Euskotrenen 900 seriea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train.png
Euskotrenen 900 seriea
Bilbao - Estación de Atxuri 02.jpg
917 tren unitatea Atxuriko geltokian.
Seriea
Mota Aldiriko trena eta metroa
Ekoizlea CAF
Urtea 2011-2014
Ekoitzitako unitateak 30
Konfigurazioa
Osaera Mc-R-R-Mc
Ardatzen disposizioa Bo'Bo'+2'2'+2'2'+Bo'Bo'
Luzera 69.458 mm
Ezaugarri teknikoak
Trenbide zabalera 1.000 mm
Elektrifikazioa 1.500 V
Abiadura maximoa 90 km/h
Potentzia 1.440 kW
Motoreak 180 kW-ko, TSA 8 motore (bogie bakoitzeko bi)
Edukiera 400 pertsona, 214 eserita
Segurtasun sistemak Euroloop
Mando aniztuna 2

Euskotrenen 900 seriea edo EMU-900 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein metro zerbitzuak egiteko erabiltzen duen tren serieetariko bat da, 30 unitate aniztun elektrikoz (EMU) osatutakoa.

Lehenengo hirurak 2011ko uztailean jarri ziren zerbitzuan, eta azkenak 2014ko hasieran entregatu ziren. 900 eta 950 serieek 3500 eta 300 serieetako trenak ordezkatu dituzte; 1977-89 eta 1983-85 urteen artean eraikitakoak, hurrenez hurren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urtarrilean Eusko Trenbideak CAF enpresari 27 EMUren eraikuntza esleitu zion, M-R-M osaerarekin 160 eserleku eta guztira 330 pertsonentzako edukierarekin, 129 milioi euroko kostuaz, BEZa kanpo.[1] Geroago, kontratua 30 tren unitatera handitu zen, M-R-R-M osaketarekin, 201 milioi euroren truke.[2]

Lehenengo tren unitatea 2011ko martxoaren 16an entregatu zen.[3] Durangon frogatu ondoren frogetako lehen bidaia martxoaren 21ean egin zuen, Donostia-Amara eta Hendaiako geltokiaren artean, Topo linean.[4] Uztailaren 22an linea horretan hasi zuen zerbitzu ematen, Euskotrenen sareko linearik erabiliena, alegia.[5]

Gaur egun serie honetako trenak E1 (Bilbo-Donostia), 1D (Durangaldea), E2 eta E5 (Topo), E3 (Txorierri) eta E4 (Urdaibai) lineetan ibiltzen dira, eta baita Bilboko metroaren 3. linean zehar ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tren unitate bakoitza lau kotxez osatzen da, bi kotxe motore (Mc) eta bi atoi kotxe (R), Mc-R-R-Mc osaeran, eta erdian bosgarren kotxe bat gaineratzeko prestatuta dago. Serie honek irisgarritasunaren aldeko hainbat neurri ditu:[6]

  • Ateen identifikazio kromatikoa, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Arrapala automatikoak ateetan, ikus-entzunezko seinaleekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako.
  • "T" erako megafonia eta interfono sistemak, entzumen arazoak dituzten pertsonen audifonoekin bateragarriak.
  • Seinale akustikoak eta argi-seinaleak, entzumen zein ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako.
  • Barruko espazio jarraiak.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serieak Bidaide izena du. Tren unitate bakoitzak Euskotrenek zerbitzu ematen duen udalerri baten izena du. Hala, 901 tren unitatetik 930ra Lasarte Oria, Donostia San Sebastián, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun, Hendaia, Usurbil, Orio, Zarautz, Zumaia, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar, Ermua, Abadiño, Berriz, Durango, Amorebieta, Gernika, Busturia, Mundaka, Bermeo, Galdakao, Basauri, Bilbao, Sondika, Derio eta Zamudio izena daramatzate.[7]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hobbytren 30-31 or. . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.
  2. Vía Libre . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.
  3. (Gaztelaniaz) Euskotren Serie 900 - Ferropedia . Noiz kontsultatua: 2017-10-28.
  4. Euskotren «Nota de prensa» . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.
  5. Euskotren «Nota de prensa» . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.
  6. EUSKOTREN S/900 ALDIRIKO TRENA . Noiz kontsultatua: 2017-10-28.
  7. (Gaztelaniaz)listadotren.es «Euskotren - 900» . Noiz kontsultatua: 2017-10-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskotrenen 900 seriea Aldatu lotura Wikidatan