Zarauzko geltokia
| Zarauzko geltokia | ||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Euskotren Trena | ||||||||||
| Kokapena | ||||||||||
| Herrialdea | ||||||||||
| Probintzia | ||||||||||
| Udalerria | Zarautz | |||||||||
| Koordenatuak | 43°17′04″N 2°10′16″W / 43.284347°N 2.171207°W | |||||||||
![]() | ||||||||||
| Geltokia | ||||||||||
| ||||||||||
Zarautz Euskotrenen E1 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, udalerriko tren geltoki nagusia izanik. Geltokia, jatorriz 1895ean inauguratuta, Mugi sistemaren 3. tarifa-gunearen barruan dago. 2024an geltokia berreraiki zen.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltoki zaharra (1895-2022)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru trenbide eta bi nasa zituen, bata izkinekoa eta bestea zentrala, eta nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten zen. 1895ean Donostiatik trena iritsi zen lehenengo aldiz, eta bi urte geroago Zarautz-Deba trenbidea osatu zen. 127 urtez egon zen hasierako eraikina.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko irailean Zarauzko Udalak Euskal Trenbide Sareari geltoki berria egiteko proposamena aurkeztu zion, eta bi aldeek 2018an geltokia moldatzeko hitzarmena adostu zuten. Adostutako hitzarmenaren bidez, ETSk eta Udalak bere gain hartu dute eraikuntza proiektua idaztearen kostua.[2]
2018ko azaroaren 15ean eraikuntza proiektua idazteko zerbitzua esleitu zitzaion SENER ingeniaritzari, 150.000€ko aurrekontuaz eta 12 hilabeteko epeaz.[3] Horren arabera, geltoki zaharraren kokapen berean geltoki berria proiektatu zen, 80 metro luzerako bi alboko nasa eta bazterbide batekin. Geltokira sarbidea trenbideak azpitik gurutzatuko dituen oinezkoentzako pasabide zabal batetik egingo da, bertan bestibulua eraikita. Bestibulua eskaileraz zein igogailuz hornitu da nasetara heltzeko, irisgarritasuna bermatuz.
Proiektuak bi lan biltzen zituen: batetik, geltoki zaharra bota zuten, eraikin berria egiteko. Bestetik, trenbide azpiko pasabide bat egin zuten, Salberdin, Lapurdi eta geltoki alboko Amalur parkea lotuz. Pasabideari esker, Bilboko noranzkora doazen bidaiariek ez dute trenbidea gurutzatu beharko. Pasabide hori oinezkoentzat eta bizikletentzat izango da.[2] 2018ko azarotik geltoki berria eraikitzeko proiektua idazten ari da, eta horren arabera pasonibela ezeztatuko da, trenbideen azpitiko pasabide batek ordeztuta. Geltoki berriarekin batera irisgarritasuna bermatuko da.[4]
2024ko apirilean inauguratu zen geltokiko eraikin berria.[1]
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak eskailera zein igogailu bidezko sarbideak ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 SA, Baigorri Argitaletxea. (2024-04-26). «Zarauzko geltoki berriak trenbidea udalerrian integratzen lagundu du» GARA (kontsulta data: 2025-11-04).
- 1 2 «Hitzarmena adostu dute Zarauzko udalak eta ETSk, tren geltoki berriaren proiektua idazteko» urolakosta.hitza.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
- ↑ Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-09-03). «Zarautzen geltoki berria eraikitzeko proiektua idazteko zerbitzua» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-11-22).
- ↑ Press, Europa. (2018-06-01). «Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko Udalak geltoki berriaren proiektuaren kontratazioa adostu dute» europapress.es (kontsulta data: 2018-11-22).
