Aromaniera

Wikipedia(e)tik
Arumaniera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aromaniera
Armãneashce, Armãneashti, Limba armãneascã
Lurralde eremua: Grezia, Albania, Errumania, Mazedoniako Errepublika, Serbia, Bulgaria
Hiztunak: 300.000 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuropera
 Italikoa
  Erromantzea
   Ekialdeko erromantzea
    Aromaniera 
Idazkera: Latindar alfabetoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Mazedoniako zonalde batzuk (gutxiengo baten hizkuntza)
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: rup
ISO 639-3: rup

 

South-Balkan-Romance-languages.png
Arumanieraren hedapena, horiz.
 

Aromaniera[1] (limba armãneascã, armãneshce edo armãneashti), baita mazedo-errumaniera edo valakiera ere beste herrialde batzuetan, Europako Hego-Ekialdean mintzatutako erromantze hizkuntza da. Bere hiztunak aromaniar edo valakiar gisa definitzen dira.

Errumanierarekin hainbat antzekotasun baditu ere, aromanierak grezieraren eragin handia du, errumanierak ez bezala. Azken honek eslaviar hizkuntzen eragin garrantzitsuak ditu. Filologo batzuen arabera, hala ere, aromaniera ez da hizkuntza beregaina, eta errumanieraren dialekto arkaiko gisa aztertzen dute.

Aromanieraren ezaugarri fonetiko berezietako bat hasierako f- latindarraren galera da: ferrum → her, "burdina". Hala ere, ezaugarri hau meglenoerrumanierarekin partekatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.
Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.