Euskotrenen 3500 seriea
![]() Euskotrenen 3500 seriea
| |
---|---|
![]() | |
Seriea | |
Mota | Aldiriko eta eskualdeko trena |
Ekoizlea | CAF, AEG, Schindler Waggon |
Urtea | 1977, 1980 |
Ekoitzitako unitateak | 15 |
Konfigurazioa | |
Osaera | M-Rc, M-R-Rc, M-R-R-Rc |
Ardatzen disposizioa | Bo'Bo'+2'2'+2'2' |
Luzera | 45.720 mm |
Zabalera | 2.550 mm |
Altuera | 3.475 mm |
Pisua | 74,5 t |
Ezaugarri teknikoak | |
Trenbide zabalera | 1.000 mm |
Elektrifikazioa | 1.500 V |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
Potentzia | 660 kW |
Motoreak | 4 x GEE TA 6788-H |
Edukiera | 104 pertsona |
Segurtasun sistemak | EuroLoop |
Mando aniztuna | 4 trenetan |
Euskotrenen 3500 seriea edo UT 3500 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein eskualdeko zerbitzuak egiteko erabili zituen tren serieetariko bat da, 15 unitate aniztun elektrikoz osatutakoa. Lehenengo tren unitateak 1978ko maiatzaren 5ean egin zuen lehenengo bidaia Topo linean.
Hurrenez hurren 2011-2014 eta 2016-2018 arte eraikitako EMU 900 eta EMU 950 serieek UT 3500 seriea ordezkatu zuten. Gaur egun serie honetako hiru tren-unitate baino ez dira esistitzen: 3506 Burdinbidearen Euskal Museoak zainduta, 3509 Repelega LHII-k erosita eta 3512 Iruñean eraikitzen ari den Trinitarioseko burdinbide-parkean egongo dena.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1975ean Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresa publikoak 31 tren unitatez osatutako serie berri bat ekoizteko eskaera egin zuen, Santander, Oviedo, Bilbo eta Donostiako zabalera estuko aldirikoen nukleoetan zerbitzu emateko. Eskaera Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesi (CAF) eman zitzaion, eta Beasaingo lantegian bi kotxez osatutako tren unitate berriak eraiki zituen. Bere aldetik, AEG eta Schindler Waggon enpresek trakzio taldeak eta bogieak diseinatu zituzten, hurrenez hurren. 1977an CAFek lehenengo tren unitateak entregatu zizkion FEVEri.[2]
1978ko maiatzaren 5ean 3500 serieko lehenengo zazpi tren unitateak zerbitzuan jarri ziren Topo linean. Hurrengo zortziak 1980ko martxoaren 1.an ezarri ziren Bilbo-Bermeo linean. Ordurako hirugarren atoi kotxea gaineratu zitzaien tren unitateei, kotxe motorea eta kabinadun atoi kotxearen artean. Bestalde, garai berean FEVEk jaio berria zen Eusko Trenbideak enpresari eskualdatu behar izan zion zabalera estuko burdinbideen sarea, eta azken honek 15 tren unitateak ere bereganatu zituen. Euskotrenek trenbidea eta katenaria hobetu eta Bilbo-Donostia linean ere ezarri zituen serie honetako trenak, eta lau atoi kotxe berri eskatu zizkion CAFi.
1983ko uholdeetan 3501 eta 3508 tren unitateak deseginda gelditu ziren eta Euskotrenek bi tren unitate berri eskatu zituen, hondatutako tren unitateen matrikulazio bera ezarriz.[3]
1988an 3504, 3506 eta 3515 unitateak Bidexpress izeneko Bilbo eta Donostia arteko zerbitzu erdizuzena eskaintzeko moldatu ziren.[4] Bidexpress trenak Atxuri, Durango, Eibar, Deba, Zumaia, Zarautz eta Amara-Donostia geltokian baino ez zuten geldialdia egiten.
2000 eta 2003 artean CAFen Irungo lantegian unitate guztiak berriztatu ziren.
2011n EMU 900, eta 2016an EMU 950 serieak zerbitzuan jarri ondoren 3500 seriea zerbitzuz kanpo uzten hasi zen.
2013an serie honetako tren guztiak zerbitzuz kanpo utzi ziren eta tren-unitate gehienak desegin ziren. Ordutik 3 tren-unitate mantendu dira: 3506 Burdinbidearen Euskal Museoak zainduta, 3509 Repelega LHII-k erosita eta 3512 Iruñean eraikitzen ari den Trinitarioseko burdinbide-parkean egongo dena.[1]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorriz tren unitate bakoitza bi kotxez osatzen zen: kotxe motorea (M) eta kabinadun atoi kotxea (Rc), M-Rc konposizioan. Disposizio horri esker trenak noranzkoa aldatzerako orduan maniobrarik egitea ekiditzen zen. Berrikuntza horrez gain, serie honek beste hainbat berrikuntza eskaini zien zabalera estuko burdinbideei, hala nola ate automatikoak, argiztapena, eserleku bigungarriak —ordura arte zurezko taulaz osatutako eserlekuak erabiltzen ziren— gortinadun leihoak...
Geroago serie honetako tren unitate guztiei atoi kotxe bat gaineratu zitzaien kotxe motorea eta atoi kotxearen artean, M-R-Rc konposizioan. Ondoren, Euskotrenek lau tren unitateri (alegia, 3507, 3511, 3513 eta 3515) laugarren atoi kotxea gaineratu zizkien, Mc-R-R-Mc konposizioan ibilitzera pasaraziz.[5]
1990ean lau kotxedun tren unitateak desegin ziren.
Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kotxe motoreak 3501tik 3515era izendatu ziren, erdiko atoi kotxeak 5501tik 5519ra, eta kabinadun atoi kotxeak 6501tik 6515ra.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Jatorrizko FEVEren UTE 3505 tren unitatea, Eusko Trenbideak jaio aurretik.
-
3507 tren unitatearen atoi kabina kotxea Donostian, Anoetan trenbidea lurperatu aurretik.
-
Lau kotxedun 3513 tren unitatea Amara-Donostia geltokian 1988an.
-
3501 tren unitatea Amara-Donostia geltokian.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Olaizola, Juanjo. (2013-07-05). «Historias del tren: AGUR 3500» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ «Euskotren Serie 3500 - Ferropedia» www.ferropedia.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Listadotren.es > M. Motor > Euskotren - 3500» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).