Euskal Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Errepublika
824 – 1158
1158 – 1620
1931 – 1934
Errepublika
Euskal Errepublika bandera

Euskal Errepublika armarria

Euskal Herria Europa.png
Geografia
HiriburuaIruñea
Ekonomia
DiruaNafar moneta, peseta
Kultura
Hizkuntza(k)euskara
Historia
Lehen aldarrikapena824. urtea
Azken aldarrikapena1941eko urtarrilaren 18a

Euskal Errepublika Euskal Herriak historian zehar izandako izenetako bat da, batez ere XIX. eta XX. mendeetan zehar, estatu gisako aldarrikapen burujabeak izan dituenean. Era berean Euskal independentismoaren helburu politiko nagusia da.

Nafarroako Erresuma (estatu izaera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean izan zen Euskal Herriko egitura politiko independentea izan zen. Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen.

Erdi aroan "estaturik" ez zegoenez, erresumak ziren nazioarteko subjektu burujabeak, eta hori hartu behar dugu kontuan euskal estatu moduan. Hor koka dezakegu euskal estatuaren lehenengo aldarrikapen historikoa.

Euskal Errepublikaren aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Errepublikaren aldarrikapenen artean:

1931ko Euskal Errepublikaren eskaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931ko apirilaren 14an Espainiako Errepublika aldarrikatu zen. Espainiakoa jaio bezain laster, Hego Euskal Herriko hainbat udalerritan (Bizkaian eta Gipuzkoan, batik bat) Euskal Errepublikaren aldarrikapenak ere burutu ziren [2]. EAJk Euskal Errepublikaren aldeko mozioak aurkeztu zituen hainbat herritan, eta horietako batzuek onartu zituzten, aho batez edo gehiengo osoz. Mozioetan, Euskal Herriko autodeterminazioaren eta Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapenak egiten ziren, aipatutako Euskal Errepublika "gainontzeko errepublika iberikoen" konfederazio batean kokatuz.

Mozioak hainbat udal garrantzitsuetan onartu ziren [3]: Getxon [4], Bermeon [5], Mundakan, Elorrion, Zumaian [6], Hernanin, Azpeitian [7], Oñatin, Orion, Bergaran, Lazkaon, etab. Mozio guztiak 1931ko apirilean zehar onartu ziren.

Euskal Errepublika eskatu zuten herri horietako alkate batzuek (tartean, Jose Antonio Agirrek, garai hartan Getxoko alkatea) dei bat egin zieten Bizkaiko udaletako ordezkari politikoei apirilaren 17an Gernikara joan zitezen, bertan Euskal Errepublikaren aldarrikapena egiteko. Baina Espainiako Errepublikaren gobernu berriak kontzentrazioa debekatu eta oztopatu zuen, eta armada espainiarraren tropek hiria militarki okupatu zuten egun hartan [8]

Euskal Errepublikaren Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Errepublikaren Proiektua 1941ean Manuel Irujo Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak proposatutako proiektua izan zen, Euskal Herri independientea sortzeko helburua zuena.[9]

1941ean Manuel Irujok Euzkadiko Batzar Nagusia bultzatu zuen (1940ko uztailaren 11n sortu zena ofizialki), kanpoan zegoen Jaurlaritza buruan izanik (Britainian zegoena). Irujok Ingalaterrako gobernuarekin, Frantziako gobernuarekin eta Espainia askeko gobernuarekin nahi zuen Euskadirentzat estatus berria negoziatu, horretarako itxoitea erabaki zuen Espainia ardatzeko potentziei batu arte, horrela Ingalaterra, Frantzia eta Espainiako beste aldea aurka edukiko zituen Espainiak.

Irujok aliantza bat egin zuen Britainian exiliatutak zeuden Kataluniar abertzale eta independentistekin, zeinek bertan Consell Nacional de Catalunya eratu zuten. Manuel Irujok proposatu zuen Piriniotako hegoaldea banatuta izatea euskal eta kataluniar errepublika bitan eta horrela adierazpen bat aurkeztu zioten Ingalaterrako Estatu Idazkariari 1941eko urtarrilaren 18an.

Manuel Irujok "Euskal Errepublika eratzeko aurreproiektua" (Anteproyecto para la constitución de la República Vasca) egin zuen. Bertan jasotzen zen Euskal Errepublika errepublika demokratikoko izaeradun estatu independiente bat izango zela. Horren lurralde-eremua Antso III.a Garzeitz Nagusiaren erreinupean Nafarroako erresumak zuen hedadura izango zen, baina Iparraldea kanpo uztea erabaki zuen Irujok, Frantziako Charles de Gaulle presidentearen oniritzia jasotzeko. Horren mugak hauek ziren:

« ...al Norte los Pirineos y el Golfo de Vizcaya; al Este el río Gállego, al Sur el Ebro hasta Gallur y la divisoria de aguas entre las cuencas del Ebro y el Duero a partir del Moncayo en toda la extensión de ambas vertientes; y al Oeste el Cabo Ajo (Peña Cantábrica). 1. Titulua, 5. artikulua »

Horrek Burgos, Kantabria, Errioxa eta Aragoiko lurraldeak hartzen zituen. Euskal Estatua esku-hartzailea, babeslea eta gurasolea izango zen, Eliz Katolikoaren doktrina jarriatuz, Eusko Alderdi Jeltzaleak jarraitzen zuen moduan.

Errepublikaren presidentea demokratikoki aukeratuta izango zen, eta konstituzioak lurralde gehiago errepublikan barne biltzeko aukera ematen zuen.

« Las Cortes [vascas] están autorizadas a estipular con representantes estatales democráticos del País Vasco continental y las otras naciones peninsulares, el régimen pactado de un carácter confederal que se adecue al derecho de la Nación Vasca... 4. Titulua, Kapitulu gehigarria »

Hemen Euskal Errepublikaren konstituzioaren zati txiki bat:

« Título preliminar. Disposiciones generales.
Art. 1- Euzkadi, la Nación Vasca, se constituye en Estado, bajo el régimen de una República Democrática. La República constituye un Estado integral compatible con la autonomía de las Regiones y de los Municipios. La bandera nacional vasca es de fondo rojo con aspa verde y cruz blanca superpuesta.
Art. 2- Todos los vascos son iguales ante la ley.
Art. 3- La lengua nacional vasca es el euzkera. Los idiomas oficiales del Estado Vasco son el euzkera y el castellano, en régimen bilingue. Todas las disposiones oficiales serán publicadas en ambas lenguas para su validez.
Art. 4- La capital de Euzkadi es Bilbao.
Título I Organización del Estado
Art. 5- El territorio vasco es el integrante del histórico Reino de Navarra, dividido en las regiones de Navarra, Vizcaya, Guipuzcoa, Alava, Rioja, Moncayo, Alto Ebro, Montaña y Alto Aragón. Sus límites son, al Norte los Pirineos y el Golfo de Vizcaya; al Este el rio Gállego, al Sur el Ebro hasta Gallur y la divisoria de aguas entre las cuencas del Ebro y el Duero a partir del Moncayo en toda la extensión de ambas vertientes; y al Oeste el Cabo Ajo (Peña Cantabrica).
Título IV. Las Cortes.
Art. 39- La potestad legislativa reside en el pueblo que la ejerce por medio de las Cortes compuestas de dos Cámaras, el Congreso de los Diputados y el Senado de Corporaciones.
Art. 40- El Congreso se compone de los representantes elegidos en régimen de sufragio universal igual, directo y secreto, por el sistema de representación proporcional aplicado a todo el territorio del Estado en circunscripción única.
»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]