Euskal herritarrak Munduko Futbol Txapelketan
Euskal herritarrak Munduko Futbol Txapelketan Espainiako futbol selekzioko jokalaritzat edo entrenatzailetzat edota Frantziako futbol selekzioko jokalaritzat aritu dira. Gehienek Espainiako selekzioarekin parte hartu dute, denetara 57 futbolarik. Munduko Futbol Txapelketa 4 urtetik behin jokatzen da. Uruguai izan zen lehen antolatzailea, eta lehen txapelduna ere bai, 1930ko urtean. Eta azkena Errusian jokatu zuten, 2018an, denetara 21 edizio kontatuz. Parte hartzaileak ere gehitzen joan dira: lehenengo edizioan 13 herrialde izan ziren, eta azkenengoan 32.
Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtez urte, hauek izan dira Munduko Futbol Txapelketan aritu diren euskal herritarrak:
Txapelketa gehien jokatu dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jokalaria/Entrenatzailea | Zenbat txapelketa | Nortzuk | |
---|---|---|---|
1 | Zubizarreta | 4 | Mexiko 86, Italia 90, Estatu Batuak 94, Frantzia 98 |
2 | J. Salinas | 3 | Mexiko 86, Italia 90, Estatu Batuak 94 |
Alkorta | 3 | Italia 90, Estatu Batuak 94, Frantzia 98 | |
3 | Javier Clemente | 2 | Estatu Batuak 94, Frantzia 98 |
Bakero | 2 | Italia 90, Estatu Batuak 94 | |
J. Guerrero | 2 | Estatu Batuak 94, Frantzia 98 | |
Lizarazu | 2 | Frantzia 98, Japonia eta Hego Korea 02 | |
X. Alonso | 2 | Alemania 06, Hegoafrika 10 | |
J. Martínez | 2 | Hegoafrika 10, Brasil 14 | |
C. Azpilikueta | 2 | Brasil 14, Errusia 18 |
Beste datu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Munduko 5 txapeldun eman ditu Euskal Herriak: Lizarazu eta Deschamps Frantzia 98an, eta Xabi Alonso, Fernando Llorente eta Javi Martinez Hegoafrika 2010ean.
- Espainiako selekzioaren debuta Italiak antolatutako txapelketan izan zen, 1934ko urtean. Aurkaria, Brasil izan zen eta azken emaitza 3 eta 1-ekoa izan zen espainiarren alde. Baina hamaikako hartan, Ricardo Zamora atezaina kenduta, beste 10 jokalariak euskaldunak ziren: Ciriaco, Quincoces, Zilaurren, Mugerza, Markuleta, Lafuente, Iraragorri, Langara, Lekue eta Gorostiza. Hurrengo partidua etxekoen kontra izan zen eta entrenatzaileak, arrazoi bategatik edo bestegatik, aldaketa batzuk egin zuen eta taldea kanporatuta izan zen.