Edukira joan

Gaizkata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaizkata
Campaniar-gaur egun

Acipenser oxyrinchus oxyrinchus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaAcipenseriformes
Familia Acipenseridae
Bonaparte, 1831
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakQ4110865 Itzuli eta Q4141792 Itzuli

Gaizkatak Acipenseridae familia osatzen duten arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Barnean lau genero ditu: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. Hogei espezie baino gehiago dira, baina ohikoena gaizkata arrunta da[1].

Hezur arrain zaharrenetakoak dira. Gorputz luzea dute, ezkatarik gabea. Espezie batzuk oso handiak dira (2 - 5,5 m luze) eta inoiz gehienez 480 kiloko pisua dute. Ipar Hemisferioko ur hotz eta epeletan bizi dira. Batzuk anadromoak dira eta beste batzuk, ur gezakoak[2].

Zenbait espeziek interes komertziala dute, beren arrabak kabiarra egiteko erabiltzen direlako, baina oso hazkunde motela eta heldutasun sexual beranta dutenez gero, oso sentiberak dira ustipen komertzial eta habitataren aldaketekiko (habitataren zatikatzea, kutsadura...). Hori dela eta, IUCNren arabera, espezien % 85 arrisku larrian dira[3].

Egun onarturtako taxonomiaren arabera, Acipenseridae familia bi subfamiliatan banaturik dago: Acipenserinae, Acipenser eta Huso generoak barnean dituena, eta Scaphirhynchinae, Scaphirhynchus eta Pseudosaphirhynchus generoekin.[4].

Acipenser brevirostrum

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. UZEIren Biologia/1 Landare eta animalien izenak liburuaren arabera Gaizkata Acipenser sturio espeziearen izena da
  2. Family Acipenseridae - Sturgeons Fishbase.org
  3. Sturgeon more critically endangered than any other group of species International Union for Conservation of Nature. 18 March 2010. Iucn.org. 2014ko irailaren 25ean kontsultatua
  4. List of Nominal Species of Acipenseridae Fishbase.org

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]