Frantziako Erlijio Gerrak
Frantziako historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
Aroa Modernoa |
Aroa Garaikidea |
|
Zerrendak |
---|
Frantziako Erlijio Gerrak Frantziako erresuman XVI. mendeko bigarren zatian izandako borroka zibilak izan ziren. Nahiz eta 1562 eta 1598 artean zortzi gerra izan, denbora tarte hartan, alde biek etengabe borrokatu ziren elkarren kontra[1].
Erlijio Gerren eztanda-eragile nagusiak katoliko eta higanoten -protestante kalbindarrak- arteko tirabira erlijiosoak izan baziren ere, alde biak, hurrenez hurren, zuzentzen zituzten Guisetar eta Borboitarren arteko borrokak gorrotoa areagotu zuen[2].
Gainera, Frantziako guda zibilak eragina izan zuen nazioartean. Protestantismoaren ikurra zen Elisabet I.aren Ingalaterrak eta katolizismoaren ikurra zen Filipe II.aren Espainiak nork bere alderdia babestu zuten. Garai hartan martxan zeuden beste borrokek ere eragina izan zuten gerretan, hala nola Probintzia Batuen espainiar boterearen aurkako matxinada eta Filipe II.aren osaba Fernando I.a Habsburgokoak zuzendutako Germaniako Erromatar Inperio Santuan protestanteen aurrerapausoak[3].
Valois-Angulema leinuaren amaierak eta Henrike IV.a Borboikoa katolizismora aldatzeak liskarrak bukarazi zituzten. Horretarako 1598an Henrikek Nantesko Ediktua, protestanteekiko tolerantzia bermatzen zuena, sinatu zuen[4]. Hala ere, koroa eta higanoten arteko liskarrak aldian-aldian piztu ziren. 1685ean Henrike III.aren iloba Luis XIV.ak Fontainebleauko Ediktua ezarri eta katolizismoa ez beste erlijioen jardutea debekatu zuen. Ediktu honen ondorioz 200.000 higanot erbesteratu ziren.
Kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1562ko urtarrilaren 17a - Saint-Germaingo ediktua
- 1562ko martxoaren 1a - Vassyko sarraskia
- 1562ko martxoa - 1563ko martxoa - Lehenengo gerra, Amboiseko ediktuak amaiera eman ziona.
- 1567ko iraila - 1568ko martxoa - Bigarren gerra, Longjumeauko bakeak amaiera eman ziona.
- 1568–1570 - Hirugarren gerra, Saint-Germain-en-Layeko bakeak amaiera eman ziona.
- 1572 - San Bartolome eguneko sarraskia
- 1572–1573 - Laugarren gerra, Boulogneko ediktuak amaiera eman ziona.
- 1574 - Karlos IX.aren heriotza.
- 1574–1576 - Bosgarren gerra, Beaulieuko ediktuak amaiera eman ziona.
- 1576 - Lehenengo Liga Katolikoaren sorrera
- 1576–1577 - Seigarren gerra, Bergeracko itunak amaiera eman ziona.
- 1579–1580 - Zazpigarren gerra, Fleixko itunak amaiera eman ziona.
- 1584ko ekaina - Frantzisko Anjoukoaren hilketa
- 1584ko abendua - Joinvilleko ituna
- 1585–1598 Zortzigarren gerra
- 1587ko urria - Coutrasko gudua, Vimoryko gudua
- 1588ko abendua - Guiseko dukea eta bere anaiaren hilketa
- 1589ko abuztua - Henrike III.aren hilketa
- 1589ko iraila - Arquesko gudua
- 1590ko martxoa - Ivryko gudua, Parisko setioa
- 1593 - Henrike IV.ak protestantismoaz arnegatu zuen.
- 1594 - Henrike IV.aren koroatzea Chartresen.
- June 1595eko ekaina - Fontaine-Françaiseko gudua
- 1597ko apirila – iraila - Amienseko setioa
- 1598ko apirila - Nantesko ediktua
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baird, Henry Martyn. (1889). History of the Rise of the Huguenots of France. New edition.
- ↑ Constant, Jean-Marie. (2002). Les Français pendant les guerres de Religion. Hachette Littératures ISBN 2-01-235311-8..
- ↑ Thompson, J. W.. (1909). The Wars of Religion in France, 1559-1576. .
- ↑ Crouzet, Denis. (2005). Les Guerriers de Dieu. La violence au temps des troubles de religion (v. 1525–v. 1610). in: Époques. Champ Vallon ISBN 2-87673-430-3..