Bermeoko geltokia
Bermeo | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Kai bidea, 2; 48370 | |||||||
Udalerria | Bermeo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | BER | |||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1955eko abuztuaren 16a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo |
Bermeo Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion erdi-lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena, Bermeoko portuaren parean, Kai bidea eta BI-2235 errepidearen artean. Zornotzatik Gernika eta Sukarrietarako Trenbide Konpainiak ireki zuen 1955eko abuztuaren 16an, eta geroztik Urdaibaiko linearen geltoki-burua da. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokiak bidaiarientzako zerbitzua eskaintzeko erdi-lurpeko instalazioak ditu, udalerrirako sarbidea den errepideak osatzen duen magala aprobetxatuz. Magal horretan zehar geltokiko nasa bakarra hedatzen da, eta iparraldeko muturrean bestibulua kokatzen da, komun eta txarteldegiz hornituta.
1960an geltokitik portura heltzen zen trenbidea ezarri zen, zama garraiorako, baina trafiko eskasagatik trenbidea hamarkada berean bertan behera utzi zen. 1996an portura sabide berri bat eraiki zen.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 28,772. puntu kilometrikoan kokatuta trenbidearen geltoki-buru izanik.[1]
Kokapen geografikoari dagokionez, Kai bidean eta BI-2235 errepidean (Santamañe kalea) zehar hedatzen da, Bermeo udalerrian.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak eskailera eta igogailu bidezko sarbideak ditu.
Irisgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokira sarbidea | Kai bidea, 2 | Ez |
Santamañe kalea, 4 | ||
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).