Edukira joan

Esloveniako geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eslovenia Europa Erdialdean kokaturik dagoen herrialde txikia da, Alpeen eta Mediterraneoaren artean dagoena.

Esloveniako mapa

Estatu mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak: Italia mendebaldean, itsaso Adriatikoa hego-mendebaldean, Kroazia hegoalde eta ekialdean, Hungaria ipar-ekialdean eta Austria iparraldean.

Natura eskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako lau eremu geografikok bat egiten dute Eslovenian: Alpeek, Dinariar Alpeek, zabaldi panoniarrak eta Mediterraneoak. Esloveniako puntu altuena Triglav mendia da (2.864 m), eta herrialdeko batez besteko altuera 557 metro da. Esloveniako berezko lurraldeaz gainera, beste lurralde hauek ere hartzen ditu barnean: Karniola, Istriako iparraldea, Triesteko zati bat eta Estiriako hegoaldea.

Eslovenia oso lurralde menditsua da, eta goi-lautadaz betea (Esloveniako Alpeak, Kras-eko goi-lautadak). Itsasertza, berriz, laua da. Karstalde garrantzitsuak daude Eslovenian: Karniola Zuria edo Notrajsko («barrengo herria») eta Dolenjsko («herri beherea»). Triesteko iparraldean daude Postojnako leizea edo Škocjan leizeak, biak ala biak ere oso leize ospetsuak, eta Panoniako muino eta lautadak hedatzen dira. Primorjeko lautadak zabaltzen dira Istriako iparraldean. Herrialdearen azaleraren erdia (10,124 km2) basoek hartzen dute: Finlandia eta Suediaren ondoren, baso-portzentajeari dagokionez, Europako hirugarrena da Eslovenia.

Eslovenian dauen mendiak hiru multzotan banatzen dira:

#MendiaAltueraIrudia
1Triglav2.864 m
2Škrlatica2.740 m
3Mangart2.679 m
4Visoki Rokav2.646 m
5Jalovec2.645 m
6Veliki Oltar2.621 m
7Razor2.601 m
8Kanjavec2.568 m
#MendiaAltueraIrudia
1Grintovec2.558 m
2Jezerska Kočna2.540 m
3Skuta2.533 m
#MendiaAltueraIrudia
1Stol2.236 m
2Košutnikov turn2.133 m
3Kordeževa glava2.126 m

Kontraesana dirudien arren, Esloveniako lurraldearen % 81 Itsaso Beltzeko isurialdeak osatzen du, horrela beraz herrialdeko hiru ibai nagusiak diren Drava, Sava eta Mura ibaiek ipar-mendebaldetik hego-ekialdera zeharkatzen dute Eslovenia eta Danubiora isurtzen dituzte beren urak. Itsaso Adriatikora doan ibai garrantzitsuena Soča (Isonzo) da.

#IzenaEslovenian (Guztira)AhoaIrudia
1Sava221 (900) kmDanubio
2Drava142 (707) kmDanubio
3Kolpa118 (297) kmSava
4Savinja102 (102) kmSava
5Soča (Isonzo)96 (138) kmAdriatikoa
6Mura95 (480) kmDanubio
7Krka95 (95) kmSava
8Sotla89 (89) kmSava
9Dravinja73 (73) kmDrava
10Ledava68 (76) kmMura
11Pesnica65 (69) kmDrava
#IzenaAzaleraIrudia
1Cerknica aintzira38 km²
2Ptuj urtegia3'50 km²
3Bohinj aintzira3'18 km²
4Bled aintzira1'45 km²
5Palčje aintzira1'00 km²
#IzenaAltueraIrudia
1Rinka ur-jauzia90 m
2Savica ur-jauzia60 m
3Peričnik ur-jauzia52 m

Herrialdea eremu sismiko nahiko aktiboan dago: izan ere, Eurasiako plakak eta Afrikako plakak Adriatikoko plaka txikia sarritan estutzen dute. 60 lurrikara inguru kontatu izan dira historian zehar, batzuk gogorrak, 1895ekoa esate baterako. Mugimendu horiuen ekintzen ondorio dira Juliotar Alpeak eta Dinariar Alpeak.

Esloveniako mendebaldean Karst izeneko eremua dago, kareharriz osatutako leizez betea: haren izena erabiltzen da, eremu karstikoa izendatzeko. Postojnako leizea edo Škocjan leizeak oso ospetsuak dira; bigarrenak, gainera, Gizateriaren Ondare izendatu zuten UNESCOk 1986an.

#LeizeaLuzeraIrudia
1Postojnako leizea24.120 m
2Križna leizea8.273 m
3Planina leizea6.656 m
4Škocjan leizeak6.200 m

Babesturiko eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke nazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke Nazional bakarra dauka, Triglav Parke Nazionala, izen bereko mendiaren (2.864 m) ingurua hartzen du, herrialdearen ipar-mendebaldea. 880 km²-ko azalera du eta 1981 urtean eratu zen. Eskualde mailako parkeak ere izendatu ditu; Karniola barnekoa, Kozje parkea eta Škocjan leizeak.

Biosfera Erreserba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovenian bi Biosfera erreserba izendatu dira, Juliotar Alpeak eta Karst goi-ordokia.

Ramsarko hitzarmena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramsarko hitzarmena betetzen duten hiru eremu ere badaude, Cerknica aintzira, Sečovlje gatzagak eta Škocjan leizeak.

Eslovenian hainbat eremu izendatu dira Natura 2000, besteak beste: Juliotar Alpeak, Kamnik-Savinjako Alpeak, Karavanke mendilerroa, Ljubljanako padurak, Cerknica aintzira, Drava ibaia, Mura ibaia, Kolpa ibaia, Karst goi-ordokia, Sečovlje gatzagak...

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]