Eric Hobsbawm
Dr Eric John Blair Hobsbawm (1917ko ekainaren 9a - 2012ko urriaren 1a) Ingalaterrako historialari eta idazle marxista izan zen. Historialari eta intelektual britaniar marxisten artean, Hobsbawm zen irakurle, eragin eta errespetu gehien eta handiena zituena.[1]
Alexandrian jaio bazen ere, Vienan eta Berlinen hazi zen, harik eta bere familia ihesean Londresa joan arte 1933an, Hitlerrek boterea eskuratu zuenean. Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen.
Hobsbawm Britania Handiako Alderdi Komunistaren kidea izan zen denbora luzean, baita Alderdi Komunistako Historialarien Taldekoa ere. Hogei liburutik gora idatzi bazituen ere, batik bat ezaguna da Frantziako Iraultzatik Sobiet Batasuna desagertu bitarteko historia lau liburukoagatik (The Age of Revolution, The Age of Capital, The Age of Empire, The Age of Extremes). Niall Ferguson historialariak esan zuen laukote hori abiapunturik hoberena zela historia garaikidea ezagutu nahi dutenentzat[2].
Hobsbawmen auzi kutunenetakoa tradizioaren garapena zen. Nazio-estatuaren inguruan tradizioen eraketa aztertu zuen bere lanetan. Haren ustetan, tradizio franko asmatzen dute nazioko goi-mailakoek nazioaren garrantzia eta izatea bera justifikatzeko.
Argitaratutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Labour's Turning Point : extracts from contemporary sources (1948)
- Primitive Rebels : studies in archaic forms of social movement in the 19th and 20th centuries (1959).
- The Age of Revolution : Europe 1789-1848 (1962).
- Labouring Men : studies in the history of labour (1964)
- Industry and Empire (1968).
- Bandits (1969).
- Captain Swing (1968; George Ruderekin)
- Revolutionaries : contemporary essays (1973).
- The Age of Capital, 1848-1875 (1975).
- Workers : worlds of labor (1985)
- The Age of Empire (1987).
- The Jazz Scene (1989)
- Echoes of the Marseillaise: Two Centuries Look Back on the French Revolution (book)|Echoes of the Marseillaise: Two Centuries Look Back on the French Revolution (1990).
- Nations and Nationalism since 1780: programme, myth, reality (1990).
- The Age of Extremes: the short twentieth century, 1914-1991 (1994).
- On History (1997)
- Uncommon People: Resistance, Rebellion and Jazz (1998).
- On the Edge of the New Century (2000).
- Interesting Times: a Twentieth-century Life (2002; autobiografia).
- Essays on Globalization, Democracy and Terrorism (2007).
- How to Change the World: Tales of Marx and Marxism 1840-2011 (2011).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eric Hobsbawm |