Fruktano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inulinaren egitura, fruktosa lineala 1-2 loturadun α-D-glukosa hondarrekin

Fruktanoak fruktosa polimeroak dira, fruktosa molekularen eratorriak. Kate motzeko fruktanoak fruktooligosakarido bezala ezagutzen dira. Fruktanoak agabe, orburu, zainzuri, porru, baratxuri, tipula (tipulina barne), yacón, jícama eta garia bezalako elikagaietan aurkitzen da. Hauek naturalki sortzen dira eta uretan disolbagarriak diren azukre ez-erreduktoreak dira

Fruktanoak belarrean, zaldientzako zein beste animalientzako (Ekideoak) inplikazio dietetikoekin.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruktanoak fruktosa hondarretatik sortzen dira, normalean sakarosa unitate batekin batera (adib. glukosa-fruktosa disakaridoa). Fruktosa hondarren lotura posizioa fruktano mota determinatuko du. Lotura, oro har, lehenengo bi hidroxilo primario batekin (OH-1 edo OH-6) gertatzen da eta oinarrizko bi fruktano mota daude:

  • 1-loturaduna: inulinan, fruktosil hondarrak β-2,1 lotura bidez elkartzen dira.
  • 6-loturaduna: Levanoan, fruktosil hondarrak β-2,6 lotura bidez elkartzen dira.

Hirugarren motako fruktanoak β-2,1 eta β-2,6 loturak ditu.

Fruktano konplexuagoek 6G-kestotriosa katez osaturik daude, non luzapenak molekularen bi aldeetan ematen diren. Berriz ere, bi mota daude:

  • Neo-inulina mota: lotura nagusia β-2,1 motakoa da.
  • Neo-levan mota: lotura nagusia β-2,6 motakoa da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Fruktanoek hainbat funtzio betetzen dituzte gure organismoan, hona hemen adibide batzuk:

  • Efektu prebiotikoa: Fruktanoen ondorioz kolonean bifidobakteriak sortzen dira, hauek hartzidura burutuz. Oligofruktosa edo inulina motatako fruktanoak hartzitzen dira, kate motzeko gantz azidoak eta azido laktikoa sortuz. Kate motzeko gantz azidoak koloneko mukosako zelulen hazkuntza estimulatzen dute, mukosaren atrofia atzeratzen dute eta koloneko trasformazio gaiztoaren arriskua murrizten dute.
  • Mineralen erabilgarritasuna: Inulina bezalako oligosakaridoek mineralen xurgapena ahalbidetzen dute, bereziki kaltzioa eta magnesioa. Ondorioz hezurretan onurak dakartza, mineralizazioari, dentsitateari eta birxurgapenari dagokionez.
  • Defentsa mekanismoak: Fruktanoek heste epitelioan eragiten dute, honen mukosaren morfologia eta konposizioa hobetuz eta kolonizazioaren aurkako erresistentzia handituz, horrela, defentsa gatrointestinalaren gutxiegitasunarekin erlazionaturiko gaixotasun arriskuak murriztuz.
  • Lipidoen metabolismoa: Inulina motatako fruktanoek lipidoen metabolismoan eragiten dute, kolesterolemia eta triglizeridemiaren murrizketaren bidez.
  • Gaixotasunen prebentzioa: Hauek dira inulina motatako fruktanoen bidez sahiestu daitezkeen gaixotasunak:
    • Idorreria
    • Hesteko infekzioekin erlazionatutako beherakoa
    • Osteoporosia pairatzeko arriskua
    • Hipertriglizeridemia eta intsuinarekiko erresistentzia pairatzeko arriskua.
    • 2.motatako diabetesa edo obesitatea pairatzeko arriskuarenn murrizketa.
    • Heste naritakorraren sindromea
    • Kimikoki induzitutako koloneko minbizia.

Honetaz aparte, organismoari beharrezko prozesu biologikoak garatzeko energia eta nutrienteen (karbohidratoak, proteinak, lipidoak, bitaminak eta mineralak) ekarpena ematen duten efektu psikologikoak eree gauza ditzakete, hala nola, asetasun eta sentsazio atsegingarrien lorpena. Fruktanoak garrantzitsuak dira hainbat belar moten polisakaridoen metaketarako. Gainera, mintzei lotutako fruktanoek, zelulak osorik mantendu eta izoztearekiko tolerantzia ematen dute. Txikoria inulina-motakoak material gordin bezala erabiliak dira, elikagai osagai bezalako fruktanoen produkzio industrialean. Elikagai industrian hauen erabilera ezaugarri nutritibo eta teknologikoetan oinarritzen da, zuntz dietetiko prebiotiko bezala.

Fruktano edukia hainbat elikagaietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topinanbua edo frantses patata (Helianthus tuberosus) Asteraceae familiako landare belarkara da, klima epeletan landatua.
Agabe 7-25%
Topinanbua 16.0-20.0%
Orburua 2.0-6.8%
Zainzuria 1.4-4.1%
Garagar haziak 22%
Baratxuria 17.4%
Tipula 1.1-10.1%
Zekalea (zahia) 7%
Zekalea (alea) 4.6-6.6%
Gari ogia (txuria) 0.7-2.8%
Gari irina 1-4%
Gari pasta 1-4%

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2]Batetik, fruktanoen ingestioak digestio aparatuan hainbat kalte sor ditzaketela diote azkeneko ikerketek, izan ere, digestio aparatuarentzako fruktanoak glutena bezain kaltegarria izan daitezkeela diote . Arazo hauek "glutenarekiko sentikortasun ez zeliakoa" den gaitzarekin erlazionatzen dira. Hau oso garrantzitsua da digestio edo heste arazoak dituzten pertsonentzako, izan ere, diagnosi argi eta zehatz bat kalte hauek ez pairatzea ekar dezake.

Fruktanoak heste suminkorraren sintomak larriagotu ditzakete baina beste alde batetik, organismoan onuragarriak diren efektuak eragiten dituzte, izan ere, propieta prebiotikoak, inmunomodulatzaileak eta antioxidatzaileak dituzte eta hauek hiperkolesterolemia, diabetesa, osteoporosia edota koloneko minbizia prebenitzeko baliagarriak dira. Propietate prebiotikoak heste floraren garapena errazten dute Bifidobakterio eta Lactobacillusean aberatsa izango dena, beraz bere erabilera jarraiak tolerantzia handitu dezake. Hainbat argitalpen zientifikoren esanetan, propietate inmunomodulatzaileak eta antioxidatzaileak digestio-aparatuaren gaixotasun infekziosoak prebenitu ditzakete. Baita ere, odolaren profil lipidikoa hobetzen dutela diote argitaratutako hainbat ikerketek, honek eragiten du kolesterol eta triglizerido mailak jaistea eta diabetes mellitusa prebenitu edo hobetzen dute GLP1a suspertzean kardiobabesleetan bihurtzen delark arteroesklerosia eta miokardioko infartua saihestuz.

Dietan fruktano gutxi hartzen badira heste suminkorraren sintometako batzuk arindu daitezke, hala nola, distentsio abdominala, meteorismoa eta beherakoa. Hau FODMAP`s dieta deiturikoa izango litzateke. Honen arrazoia da, konposatu hauek heste meharrean ezin direla xurgatu eta orduan bakterioen hartzidura gertatzen da kolonean azken honek lehen aipaturiko sintomei agerpena emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Los Fructanos y Su Papel en La Promocion de La Salud» Scribd (Noiz kontsultatua: 2019-04-27).
  2. Los beneficios y los perjuicios de una dieta pobre en fructanos.. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]