Années folles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frantziako historia
060806-France-Paris-Notre Dame.jpg
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Années folles (eusk: "urte zoroak") Frantzian 1920ko hamarkadan izandako izena da. Izena garai hartako ekarpen sozial, artistiko eta kultural emankorrak deskribatzeko sortu zuten.[1] Estatu Batuetako eta Alemaniako Hamarkada Zoriontsuaren antzeko gertakaria izan zen, Lehen Mundu Gerra osteko hazkunde ekonomikoak eraginda.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josephine Baker, Années folles garaiko ikonoa.

XIX. mendeko positibismo utopikoa aurrera egitean frantziar indibidualismo sortu zuen. Era berean, Lehen Mundu Gerra eta gero, art nouveauren nabarmenkeriak art décorem geometria bilakatu ziren.

André Gide, 1908an Nouvelle Revue Française literatura-aldizkaria sortu zuena, Jean-Paul Sartre eta Albert Camus eragin zituen. Aldi berean, 1918ko Tristan Tzararen manifesto dadaista gerrarteko garaiko beste emaitzetako bat bilakatu zen.[2]

Kafetegien giroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko kafetegiak artista, idazle eta pentsalarien bilgune bilakatu ziren: Ezkerraldean Montparnasse inguruan eta Eskuinaldean, berriz, Montmartre aldean.[3]

Montparnasseko kafetegi nagusiak Brasserie La Coupole, Le Dôme Café, Café de la Rotonde, La Closerie des Lilas edota Gertrude Steinen aretoa ziren. Bertan Belaunaldi galduko idazleak, tartean F. Scott Fitzgerald eta Ernest Hemingway[4], Espainia edo Jugoslaviako diktaduretatik aldendutako erbesteratuekin biltzen ziren. Chaim Soutine, Amedeo Modigliani edota Marc Chagall margolariak ere bertatik pasa ziren. Orduko Montparnasse "munduaren zilborra" izan zen.[5]

Montmartre, berriz, Parisko gau-ikuskizunen auzoa zen 1890eko hamarkadatik aurrera, izan ere, bere guinguette eta kabaretak betetzen zituzten artistak Belle Époque garaian inpresionismo ondokoa asmatu zuten. 1926an, Maurice Picok Folies Bergèreren fatxada art déco estiloan egin zuen.[6]

Kultura herrikoiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako kultura elitista ez zen bakarra. Lehen Mundu Gerrak hainbat aldaketa ekarri zituen, baita musikan ere. Music-hallek ez zituen soilik intelektualak erakarri baita herri xumea ere. Zinema zabaldu zen eta Maurice Chevalier abeslariak edota Mistinguett dantzariak ospetsu bilakatu ziren.

Prentsa idatziak entretenimendu eta kirola zabaldu zituen. Frantziako Tourra, futbola edota errugbia masa-fenomeno bihurtu ziren.[7] Gainera Parisen egin zuten 1924ko Olinpiar Jokoak izugarrizko arrakasta suposatu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Lamb, Andrew (2000) 150 Years of Popular Musical Theatre Yale University Press 195. orrialdea .
  2. (Ingelesez)  Museum of Modern Art World War I and Dada MoMaLearning .
  3.   Lévêque, Jean-Jacques (1992) Les Années folles. 1918-1939 Paris: ACR .
  4.   Gallagher, Daniel (2011) D'Ernest Hemingway à Henry Miller : Mythes et réalités des écrivains américains à Paris (1919 - 1939) L'Harmattan .
  5. (Ingelesez)  Aron, Sue (2016-12-6) Paris Photographers: Brassaï, The Transylvanian Eye Bonjour Paris France Media .
  6. (Ingelesez)  Paris, the Birthplace of Art Deco Minor Sights .
  7.   Dietschy, Paul; Clastres, Patrick (2006) Sport, société et culture en France du XIXe siècle à nos jours Carré histoire Paris: Hachette 254. orrialdeak .