Foruko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 19′ 57″ N, 2° 40′ 24″ W / 43.332391°N,2.673417°W / 43.332391; -2.673417

Infobox train2.png
Forua
Irudi gabe eraikina.svg
Lineak

« Institutoa-Gernika Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Busturia San Kristobal »
Kokapena
Helbidea Elejalde auzoa, 70; 48393
Udalerria Forua,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 4. gunea
Irekiera 1893ko martxoaren 15a
Irisgarria Geltoki erabilgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua 
Nasa kopurua 1
Trenbide kopurua 1
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E4  Bilbo-Matiko - Bermeo

Forua Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerriko Elejalde auzoan kokatuta dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Luzapen honen geltokien eraikinen diseinuak oso sinpleak eta eraikuntza kalitate eskasekoak ziren, Zornotza-Gernika tarteko geltokiekin alderatuta. Hala, Foruko geralekuan zurezko egituradun adreiluzko eraikin bat proiektatu zen, bi solairukoa eta nasa bakarrekoa. 90ko hamarkadan, eraikuntzaren egoera txarra zela eta, eraistea erabaki zen, eta gaur egun txarteldegiak jasotzen dituen markesina sinplez baino ez dago hornituta.

Geralekuak nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkaleku txiki bat dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 16,541. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak sarbide bakarra du, malda handia duen arrapala bidezkoa eta doitu gabeko aparkaleku baten ondoan kokatuta. Hala, nahiz eta geralekua irisgarria izan, heltzea zaila izan daiteke mugikortasun urriko pertsonentzat.[2]

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Sarbide erabilgarria  Elejalde auzoa, 70

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea Elejalde auzoa, 70 Sarbide erabilgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]