612119. PMC 539425..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Carter, A. J.. (1996-12-21). «Narcosis and nightshade» British Medical Journal 313 (7072): 1630–1632. doi: . PMID 8991015. PMC 2359130..
- ↑ Joseph Perez, Janet Lloyd. (2006). The Spanish Inquisition. Yale University Press, 229 or. ISBN 978-0-300-11982-4..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]