SL Benfica (Sport Lisboa e Benfica) Portugalgofutbol talderik loriatsuena da, Liga eta kopa gehien irabazteaz gain bi Europako Kopa ere eskuratu baititu. Lisboako Benfica auzoko taldea da eta Estádio da Luz zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
Taldea 1904 urtean sortu zen Lisboako hegomendebaldeko Belem auzoanSport Lisboa izenarekin. 1907an jokalari batzuk nahiago izan zuten talde hobea zen Sporting Clubera joatea eta ondorioz taldeak Benfica auzoko Grupo Sport Benfica-rekin bat egitea erabaki zuen 1908an.
Diru arazoak zirela eta, 1994 eta 2003 artean krisialdia izan zuen. 2004an ordea Luís Filipe Vieira presidentea hautatu eta buelta eman zion egoerari. Berehala iritsi ziren titulu berriak Portugalen. Gaur egun herrialdeko talde nagusietako bat izaten jarraitzen du eta azkenengo zazpi ligatatik lau irabazi ditu eta beste hirutan bigarrena izan da.
Europako txapelketatan ere goraldia izan du eta 2013 eta 2014 urteko UEFA Europa Leagueko finalak jokatu ditu, baina bietan galtzaile atera da, 2013an Chelseak azken minutuan gainditu zuen (2-1) eta 2014an Sevilla FC-k 0-0 berdindu ondoren penaltietan.
Hurrengo denboraldietan Portugalen nagusi izan da eta txapelketa gehienak eskuratu ditu.