Aston Villa Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aston Villa F.C.» orritik birbideratua)
Aston Villa F.C.
Ezizena(k)The Villains ("Arloteak")
The Villa, Villa
The Lions ("Leoiak")
Sorrera1874
Futbol zelaiaVilla Park, Aston auzoa
edukiera: 42.783 lagun
inaugurazioa: 1897
PresidenteaEgipto Nassef Sawiris
EntrenatzaileaEuskal Herria Unai Emery
LigaPremier League
2022-237.a
Webguneahttp://www.avfc.co.uk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1896-97ko taldea.
1982ko Europako Kopako finala, Bayern Munich taldeari 1-0 irabazitakoa.
Aston Villako jokalariak 2009ko abuztuaren 20an Vienan.
Zaleak.

Aston Villa Football Club (herri hizkeran The Villa, Villa edota The Villans ezizenekin ezagunak da) Ingalaterrako West Midlands konderrian dagoen Birmingham hiriko futbol taldea da. 1874ko martxoan sortua izan zen eta Ingalaterrako FA Premier League ligan jokatzen du. 1888an Football League ligako kide fundatzailea izan zen, baita 1992an Premier League ligakoa ere. Ingalaterrako talde zahar eta sarituenetakoa da. 1897. urtea ezkeroztik beti Villa Park futbol zelai mitikoan jokatu izan du.

Hiriko beste talde historikoa den Birmingham City taldearekin sekulako lehia handia du. Aston Villa eta Birmingham City taldeen arteko lehenbiziko Birminghamgo derbya 1879an jokatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea: urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handswortheko Villa Cross Wesleytar kaperako partaideek sortu zuten taldea 1874ko martxoan. Gaur egun Handsworth Birminghamek irentsitako auzoa da. Aston Villak jokaturiko lehenengo partida Aston Brook St Mary's errugbi taldearen aurka izan zen, lehenengo zatia errugbiaren arauekin eta bigarrena futbolarenarekin.

Berehala bihurtu zen eskualdeko talderik onena eta 1887an Ingalaterrako Kopa irabazi zuten. 1888an Ingalaterrako Liga sortu zuten 12 taldeetako bat izan zen.

Aston Villa Viktoria Erresuma Batukoaren erregealdiko talderik onena bihurtu zen 5 Liga eta 3 Kopa eskuratu baitzituen.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila onean aritzen jarraitu arren tituluak ez ziren hain erraz iritsi XX mendearen lehenengo erdian. 1905 eta 1913ko Kopak lortu zituen eta garai hartako denboraldi aipagarriena 1920 urtekoa izan zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen eta 1936an maila galdu zuen.

Bi hamarkada itxaron behar izan zituen titulu berri bat eskuratzeko, 1957ko Kopa hain zuzen ere. 1961ean Ingalaterrako League Cuparen lehen edizioa irabazi zuen.

Ron Saunders: 2. urrrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974 urtean Ron Saunders entrenatzailea fitxatu zuten eta lehenengo denboraldian Ligako Kopa berri bat irabazi zuen. Taldea moldatzen eta hobetzen hasi zen eta prozesu honen fruitua 80. hamarkadaren hasieran iritsi zen, 1981eko Liga eta 1982ko Europako Kopa eta Superkopa irabaztean.

Denboraldi bikain hauen ondoren taldeak beherantz egin zuen eta 1987an maila galdu zuen berriz. Hala ere 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zenerako Aston Villa Liga honen sortzaileetakoa zen. 90. hamarkadan Ligako beste bi Kopa lortu zituen, lehiaketa honen espezialista dela erakutsiz.

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berria ongi hasi zuen Ingalaterrako Kopako finala jokatuz, nahiz eta Chelseak garaitu zuen. Hurrengo urteetan lehen mailako erdialdeko postuetan aritu izan da baina azken aldian arazo ugari izan ditu eta 2016an bi entrenatzaile bota eta 17 puntu bakarrik eskuratuta maila galdu zuen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat uniforme izan ondoren, 1886an elastiko marroi urdina eta praka zuriak proposatu ziren. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik marroia beharrean granatea erabili zen azkenean. 1886an arlekin itxurako elastikoa atera zuen eta 1890tik aurrera gaur egun ezagutzen duguna. Aldatu izan den gauza bakarra galtzerdiak izan dira, granate, urdin argi, beltz edo zuriak erabili izan baititu.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1874-1877
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1878-1880
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1886 (proposamena)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1890-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

2023/2024 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailaren 14an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Argentina ATE Emiliano Martínez
2 Polonia ATZ Matty Cash
3 Brasil ATZ Diego Carlos
4 Ingalaterra ATZ Ezri Konsa
5 Ingalaterra ATZ Tyrone Mings
6 Brasil ERD Douglas Luiz
7 Eskozia ERD John McGinn
8 Belgika ERD Youri Tielemans
9 Burkina Faso AUR Bertrand Traoré
10 Argentina AUR Emiliano Buendía
11 Ingalaterra AUR Ollie Watkins
14 Katalunia ATZ Pau Torres
15 Katalunia ATZ Álex Moreno
16 Ingalaterra ATZ Calum Chambers
19 Zimbabwe ERD Marvelous Nakamba
22 Kolonbia AUR Jhon Durán
Zbk. Postua Jokalaria
23 Brasil ERD Philippe Coutinho
25 Suedia ATE Robin Olsen
27 Frantzia ATZ Lucas Digne
30 Ingalaterra ATZ Kortney Hause
31 Jamaika AUR Leon Bailey
32 Belgika ERD Leander Dendoncker
35 Ingalaterra AUR Cameron Archer
38 Finlandia ATE Viljami Sinisalo
39 Ingalaterra AUR Keinan Davis
41 Ingalaterra ERD Jacob Ramsey
44 Frantzia ERD Boubacar Kamara
47 Nigeria ERD Tim Iroegbunam
- Frantzia ERD Morgan Sanson
- Brasil AUR Wesley Moraes
- Ingalaterra AUR Jaden Philogene

Utzitako jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
- Brasil AUR Endrick (Palmeirasen utzita 2024ko uztailaren 21 arte)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 20[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1982

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1982

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1982

UEFA Intertoto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 2001, 2008.

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordon Cowans, Eric Houghton, Brian Little, Dennis Mortimer, Ron Saunders, Peter Withe, Paul McGrath, Peter McParland, Charlie Aitken, William McGregor, George Ramsay, Trevor Ford eta Steve Staunton.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Aston Villak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1977-78 UEFA Kopa Final zortzirenak Aston Villa
Athletic
2-0
1-1
Athletic
Aston Villa
1994-95 UEFA Kopa Final hamaseirenak Athletic
Aston Villa
0-0
2-1
Aston Villa
Athletic

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton