Fran Miklošič
Fran Miklošič (Radomerščak, 1813ko azaroaren 20a - Viena, 1891ko martxoaren 7a) Esloveniako hizkuntzalari ezaguna izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fran Miklošič Radomerščak herrian jaio zen, Austria-Hungariako Inperioan eta Grazeko Unibertsitatean filosofia eta Vienako Unibertsitatean zuzenbidea atera zituen. Bere ikasketetan zehar Jernej Kopitarren filologia esloveniarrari buruzko lanaren inguruan interesa azaldu zuen.
1844 eta 1862 artea Austriako Liburutegi Nazionalean egin zuen lan eta 1849 eta 1886 artean Vienako Unibertsitateko filologia eslaviarraren departamentuan ere aritu zen.
Bere lanek eslaviar hizkuntzaz gain beste hizkuntza batzuk ere aztertu zituzten, hala nola, errumaniera, arumaniera, albaniera, grekera eta erromaniera.
1848ko iraultzan parte hartu zuen mugimendu eslaviar nazionalaren alde.