Europako Museoaren Urteko Saria (EMYA)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Urteko Museoaren sariaren logotipoa.

Europako Urteko Museoaren Saria (ingelesez: European Museum of the Year Award ,EMYA) Europako museo saririk zaharrena eta ospetsuena da, Europako Museoen Foroak Europar Kontseiluaren babesarekin urtero aurkezten duena. 1977an sortu zuen sari hau Kenneth Hudson kazetariak. Europako 47 herrialdeetako museoek, Europar Kontseiluko kide guztiek parte-hartu dezakete lehiaketan irekiberri baldin bada edo modernizatu edo zabalkuntza lanak egin badituzte bertan. 

Urteko Europako museoak bereiztearen helburua museo europarren bikaintasuna aintzatestea da, nazioarteko panoramako museoetan prozesu berritzaileak bultzatu eta sustatuz.Saria publiko gehien erakartzen laguntzen duen museoari ematen zaio, honek giro bakarrarekin bisitariak asetu, interpretazio eta aurkezpen irudimentsuak, hezkuntza eta gizarte erantzunkizunaren ikuspegi osrtzailea izan behar dituelarik.

EMYAk bi motatako museoei ematen zaie:

  • Azken bi urteetan modernizazio edo hedapenera hurbildu diren museo ezarriak.
  • Aurreko bi urteetan ireki diren museoak.

Azken irabazleak museo handi zien txikiak izan dira, publiko, zein pribatu, eta edozein nazionalitate eta exposaketa gaikoak: denek erakutso zutene erakusketa kalitate bikaina eta europako museoen kalitate standarra aldatu zuten. ICOMeko ekitzez gain, ICOMeko diru-hornidurak ere Europako Museoen Urteko saria babesten du.

2017 arte 39 sari 18 herrialde desberdinetako museoei eman zaizkie:

Europako Museoen Foroarekin bi sari gehiago aurkezten dira:Kenneth Hudson Saria (Kenneth Hudson Award) eta Silletto Saria (Silletto Prize).

Europako Urteko Museoaren saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Museoa Kokalekua Herrialdea Erref
1977 Ironbridge Gorge Museum Trust Ironbridge  Erresuma Batua
1978 Schloss Rheydt Museum Mönchengladbach Mendebaldeko Alemania
1979 Museum of the Camargue Arles Frantzia
1980 Catharine Convent Museum Utrecht Herbehereak
1981 Peloponnesian Folklore Foundation Nafplio Grezia
1982 Museum of Art and History Saint-Denis Frantzia
1983 Museum Sarganserland Sargans Suitza
1984 Zuiderzee Museum Enkhuizen Herbehereak
1987 Beamish Museum Stanley Erresuma Batua
1988 Brandts Museum Odense Danimarka
1989 Sundsvall Museum Sundsvall Suedia
1990 Fourmies-Trélon Regional Ecomuseum Fourmies Frantzia
1991 Leventio Museum Nicosia Zipre
1992 State Museum of Technology and Work Mannheim Alemania
1993 Alta Museum Alta Norvegia
1994 National Museum of Denmark Kopenhage Danimarka
1995 Olympic Museum Lausanne Suitza
1996 Museum of the Romanian Peasant Bukarest Errumania
1997 Museum of Anatolian Civilizations Ankara Turkia
1998 National Conservation Centre Liverpool Erresuma Batua
1999 French Museum of Playing Cards Issy-les-Moulineaux Frantzia
2000 Guggenheim Museum Bilbao Bilbao Espainia
2001 National Railway Museum York Erresuma Batua [1]
2002 Chester Beatty Library Dublin Irlanda [2]
2003 Victoria and Albert Museum - British Galleries London Erresuma Batua [3]
2004 Archaeological Museum of Alicante Alicante Espainia
2005 Netherlands Open Air Museum Arnhem Herbehereak
2006 CosmoCaixa Barcelona Espainia
2007 German Emigration Center Bremerhaven Alemania
2008 Kumu Art Museum Tallinn Estonia
2009 Salzburg Museum Salzburg Austria
2010 Ozeaneum Stralsund Alemania [4]
2011 Gallo-Roman Museum of Tongeren Tongeren Belgika [5]
2012 Medina Azahara Museum Córdoba Espainia
2013 Riverside Museum Glasgow Erresuma Batua
2014 The Museum of Innocence Istanbul Turkia
2015 Rijksmuseum Amsterdam Herbehereak
2016 POLIN Museum of the History of Polish Jews Varsovia Polonia
2017 Musée d'ethnographie de Genève Geneva Suitza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]