Francis Poulenc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francis Poulenc
Francis Poulenc and Wanda Landowska (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaParis1899ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1963ko urtarrilaren 30a (64 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Koechlin
Ricard Viñes (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, koreografoa, musikaria eta libretista
Lan nabarmenakDialogues of the Carmelites (en) Itzuli
La voix humaine (en) Itzuli
Les biches (en) Itzuli
Concert champêtre (en) Itzuli
Organ Concerto (en) Itzuli
Flute Sonata (en) Itzuli
Concerto for Two Pianos and Orchestra (en) Itzuli
Gloria (en) Itzuli
Stabat Mater (en) Itzuli
Figure humaine (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaLes Six (en) Itzuli
Mugimenduamodernism in music (en) Itzuli
musika klasikoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
liturgical music (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0693590 Allocine: 36964 Allmovie: p365481 IBDB: 12261
Spotify: 4IAWVxo2fpTBPn6k7GZ3eY iTunes: 221524 Last fm: Francis+Poulenc Musicbrainz: 5e1ef22b-310a-46ad-885b-4897b8c9c85a Songkick: 510854 Discogs: 361814 IMSLP: Category:Poulenc,_Francis Allmusic: mn0000188079 Find a Grave: 7729 Edit the value on Wikidata

Francis Jean Marcel Poulenc (Paris, Frantzia, 1889ko urtarrilaren 7a1963ko urtarrilaren 30a) musikagilea eta piano-jotzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricardo Viñesekin egin zituen piano-ikasketak, eta ikasleak musikarako zuen gaitasuna ikusirik, Milhaud, Satie, Auric, Jean Cocteau, Casella eta beste musikagile batzuekin jarri zuen harremanetan. 1920. urtean harmonia-ikasketak egin zituen Koechlinekin, eta 1921. urtean Milhaudekin joan zen Vienara, eta Schoenberg, Berg eta Webern ezagutu zituen han. 1935. urtetik aurrera, Pierre Bernac baritonoaren piano-jotzaile izan zen, eta Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen.

Poulencen musikan Debussy, Satie, Stravinski eta Ravelen eragina nabaria da. Les Six taldeko partaide izan zen, eta taldearen helburuak zintzoen bete zituena. Denetan erromantizismoaren kontrakoena, bromazaleena eta estilo aldetik soilena izan zen. Musikagile sentikorra, antiakademikoa eta etorri handikoa izan zen.

Kantu-bildumak argitaratu zituen, haien artean, Bestiaire (1919, Bestiarioa); Figure humaine (1945, Giza irudia) kantata; eliza-musika a cappella edo orkestrarako: Meza (1937); Litanies à la Vierge noire (Letaniak Ama Birjina beltzari); Quatre motets pour un temps de pénitence (Lau motete penitentzia-aldirako); Stabat Mater (1951).

Hiru opera idatzi zituen, pianorako lanak, haizezko tresnetarako lanak, sonatak biolin eta pianorako, kontzertuak piano bat edo bitarako, klaberako kontzertu bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Poulenc Aldatu lotura Wikidatan