Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko Legebiltzarra, mahaiaren erdian, mahaiburua

Eusko Legebiltzarreko mahaiburu edo lehendakaria erakundeko presidentea da.[1] Egungo mahaiburua Bakartxo Tejeria jeltzalea da.[2]

Hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 27.1 artikuluak Eusko Legebiltzarrak bere mahaia, tartean mahaiburu, hautatutuko zuela dio:[3]

« Biltzarreak, bere bazkideen artetik, Lehendakaria eta Mahaia aukeratuko ditu, eta Diputazio iraunkor batek Plenoan eta Batzordeetan ihardungo du. »


Baldintza bakarra legebiltzarkidea izatea da.

Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 30. artikuluak hautaketa-sistema zehazten du:[4]

« 1. Lehendabizi, lehendakaria hautatuko da. Proposatutako hautagaien artetik, legebiltzarkide bakoitzak izen bakarra idatziko du txartelean, eta Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen duena hautatuko da lehendakari.

2. Hautagai batek ere ez badu beharrezko gehiengoa lortzen, beste bozketa bat egingo da boto gehien lortu duten bi hautagaiekin.
Berdinketaren ondorioz hiru edo gehiago badira bi boto kopuru handienak lortu dituzten hautagaiak, horiek guztiak pasako dira bigarren bozketara, salbu eta berariaz adierazten badute ez direla aurkeztuko. Boto gehien lortzen duen hautagaia aukeratuko da lehendakari bigarren bozketan.
3. Bigarren bozketan berdinketa gertatzen bada, hirugarren bozketa egingo da berdinduta dauden hautagaien artean, eta boto gehien lortzen duena aukeratuko da.
4. Hirugarren bozketan ere berdinketa gertatzen bada, hauteskundeetan boto gehien lortu duen zerrendako hautagaiaren alde ebatziko da auzia.

»


Eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduaren 36. artikuluak bere eginkizunak azaltzen ditu:[4]

« 1. Legebiltzarraren ordezkari gorena da Legebiltzarreko lehendakaria. Lanak bide onetik joatea bermatzea, eztabaidak zuzentzea, eztabaidetan ordena zaintzea eta ordainketak antolatzea dira lehendakariaren eginkizunak. Eskuordetzak egin ditzake bere egitekoetan.

2. Lehendakariari dagokio Erregelamendua betetzea eta betearaztea, zalantzakasuetan interpretatzea eta hutsuneetan osatzea, Erregelamendu honetan ezarritako moduan.
Bilkuretan, sortutako arazoa garrantzi handikoa baldin bada, bilkura etetea erabaki ahal izango du Mahaiaren eta/edo Bozeramaileen Batzordearen iritzia entzuteko.
3. Erregelamendua interpretatzeko eta osatzeko eginkizunetan diharduela ebazpen orokor bat emateko asmorik baldin badu, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak beren oniritzia azaldu beharko dute lehenago. Lehendakaritzaren ebazpenak Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta indarrean egongo dira harik eta beste ebazpen batzuen bidez indargabetu arte edo Erregelamenduaren erreformaren bidez hartan jaso arte.
4. Lehendakariak kalitateko botoa du Mahaiaren erabakietan sor daitezkeen berdinketak hausteko, hala badagokio, eta, orobat, Autonomia Estatutuak, legeek eta Erregelamendu honek ematen dizkioten bestelako eginkizun guztiak beteko ditu.

»


Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 1979z geroztik izandako mahaiburuen zerrenda:[5]

Legegintzaldia Izena Agintaldiaren
hasiera
Agintaldiaren
bukaera
Alderdia
I.a (1980-84) Juan Jose Pujana Arza 1980ko martxoaren 31a 1984ko martxoaren 22a EAJa
II.a (1984-87) 1984ko martxoaren 22a 1987ko urtarrilaren 8a
III.a (1987-90) Jesus Egiguren Imaz 1987ko urtarrilaren 8a 1990eko abenduaren 18a PSE
IV.a (1990-94) Joseba Andoni Leizaola Azpiazu 1990eko abenduaren 18a 1994ko azaroaren 30a EAJ
V.a (1994-98) 1994ko azaroaren 30a 1998ko azaroaren 25a
VI.a (1999-2001) Juan Maria Atutxa Mendiola 1998ko azaroaren 25a 2001eko ekainaren 8a EAJ
VII.a (2001-05) 2001eko ekainaren 8a 2005eko maiatzaren 16a
VIII.a (2005-09) Izaskun Bilbao Barandika 2005eko maiatzaren 23a 2009ko apirilaren 3a EAJ
IX.a (2009-2012) Arantza Quiroga Cia 2009ko apirilaren 3a 2012ko azaroaren 20a PP
X.a (2012-2016) Bakartxo Tejeria Otermin 2012ko azaroaren 20a 2016ko urriaren 21a EAJ
XI.a (2016-2020) 2016ko urriaren 21a 2020ko abuztuaren 3a
XII.a (2020-) 2020ko abuztuaren 3a

a 1986ko irailaren 21ean talde mistora igaro zen EAJko beste 10 legebiltzarkiderekin batera, Eusko Alkartasunako kide izanik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]