Eugenio Arraiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Iruindar kulturgizon eta euskaltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eugenio Arraiza Vilella».
Eugenio Arraiza
Eugenio Arraiza.jpg
Bizitza
Izen osoa Eugenio Arraiza Rodríguez-Monte
Jaiotza Iruñea1936ko abuztuaren 14a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea2015eko abuztuaren 14a (79 urte)
Familia
Aita Eugenio Arraiza Vilella
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kultura-ekintzailea
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Euskokultur Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Jesusen Konpainia
Inguma eugenio-arraiza-rodriguez-monte-1936-2016

Eugenio Arraiza Rodríguez-Monte (Iruñea, 1936ko abuztuaren 14a - Iruñea, 2015eko abuztuaren 14a) nafar kultura-ikertzaile eta eragilea izan zen.[1]

Aita Eugenio Arraiza arkitektu zuela, Zientzia zehatzak eta Marrazketa teknikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Alabaina, erlijioaren deiari kasu egin eta Loiolan, Erlijioaren filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen, eta ondoren Servicio de Información bibliográfica delakoan jardun zuen eta Librería IBI sortu zuen Zaragozan.

Apaizgoa utzita eta 1979an Iruñera itzulirik, euskara ikasi zuen Arturo Campion euskaltegian. Geroztik kulturgintzan jardun du eten gabe.[2] 1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan zen hainbat urtez, eta Nafar Ateneoa elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan.

Kultura zentzurik zabalenean ulertzen zuen Arraizak, bizimodu gisa ere. Herritarren bizitza hobetzeko asmoz, norbere kulturaren aterpean, kulturaren lanketari ekin zion alor edo agerpen kasik guztietan. Era askotariko ekimenak sustatu eta babestea xede, Euskokultur Fundazioa sortu zuen 2000. urtean. Aldi berean zeregin hauetan ziharduen, besteak beste: Bertsozale Elkarteko lehendakariorde (1983tik aurrera), Euskalerria irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko idazkari (1984tik 2013ra) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakari eta lehendakariorde (1991tik eta hil arte).[3][4]

Arturo Campion eta Zaldiko Maldiko eta Bertsolarien Lagunak elkarteetako bultzatzailea eta Haur Kantari Txapelketaren sustatzailea izan zen urtetan. Karrikiri elkartearen sorreran ere izan zen.

Bizitzako azken urteetan memoriak idazteari ekin zion, bere lekukotasun zabala uzteko asmoa baitzuen, eta hala, liburukiak argitaratzen hasi zen, heriotzak asmo handi hori zapuztu zion arte. Zortzi liburuki argitaratu zituen, bizitako aldi gehienak ere idazteke utziz.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, Eugenio Arraizaren 38 ekarpen bildu ditu. Horien artean liburu bat, 21 hitzaldi, 7 ikastaro eta 5 artikulu.[5]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea. Eduardo Jesús Apodaka Ostaikoetxea, Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar, Gaizka Aranguren Urrotz prestatzaile (UEU, 2007)
  • Memorias I. Cerezas y golondrinas - Pamplona, 1936-1946 (Euskokultur Fundazioa, 2011)
  • Memorias II. Los dioses lares - Navarra, 1946-1950 (Euskokultur Fundazioa, 2011).
  • Memorias III. Aprendiendo a volar - Lekaroz, 1950-1953 (Euskokultur Fundazioa, 2011).
  • Memorias IV. En la cuerda floja - Asturias - Madrid, 1953-1954 (Euskokultur Fundazioa, 2012).
  • Memorias V. Los muros del cielo - Loyola, 1954-1956 (Euskokultur Fundazioa, 2013).
  • Memorias VI. Las dimensiones humanas - Añón - Veruela, 1956-1959 (Euskokultur Fundazioa, 2014).
  • Memorias VII. Fiebre en los conventos - Azpeitia - Azkoitia, 1959-1962 (Euskokultur Fundazioa, 2014).
  • Memorias VIII. Formando técnicos para el progreso - Gijón, 1962-1963 (Euskokultur Fundazioa, 2015).

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]