Eibarko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 11′ 13″ N, 2° 27′ 56″ W / 43.187016°N,2.465561°W / 43.187016; -2.465561

Infobox train2.png
Eibar
Eibar, estación del ferrocarril.JPG
Geltokiaren eraikina.
Kokapen mapa
Lineak

« Ardantza Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Azitain »
« Ardantza Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Azitain »
« Ardantza Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1T.svg  Geltoki-burua
Kokapena
Helbidea Estaziño kalea, 19; 20600
Udalerria Eibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea EIB
Gunea 4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
Irekiera 1909
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Aiga toilets inv.svg Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
1T  Ermua - Eibar

Eibar Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Jatorrizko geltokia 1887ko irailaren 17an ireki zen, baina gaur egungoa 1909koa da. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago. 1T (Tranbia) linearen geltoki-buru da.

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. 2012an azkeneko aldiz moldatu zutelarik, geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, eta nasen arteko aldaketa eskailera zein igogailuz egin daiteke, irisgarritasuna bermatuta dagoelarik.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Estaziño kalea, 19

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangotik Zumarragarako Trenbide Konpainiaren eskutik trena Eibarrera heldu zen 1887ko irailaren 17an, Zaldibar, Eibar eta Elgoibar arteko trenbide tartea inauguratzearekin batera. Inaugurazioa Maria Kristina Austriakoak egin zuen. Urte batzuk pasata, 1909an geltokiko eraikinaren moldaketa gertatu zen eta gaur egungo eraikinaren fatxada eraiki zen. 1941an geltokia berriro moldatu zen, eta hirugarren trenbide bat gehitu zitzaion. 1980an geltoki ondoan kokatutako zama biltegia Donostiako elizbarrutira eman zitzaion, bertan San Agustin eliza ireki zelarik.

Geltokiaren azken moldaketa 2012an gauzatu zen eta lanotan eraikina zaharberritu zen eta irisgarritasun neurriak hartu ziren.zea, bestibuluaren eta nasen berritzea, eta irisgarritasuna bermatzeko elementuak eraikitzea, hala nola igogailuak eta geltokiaren azpiegituraren gaineko pasabideak sortzea nasa aldaketak egiteko, nasen arteko pasonibela ordezkatzeko.[1]

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiko azken moldaketa 2012ko irailaren 7an amaitu zen, eta bere barne hartu zituen fatxaden zaharberritzea, bestibuluaren eta nasen berritzea, eta irisgarritasuna bermatzeko elementuak eraikitzea, hala nola nasa aldaketa egiteko geltokiaren azpiegituraren gaineko pasabidea sortzea eta igogailuak instalatzea, nasen arteko pasonibela ordezkatzeko.[1] Eraikinaren barrualdean Jose Antonio Azpilikueta margolari eta marrazkilariak egindako oleozko mural dat dago, geltokiko ikuspegi ezberdinez eta 96 eibartarren erretratuz osatutakoa.[2]

Ermua-Eibar tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia trenbidearen barruan dagoen Ermua-Eibar tartean hainbat lan gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean hurrengoak daude:

2006an Ermuan Izelaietako pasonibela ezabatzeko lanak hasi ziren, eta 2007ko abenduaren 11n lanei amaiera eman zitzaien.[3]

2008ko abenduan San Lorentzo-Unibertsitatea trenbide tartearen lanak hasi ziren, 800 metro luzeko trenbide bikoizketa egiteari ekinez, eta horrekin batera Olarreagako pasonibela ezabatu eta Unibertsitatea-Eibar geltokian moldaketak eginez, 6,7 milioi euroko inbertsioaz. 2010eko abenduaren 1.an tarte honetako lanak amaitu ziren.[4]

2011ko abenduan Karakateko baztertzegunea martxan jarri zen.

2010eko udazkenean Txarakua-Azitain tartean 775 metrotan trenbidea bikoizteko, Txarakuako pasonibela kentzeko, Eibarko geltokia zaharberritu eta geltokiko pasonibela ezeztatzeko, eta Azitaingo geltokia birkokatzeko lanak hasi ziren.[5] Lan hauek 2012ko irailaren 7an amaitu ziren.[1]

2012ko ekainean Amaña-Ardantza tarteko lanak hasi ziren, 650 metro luzeko trenbide bikoizketa eta estaltzea eginez eta lurpean Amaña eta Ardantzako geltokiak eraikiz, geltoki zaharrak ordeztuz. Lanok 2015eko urriaren 24an amaitu ziren.[6]

2012ko uztailaren 2tik Ermuko geltoki berria eraikitzen ari da, eta hau martxan jartzearekin batera Oletxeko pasonibela kenduko da. Lanok 2019ko urtarrilerako amaitzea aurreikusten da.[7]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Eusko Jaurlaritza Irekia «Eibarko eta Azitaingo geltoki berriak eta Txarakua-Azitain zatiaren desbideraketa zerbitzua eskaintzen hasi dira» . Noiz kontsultatua: 2013-03-10.
  2. (Gaztelaniaz) «Supermendikute completa la trilogía» El Diario Vasco 2014-01-24 . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  3. «La consejera de Transportes inaugurará el martes el vial de Abeletxe. El Correo» www.elcorreo.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-29.
  4. El Diario Vasco «El desdoblamiento más difícil» . Noiz kontsultatua: 2013-01-28.
  5. Euskal Trenbide Sarea «Euskal Trenbide Sarea 2012ko Txostena» 18 or. . Noiz kontsultatua: 2017-02-02.
  6. Irekia Eusko Jaurlaritza «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere» . Noiz kontsultatua: 2015-10-24.
  7. (Gaztelaniaz) «Colocada la cubierta de la futura estación del tren en Ermua. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-11-28.