Lemoako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 12′ 26″ N, 2° 46′ 32″ W / 43.207110°N,2.775479°W / 43.207110; -2.775479

Infobox train2.png
Lemoa
Lemoa - Estación de Euskotren 2.JPG
Geltoki kanpoaldeko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Bedia Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Amorebieta »
« Bedia Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Amorebieta »
« Bedia Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Amorebieta Geralekua »
Kokapena
Helbidea Estaziñoa auzoa, 9; 48330
Udalerria Lemoa,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 3. gunea
Irekiera 2008
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua Aiga elevator inv.svg Aiga coffeeshop inv.svg Aiga toilets inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 3
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar
E4  Bilbo-Matiko - Bermeo
Bizkaibus A3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio
A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar
A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo
A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik)

Lemoa Euskotren Trena eragilearen E1, 1D eta E4 lineei dagokien lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriko Estaziñoa auzoan kokatuta dagoena, Cementos Lemona enpresaren aurrean. Gaur egungo geltokia 2008an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia kaleko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Trenbideetara jotzeko, geltoki barruan eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatzen delarik.

  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Autobusa Sarbide irisgarria  Estaziñoa auzoa, 9

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko abenduaren 17an Euskal Trenbide Sareak N-240 errepidean Arraibi auzoan zegoen pasonibela kentzeko lanak hastearekin batera, Lemoako geltoki berria eraikitzeko hasierako pausoak eman zituen. 2006ko amaieran pasonibela ezabatu zen, trenbidea lurperatuz.

2008an geltoki berria ireki zen.[1] Geltokiaren eraikinak uhin formako estalkia dauka, zeinak bi nasa, bata zentrala eta bestea albokoa, babesten dituen. Estalkiaren aldeetara panel zeharrargiak daude, fatxadak itxiz eta argia pasatzen uzten. Eraikinak balioztatze-makinak, kafetegia eta komunak ditu. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia eta aparkalekua daude. Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • A3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio
  • A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar
  • A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo
  • A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
  • A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik)

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lemoako Udala «Trenbidea lurperatzea eta geltoki barria» . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]